Bartzelona
Bartzelona | Iosu Badiola |
2006/10/3
18:57
Astebukaeran hontan Bartzelonan ibili naiz. Azkenean.
Horra handik ekarritako lau bitxikeri:
1.- Argazki honek ez du azalpenik behar
2.- “Real” hitza daramaten ekipo gehienak kolore txuria edo urdina erabiltzen dituzte ezaugarri bezela. Gureak biak daramatza. Kolore hauek Borboitarren koloreak dira.
3.- Bartzelonako kale batek “Paralelo” izena du. Lurraren paraleloen paraleloa delako.
Beste batek “Meridiano”. Lurraren meridianoaren paraleloa delako. Azkenik beste batek “Diagonal”… aurreko biak lotzen dituena.
4.- Autobus barruan, semaforo baten geldirik zegoela, leihotik aurpegi ezagun bat ikusi nuen. Azpeitiarra! Abuztuan Congotik haur bat adoptatu eta itzultzeko kriston arazoak eduki zituen Azpeitiarra. Bere semetzakoa den mutil koxkor potxoloari eskutik helduta.
|
1. iñigo - 2006-10-03 | 22:51
Orijinala artikulue Iosu. Gusta zitek. Etzeok hitz asko ibili berrik esanahi sakona eukitzeko.
2. Nora - 2006-10-04 | 11:21
Zure artikuluek ikeragarri gustatze zaxkit Josu baino askotan, eztakit zuk eman nahi diyozun esan nahiye hartzeiyoten nik idatziyei. Kasu hontan ze erakutsi nahi izen dezu Bartzelonako dibersidadie?? Segi holaxe!!
3. Saturday Hero - 2006-10-04 | 19:23
Realan asunto hortan oker hao:
REAL titulue Alfontso XIII.a hasi huan ematen, baiño lehendik sortuta zeuden klubei. Hortaz, ezin dek esan klubek sortu zieniken borboiei segitzeko (nahiz ta salbuespenak eon leizken), eta kolorienare eztek zehatza. Real Betis B. (txuri-berdie, Andaluziko banderie bezela), Real Burgos (nahiz ta ya desagertuta eon, gorriye praka beltzakin), Real Murcia (gorriye), Real C.D. Mallorca (gorriye ta beltza), Real Club Celta (urdin argiye), ... adibide bezela.
R.C.D. Espanyol-en kasuen nik neurie dan hipotesi bat zaukeat: Eskuduen azaltzeien hiru marra diagonal urdiñek Aragoiko koroa barruen zeuen Bartzelonako Konterriko Marinako estandartien iye berdine dek bai kolorien ta bai posiziyuene (fondo zuriyen gainien hiru marra urdin diagonal behera ta eskubira jaisten); baiño gaur egun independentista katalanan sinbolo izetiek (nahiz ta oso zabaldue ez izen) ta ekipuek dauken izenak (Español) etzeok asko laguntzen nere hipotesiyei.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|