Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Amaman arrautzak

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Amaman arrautzak

    Ohiturak | Iosu Badiola |  2007/10/29  22:39

    Zer izango zen dozena bat, arrautzarik existituko ez balitz?

    Zer izango zen gizontasuna, arrautzarik existituko ez balitz?

    Zer izango zen familia, arrautzarik existituko ez balitz?

     

    Inork erantzun logikorik topatu ote du azken galderarentzat? Esku bat botako dizuet.

     

    Udan, lagun batek azokara joan behar zuela esan zidan. Amak 5 dozena arrautza erosteko eskatu ziola…”Gerran ibiltze altzeate hainbeste arrautzekin ala?” “Ez. Eske gero anai arreba danak amanea juten gaituk baserriko arrautzek hartzea”. Kontu hura ezaguna egin zitzaidan:

     

    Orain dela 10-15 urte arte (nire amamak horretarako gai izateari utzi zion arte) gure familian amama izaten zen azokatik baserriko arrautzak erosten zituena gu denontzat. Lau-bost bat dozena arrautza erosten zituen azokan asteartero. Gero gu, gehienetan bilobak, arrautzen bila amamarengana joaten ginen geure etxeetara dozena edo dozena t´erdi ekartzeko. Gure ama ere joaten zen azokara, baino ez zuen arrautzarik erosten. Hartara, astean behin bederen attitte eta amama bisitatzen genituen. Estrategia ona gure amamarena familiari bateratasun bat emateko. Arrautzez gain propinatxo bat ere beti izaten zen tartean “Amai ez esan ezerre” esanez. “Eztet ber amama, lengo astekue oindik etxien dauket” erantzuten nion disimulatu ezin dena disimulatu nahian.

     

    Aita izatea zer den ez dakit. Ondorioz, aitona izatea zer den ere ez. Baino osaba izatea bai. Iloba ikuste hutsak ematen didan poza eta indarrak ez dauka preziorik. Agian urrezko arrautza batena.

    Arrautzen aitzakian gure attitte zanak eta amamak hartzen zuten poza ere dozenakakoa zen.

     

     

    1.  Bego - 2007-10-30 | 08:26
    Iosu, kuriosoa da, baina ezagutzen ditut ohitura horrekin segitzen dutenak. Kasu honetan aitona da asteartero arrautzak erostera joaten dena.
    Eta arrazoia duzu, pozak ez daukala preziorik, esaten duzunean. Atzo Azpeitiko preso baten gutuna jaso nuen eta niretzako ere urrezko arrautza baten baino gehiago balio du, gutuna jaso eta irakurri nuen momentuak ez daukate preziorik.


    2.  Ander - 2007-10-30 | 12:55
    Ikaragarrizko grazia egin zidak idatzi duanak eta oso gustora irakurri diat,Iosu. Neure idatzia bera izan zitekeen, neure familian gauza berbera gertatzen baituk! Aiton amonek eman zigutean maitasuna, bizi guztirako dirau gure barnean.

    3.  inigo - 2007-10-30 | 14:20
    Politte Iosu. Nik ez nian gure familiyen holakoik ezautu baino ohitura politte dek. Jende zaharra baztretute gelditzek gizarte hontan askotan ta arrautzen aitzakiyekin txikiyek biAldu laikek aiton-amonakin eotea. Idea ona.

    4.  Anam - 2007-10-30 | 14:40
    Badi laxte haiz aitte martxa hontan, abenduen ezkonduko haizela esan zibek ta

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak