Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Magia

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Magia

    Musika, umeak | Iosu Badiola |  2006/10/10  19:28

    Igandean axka-axka eginda nengoen. Leher eginda. Hanketako bolak erabat kargatuta neuzkan. Jota aurkitzen nintzen. Jo gabe, baino jota.

    Bezperan bai jotak. Eta berriro ere jotak. Gero trikitrixa. Bestelakoak. Pasodobleak. Txarangak. Agarrauak…Jo ta ke.

    Baino Luix eta Estibalitzen ezkontza festan abesti berezi bat ere entzun zen. Elizkizunean. Estibalitzen iloba batek, Anek (5 edo 6 urtekoa bera) abestu ziena. Ziguna. Momentu hunkigarria huraxe. Emozionatu egin ninduen. Sudur puntan halako hazkura bat somatu nuen. Begiak malkoz bete zitzaizkidan. Gainezka egin aurretik gora begira jarri behar izan nuen. Bestela masailetatik beheruntz zetozen…

    Ikaragarria da musikak sentimenduak puri-purian jartzeko duen indarra.

    Miresgarria da, baita ere, umeek sortarazten diguten samurtasuna. Sentsazio goxoa. Nire ilobarekin ia egunero bizi dut gozamen hori. Dagoeneko 10 hilabete ditu. Ikuste hutsak bete egiten nau. Bere irrifarreak gainezka jartzen  nau. Parre algarak, aldiz, pozez lehertu arazten. Attitte ta amama ere gaztetzen ari dira.

    Bi altxor hauek batu ezkero, musika eta umeak, imajinatu emaitza.

    Txarrena Inoxen sartu orduko hango “musikak” zapatuko magia dena zapuztu zigula.

     

     

    1.  inigo - 2006-10-11 | 18:24
    Umiek zeoze bereziye zaukeabenik ezin dek ukau. Eozer gauze eindare, bizi poza emateiabe. Ta musikiek, batzuetan behintzet, bazaukek botere berezi bat, bai. Gusta zitek, Iosu.

    2.  ekaitz - 2006-10-16 | 19:33
    Zenaepa Iosu!!!! Sartu hurrena berrize inox-en!!!
    Ez haluan hobe izengo inox-ea junberrien etxea jutie??? Hartare egunek errealau hikan rekuerdo goxuekin jungo hitzean ohera, ta gainea bai osasunek ta baite poltxikuek e eskertuko hikan. Nik behintzet hoixe eiteiat parrandie botatzeiatenien, ze geo, tabernak itxi ta etxea!!! Eo bestela tabernak itxitakun jotak kantatziei utzi ta geyo jo!!!!!Halaek!!!!


    3.  itxaso - 2006-10-16 | 22:03
    zer deken aldaketan kontue.
    Beti ez diabe umiek eta musikiek magia hori sortzen, nahiz ume eta musika bera izen. Inoxea sartziek'e ez dik beti magia puskatze efektu berdiñe eiten.
    Ez gaituk beti berdin eoten, eo berdin izeten. Etzekiat izate eo eote kontue zer dan, bat, bestie edo biek.
    Aukeratzen hasita zer ote dek hobe?

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak