Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Denbora pasa

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Denbora pasa

    Ataskoak | Iosu Badiola |  2007/06/1  10:52

    Bidanitik Albiztur aldera noala 1 Nazionaleko Donostia alderako bidea itxita dagoela esan du Euskadi Irratiak. “Eztiapa nik radiyue aitu goizien!” Goizero 6:30tako ta 7tako parteak aitzen ditut (trafikoa batipat). Gaurkoan ordea, ezin esnatuta ibili naiz eta ez det irratirik iratzarri. Bestela A-8a hartuko nuen Urnietara lanera joateko. Goizeko 4tatik Tolosa parean 1-N itxita dago eta.

    Buelta hartu, Azpeitira itzuli eta A-8 hartzea pasa zait burutik, baina, horrek emandako denboran eskolara ailegatuko naizelakoan Tolosaruntz jarraitu det.

    Goizeko 8tan azterketa bat nuen bi geletako ikasleekin. Urteko azkena gutxi batzuentzat. Iada 8:20 dira. Ez dakit noiz arte egongo naizen Tolosa zeharkatu ezinik karakolaren pare. Hamaiketakoa behintzat  badaukat eta depositoa ere beteta. Tolosako bazterrak patxadaz ikusteko parada daukat. Farola baten “Kotxeak gutxituz – Tolosa garatuz” dioen kartel bat zintzilik. Eta momentu hontan sekula baino kotxe gehiago Tolosatik barrena. 

    Zeoze idazteko aprobetxatuko diat. Eta halaxe ekin diot.

    Bidegurutze eta garaje irteera mordo batetatik pasatu gera. Jendearen pazientzia (eza) nabarmena da kotxe bat aldamenetik lerro nagusira sartu nahian dabilenean.

    Eskerrak behintzat bidaiaren bat egiteko intentzioz aireportura ez noan. Hain patxada onean ez bait nintzateke egongo.

    Oraintxe da ordubete Tolosa zeharkatzen daramadan denbora. Behin ordu bat berandutuz gero ze axola dio ordu t’ erdi, bi edo hiru ordu beranduago lanera iristeak?

     

    Gauza arindu dela dirudi. Idazteari utzi egin behar. 1-Nra sartzean kiskalitako bi kamioi ikusi ditu…banoa lanera.

     

     

    1.  inigo - 2007-06-01 | 13:42
    Hurrena abioien junberkok lanea Iosu...

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak