Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Gehiegikeriak

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Gehiegikeriak

    Ezkontzak | Iosu Badiola |  2006/09/18  19:28

    1.goa: zapatu hontan ez, aurrekoan: jaiki, gosaldu, guapo-guapo jarri eta ezkontza batetara.  Elizkizuna bukatu, txikiteo motx bat egin eta bazkaltzera. Eseri ta mahaian eskuak jartzeko lekurik ez. Dena plater, baso eta botilaz betea zegoen. Posible al da?

    Ezkonberrien eskerrak aitu eta eromena. Batetik mokadu bat, bestetik beste bat. Aurrekotik errepikatu goxoa zegoen eta… Hortan, lehenengo unblenblea.

    Eseri eta berdin. “Gehio nahi?” “Bota”. Beste unblenblea…Gainekoa, arraizkoa. Ondoren bestea. Haragizkoa. “Hau eztek posible. Hainbeste jateko alperrik galtzen. Honek ezin dik hola segiu”. Ni naizen jatunarekin (itxura haundirik ez badet ere) gehiago ezin. Ustet haragirik jan ez dudan ezkontza bakarra izan zela. “Gabien e luntxe zeok. Geo jangoek gosetze bahaiz” . Lagunari kasu egin nion. Gerrikoa zulo pare bat korritu eta postrea. “Ze kopa nahi?”

    Orain dela gutxi deskuido baten ondorioz cuba 43 bat atera zidaten. Urteak neramatzan probatu gabe. Trago bat jo orduko gaztetako oroitzapenak etorri zitzaizkidan. Halakon etxean, kantu hura aitzen genuenekoa…Oso onak. Alaiak.

    Kantu batek, argazki batek, pelikula batek edo pertsona batzuek aspaldiko oroitzapenak ekarrarazi izan dizkidate. Baina edari batek orain arte ez. Kuriosoa.

    Dantza, musika eta barra librea. Beste cuba 43. Dantza sueltoa. Izerdia. Jendea eroa. Anbientea beroa. Barrara gerturatu ur botila bat eskatzeko asmotan “Hala, bezina! Cuba 43 bat al dezunien” etxepekoa bait zen kamarera.

    “Eazak ur pixket bestela azkeneko bodan bezela bukaukoek eta” neure artean.

    Gose haundirik ez. Egia esateko oraindik beteka punttua. Baina gaueko mokadutxoak ondo sartu ziren. Berri-berri eginda kaleruntz parrandan segitzera. Maite zaitut, maite maite zaitut, pila, pila, pila, patata tortila…

    2.goa: zapatu hontan bazkaldu eta ezkontza batetara. Oraingoan lanera. Kafeak atera eta barran kamarero lanak egitera. Garai bateko lantokira. Hemen ere barra librea zuten. Kafeak atera. Inoiz ez ditut hainbeste kafe hain denbora gutxian atera. Ia behatzak erre!

    Kamarerei mahaietara eramateko kopak atera, musika hasi … “baino zer dek hau?. Bazkaltzen ez al diabe edan hauek hala?”. Astebetean urik edan gabeko astoak potzura bidean ziruditen. Izotz ontziak bete orduko husten ziren. Kamarak ere antzera. Basoak ere derrepentean gastatzen. “Hoi dek egarriye hori!”. “Yin-tonik bat ateaiek” ahoan polboroi pare bat zituela zirudien. Begietan berriz, zakarra sartu zitzaiola. Hura mozkorra zuena! “Kalte eingoik! Honi tonika hutsik ateata re eztik nabarmeduko. Gu hola ibiltze ote gaituk?” Igual bai. “Hau eztek posible. Honek ezin dik hola segiu.”

    Ze diferente ikusten den gauza bera barraren kanpoan ala barruan egon. Lau orduan ezta geratu ere. Basoak bete ta basoak bete. Guk. Haiek hustu ta hustu. Hauek ere pintxo jana izan zuten gauez.

    Hamar t´erdiak jota etxera. Ler eginda. Ohera. Atzo goizo jaiki behar bainuen.

    Hiru aste barru beste ezkontza batetara gonbidatua nago. Joateko asmoa daukat.

     

     

    1.  iñigo - 2006-09-19 | 13:44
    Segi ritmo hortan Iosu!!! Marxa hortan cuba 43 arpeiye geldiukozak...Mozkor hori...je,je...

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak