Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Baibe?

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Baibe?

    Erakusketak | Iosu Badiola |  2006/09/26  16:04

    Azkoitiko plazan udalak duen erakusketa gunean Martuteneko espetxeko preso batzuk egindako zenbait artelan, koadroak eta zeramikak batik bat, salgai daude. Joan zen urtean Azpeitian egin zen erakusketa. Horrela urtero lekuz aldatuz azken 3 urteotan. Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako Espetxe Pastoraltzak antolatuta. Herenegun goizean niri tokatu zitzaidan bertan zaindari eta jendea atenditzen egotea.

     

    Gutariko batez aparte, zabalik dagoen orduetan erakusketan egoteko, Azkoitiko udalak pertsona bat kontratatuta dauka. Hau da, egoten diren erakusketa denetan, jai ta aste, bai Gobernuz Kanpoko Erakundeenak izan, bai artista batenak, bai eskola bateko umeenak…han egoteaz pertsona bat arduratzen da. Erakusketa hoientzat kartelak egin eta kaleetan jartzeko ardura udalak bereganatuta du.

     

    Kultura mailan sortzen eta egiten lanak erakustera eraman eta zabaltzeko bide aproposa. Horrela, datorren urtera begiratuz iadanik ez omen dago erakusketak lokal hortan egiteko tarterik. Izango dute, beraz, azkoitiarrek edo nahi duen orok, arte lan desberdinak ikusteko aukera.

     

    Gurean, Azpeitian, alegia, oso bestelakoak dira kontuak. Lehen erakusketa gehiegi izaten ez bazen ere, orain askoz ere gutxiago. Antxietari Kutxak beste erabilpen bat eman dionetik, Betherratan oso noizean behin bakarrik ikusi daiteke zeoze. Udalak, gainera, berea ez den erakusketetan ez du inor jartzen zaintza-atentzio lanak egiteko. Ezta kartelak egiten lagundu ere.

     

    Lagun batek aspaldi esaten zidan, kopiatzea zilegi zela, balekoa dela, beti ere kopiatzen den hori gauza-ekintza ona baldin bada. Azpeitiko udalak gai hontan Azkoitikoari zer kopiatua badu. Baibe?

     

     

     

    1.  Begoņa - 2006-09-26 | 19:16
    Basazabal etxea izango litzake leku aproposena horretarako, hainbeste diru gastatu zuten zaharberritzen eta etekinik ez diote atera.

    2.  ane - 2006-09-27 | 09:04
    zenbat jende dagoen Azpeitian kultura arloan lan egiteko prestatuta, baina udaletxetik ez dago ezeren iniziatibarik horri buruz, ematen du lotan dagoen zaila dela, festatako diru pila bat eta kulturako gaiak prestatu eta eskaintzeko batez

    3.  iņigo - 2006-09-27 | 13:16
    Basazabalko tokiye ondo egongo huan bai... ni Begoņakin ados...udalatxie lo kontu hontan ehhh...

    4.  Bazozablen kulturetxie beharrezkue dek - 2006-09-27 | 15:08
    15 urte pasau dituk onuzkeo basozabal zaharberritzeko sekuleko obrak eintzituela ta oindik hutsiken jarraitzen dik , iņolako funtziyoik gabe barrutik berriz ere usteltzen ai dek, baiņo estetikoki ta kanpotik txukun eta dotore zeok, hauxe dek azpeitiko udalan politikie kanpotik itxura ona barrue nahiz ta ustela egon. Oain berriz Soreasuko megaproiektue sartu nahi zigubek kulturie bultzatzeko aitzakipien danok dakigunien beayen poltxikuek betetzeko dala asunto guztiye. LOTSAGARRIYE DEK 2006N AZPEITIN OINDIK KULTUR ETXEEIK EZ EGOTIE, gainontzien dauzken kultura bultzatzeko politika eta laguntza faltiez aparte.

    5.  maitane - 2006-09-28 | 09:29
    Azpeiti hiltzen ai dan sentzasiyue daket (kultur ta ekintzai dagokiyonez). Zinemaik ez, antxieta ez... dana gutxitzen, ta kontuten eukite gaur egun gero ta indar gehio ematen ari zakola kultur ekintzai.

    Ez dakit asimilatute daon ekintzak antolatziek eta egitiek, jendie juntau ta aktibau eiteula, jendiek aukerie dakelako proiektu hortan bolkatzeko.

    Azpeiti politte mantentzen ai die materialki (etxiek, parkiek...) baino jendie ez die batere zaitzen ai (beharrak, kultura, ekintzak...)

    Gero axkoitik populaziyue haunditzeko aurreikuspenak dazkela? ez naiz arritzen, ze jende pilo bat dijue berta!!!

    6.  5.nai - 2006-09-28 | 13:49
    Egiye da esan dezuna. Herritarrai lagundu ein ber zakobe, gaztiei batez ere.Protekziyo ofizialeko etxiek lepo ein ber die ez badeu nahi herriko gaztiek kanpoa jutie nahi. Gaztiek die Azpeitiko etorkizune,ze pasakoa herriko gaztiek aldeite badebe??

    7.  ion - 2006-09-28 | 17:38
    Ados udalak gehiago egin behar lukeela. Baina argi dut azpeitiko kultur taldeen gainbehera ere nahiko nabarmena dela azken urteotan. Herrian mugimendua falta da, ez bakarrik azpiegiturak!

    8.  maitane - 2006-09-29 | 12:55
    ion oso ados nago goitibera handia dagola, baino guzti honen atzean udaletxien bultzada behar deu.

    zergatik doa goitibera? arrazoi bat (ta neuk sentitzetan bezela) ain gauze gutxi daude hemen ke nahio detela kanpoa jun edozein aktibitateta. Horrek bertan dakeun gutxiyei ez dio batere laguntzen baino benetan bultzada haundi bat behar du azpeitiyek

    9.  AZPEITIKO GAZTEEK ETA ETXE-BIZITZA - 2006-09-30 | 20:19

    AIMBAT KALAKA ARI ZARETE MONTAZEN ETXEBIZITZA DELA ETA ALAERE EZ DUT IKUSTEN ZUENGANDIK INTERES GEIEGI,BETI ARRIKADA BESTEEN BIZKARRERA BOTATZEN DEZUTE ETA ZEUOK ETZERATE GAI ELKAR LAN BAT ADOSTEKO.AIN ZALLA ALDA AOZ AO ELKAR LAN BAT ANTOLATZEA ETA KOMIXIO EDO TALDE BAT SORTZEA,UDALAREN ETA GAIŅONTZEKO ARDURADUNEN AUREAN GAUZAK TINKO MAIGAŅERATZEKO,UTSIK DAUDEN ETXE BIZITZAK OKUPATZIAREKIN ZER EGITEN DEZUTE.....NIK USTE DIAT EZER ERE EZ,ORI PROPAGANDA MEDIATIKO UTSA,ETA ORRA OR NIK JARRIKO DIAT PUNTUA. ZEMBAT GAZTE ZAUDETE ERRIAN ETXEBIZITZA NAI DEZUTENAK, IŅOIZ DATU BILKETA EDO IKERKETA BAT EGIN DEZUTE,EZ ALDA OBE ORTIK ASTEA ETA GERO DATUAK JARRI BEARDIRAN LEKUAN JARRI ETA ZIŅEZ AGINTARIEI KARGU ARTZEA.... AZPEITIKO AGINTARIEK BETIDANIK EGIN DUTEN POLITIKA LIBERAL ZANTZUKOA,JENDE XEAREN AURREAN APAIZEN ANTZEKO ITZALDIAK JAULKI ETA GERO UDALEKO DESPATXUETAN BESTE MOTA BATEKOA,JENDE XEAREN AURREAN LEUNKNARIAZ MOZKOR BALEGO BEZELAKO BERBARIOA BAIŅA GERO EKINTZA MINGOTZA. ETXEBIZITZAK GARESTI ETA EROSI EZIŅAREN TAMAŅAN,,,,,, ETA BIZITZA SOZIALAK TANTAKA KAPITAL AUNDIAK AGINDU ALA,LIZENTZIAK BERRIZ AUSKALO,,,,,,,,

    ADI GAZTEOOK BIL ZAITEZTE ORAINDIK GARAIZ ZAUDETE.



     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak