Ane
Adopzioak | Iosu Badiola |
2007/03/2
10:47
Asteartean despeditu (ge)nuen. 20 bat minutuz azken inpresioak eta sentipenak trukatu eta zorte on-ona eta animoak opatu ondoren.
Xabi, gure lankide bat, asteazkenean udaberri goiztiar hontako lorerik ederrena ikustera ateratzekoa bait zen. Lorea besarkatzeko desiatzen. Besoetan hartzeko. Igurtzitzeko. Laztantzeko. Musukatuz jateko. Begira-begira egoteko.
Momentu hontan bere helburua betea izango du. Xabiren emoziozko malko zipriztinak Aneren negarrarekin bat egingo zuten. Ane, izen horixe jarri bati diote. 7-8 hilabeteko neskato txinatarra, umezurtza bera, beraiena egingo zuten. Orain, paper mordo bat bete, amaitzen ez diren burokrazikeriak bete eta etxera. Bizimodu berri batera.
Bidaia gogorra herenegun hasi zutena. Urduritasunez, itxaropenez, pozez, galderez, ilusioz, nekez, kezkaz, eta maitasunez betetako bidaia. Batez ere, Maitasunez.
Hainbeste denboran zain egon izanak azkenean amaiera zoriontsua izan du. Ia bizimodu berri hau ere zoriontsua izaten duen Anek, eta ondorioz bere gurasoek ere bai.
ZORIONAK !!!
|
1. inigo - 2007-03-02 | 11:47
Zorionak familiakoei!!!! Haber dana ondo atea ta beste euskaldun berri bat eitedeun!!! Seguru baietz!!!!
2. Anna - 2007-03-02 | 11:47
Gure familian ere zain gaude ea gure lehengusuen txinitie (honela deitzen diogu maitasunez)noiz etorriko. Oraindik ez dute ez egun zehatzik ez eta umearen argazkirik. Badakit zenbat sufritzen ari diren, eta prozesu gogor honetan zenbat aldiz etsi duten. Baino hemendik nahi diet animatu, eta ea laster Xabier-en bezela, beraien "Ane"-ren bila joateko bidaia denon artean prestatzen hasten garen. Animo bikote!! Matxo haundi bat zuen familixen partez
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|