Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Behin gaizki hasten dena...

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Behin gaizki hasten dena...

    Egun txarrak | Iosu Badiola |  2007/09/17  21:54

    Gizonak asmatu duen soinurik txarrena jotzen hasi zen. Sentsazio txarrak martxan jarri zitzaizkidan. “Ointxe sartu berriye nauk eta…lanea hotsein ta gaixo naola esaten bahiat?” Ia eguneroko depresioa azaldu zen. Dena beltz ikusten nuen. Bezperan egindako planak atzera botatzeko beharra ikusten nuen. Aurreko eguneko ilusioa desilusioa bilakatu zitzaidan. Jiratu eta berriz lo egiteko gogoa eta lo hartu eta lanera berandu iristeko beldurra nahasten zitzaizkidan. “Hau poza jubilau eta lo nahikue eiteko! Gaur 9tako ohera etorriko nauk”

     

    Eskerrak asko jota 10-15 minutuko gauza izaten den. Gosaltzerako zulo beltzetik ateratzen bainaiz. Zein gogorra izan behar duen depresioan sartuta daudenen biziak. Bizia deitzerik baldin badago: munduan egonaldia egiten dutela esango nuke nik bizitzea baino gehio. Goizeko 10 minutuko ezkortasun eta tristura egun osora zabalduta ezertarako kemenik ez sentitzea  benetan gauza gogorra izango da. Hobe ez probatzea.

     

    Harira joanez, aurreneko esnaera ostean loak hartu ninduen eta berandu esnatu nintzen bigarrengoan. Orduan bai azkar mugitu nintzela! Salto egin eta komunera nindoala ohe hertza jo eta hankako behatzak hautsi ia-ia. Ez da grabea izango, baino a ze nolako minbera geratzen den behatzekin kolpea hartutakoan.

    Egin beharrekoak hala moduz egin, garajera jeitsi, atea ireki eta kotxea falta! “Kauen! Atzo hiloba bixitatzera joan eta oinez bueltatu nituan” Hala! Arana Goikoa aldera lasterkan! Kotxean sartu eta Urraki barrenera iristerakoan izerditan blai, korrika saioagatik. Añota parean tratore bat. Patxadan. Po, po, po, po…segundan. Bestaldetik rektan inoiz baino kotxe gehiago eta ondorioz ezin aurrea hartu. Potzumentara arte  tratorearen atzetik. Po, po, po, po…artean segundan.

    Halako baten iritxi nintzen l nazionalera. Nahiko trafiko gutxi zegoen. Andoainen 1-N etik irteterakoan autobus urbano hauetako bat bere geltokitik atera eta nire bidea itxi zidan. Ezin izan nuen Andoainen irten. Lasarteraino jarraitu behar izan nuen. “Gaur dana parien al deu? Eskerrak eztiaten abioirik hartu ber” Neure buruari parre egin, Lasarten buelta hartu eta Andoainetik barrena halako batean behintzat ailegatu nintzen eskolara.

    Han kotxerik ez aparkalekuan! “Ze raro!” Ordua begiratu eta 8:10 ziren.”Eztek ba ordu aldaketaik eon. Urnietako festak e oindik eztituk. Imanoli hotseingo zoat.

    -         Zer dek Iosu? Orduantxe esnatutako ahots batekin- andrea aldemenetik errietan nigatik

    -         Hi, esnau ein al haut? Ba al dakik ze ordu dan?

    -         Bai. 8 rak pasa.

    -         Eske lanea ointxe allegau nauk ta kotxeik etzeok goiko aparkalekuen.

    -         Iosu, Larunbata dala jakingo dek ezta?”

     

     

     

    1.  Tirvix - 2007-09-18 | 11:53
    Hirekin pareja ona eingo nian Iosu, neuri-re honen antzeko zeoze pasau zaitek, Ohien lasai naola. kolpetik despertadoriei beitu ta... Ost..Meka...Berandu, Berandu, kolpe baten jantzi, komunetik derriorreko bueltatxue ein, sukaldeko armaiotik gaileta atzaparka bat hartu ta eskailetan behera ahal dan azkarrena, kotxie hartu, ta berdin aldan azkarrena, landetako rotonda alleu ta ba ondo etzetorrrek inor, badek zeoze, Sammic-eko parea alleau taaaa... Kotxe bat beare ez hilada guztiyen, hau xelebrie dek garai hontan hemen kotxeik ez, neure kotxeko erlojura beitu... ez dek posible, parre txiki bat arpegiyen ta buelta etxea, neure kuartoa jun eta gaupasa txarrak bezela, erropa ta guzti etzan eta lo trapo berriz e despertadoriek jo arte, honen erantzuna, ba lanea 8,30tako jun beharrien 3,30tako jutie nahi izan niala, ta txarrena dek ez zala izan aurrenekue, Ametsak eo laneako gogue?

    2.  inigo - 2007-09-18 | 15:00
    Hai Iosu, pertsonaje... ordu extrak sartzeko goguekin eo zer?

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak