Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Mutilak: Kontuz arraultzekin!!

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Mutilak: Kontuz arraultzekin!!

    Beldurrak | Iosu Badiola |  2006/09/12  11:45

    Getariko hondartzan gertatu zen. Toajan gainean etzanda nengoela gizon edadetu bat hankekin ariketan egiten ikusten nuen. Bat, bi, bat, bi… hankak itxi eta irekiaz. Gertutik pasatzen zitzaion jendeak “xelebre hau zertan ai dek?” pentsatuz bezelako aurpegiarekin begiratzen zion. “Ezin oteik ba ginasi pixket plaiyen ein?” pentsatzen nuen.

    Handik denbora batera berriz ere alde hartara begiratu nuenean gizona tripaz gora etzanda zegoen. Eguzkia hartzen. Kieto. Ingurutik pasatzen zen jendeak, ordea, aurrexeago bezelako aurpegiak jartzen zituen. “Ze ote zaukek?”

    Inportantzirik eman ez eta bainu bat hartu nuen. Irtetean, dutxara bidean gizonaren ondotik pasa eta orduan bai jakin zer pasatzen zen: gantzontzillo itxurako bainujantzi txiki hoietakoa zeraman gizonak. Urdin iluna. Hankak zabal-zabal eginda eta arraultza bat tokiz kanpo. Bere lekutik aterata. Bai, koskor bat agerian zuela. Grazia egin zidan hasieran. “Hau ze lasai daon. Gu danak parrez ta bea enteraure ein gabe.” Denbora dexente zeraman horrela. “Kremaik eman ez baik prejitu eingo zikok…” Gu katxondeoan.

    Baino belaxe bere lekuan jarri nintzen. Lasai ez. “Ni hola eon ezkeo, hau ridikulue” .“ Abixau einberkozoat”. “Baino ze esan? Barkau , aizu, arraultze bat trajebañutik ertenda daukezu?” .”Bestela behatzarekin seinalatu? Buruik eztik altxatzen ordie”

    Ba ez nintzen jaiki eta abixatzeko gai izan. Oso deseroso sentitu arren abixatu ez. Jende dexente konturatu zen eta parrez builaka ere zenbaitek gozatu zuen. Auspez jarri zen arte. Buelta hartu zuenean festa bukatu batzuentzat. Historia nola bukatu zen ez dakit.

    Ez da ba gauza zaila norbaiti zerbait gaizki duela abixatzea! Geuri esanez gero asko eskertzen dena. Halere askok egiten ez deguna: ez abixatu eta ez eskertu.

    Egun argiz argiak piztuta aurretik datorren kotxeari largak botatzea erreza da. Bati praketako txarretera irekita duela esatea ere bai, ezaguna bada. Ez bada, zailagoa. Baina nahiz eta ezaguna izan, etxekoa ez bada behintzat, nork esaten digu muki bat agerian degula, adibidez?

     

     

    1.  earra iosu!! - 2006-09-12 | 12:41
    barre mordo bat eindiat irakurtzen ai nintzela. eskerrik asko.

    2.  Maria - 2006-09-12 | 18:11
    Ridikulue??etzat iruditzen hainbesteako,ez? gaur egunien jendie horreatiken parrez jardutiek, pixket paco martinez sorian pelikulata sonatzeit, ez iruditzen? juntzaitezte zurriola, han narru hutsiken jende dezente ikustea eta ino ezta beiratzen gelditzen...

    3.  txoriyek aldein berrien arrautziek aldein - 2006-09-12 | 18:32
    Ridikulue ezetz ? Erakuztie nahi balu zurriola jungo zan ez Getaira. Zuk asko ikusten al dituzu potrue kanpuen debela eo ze.

    4.  earra - 2006-09-12 | 19:46
    JAJAJAJAJAJAJAJAJAAJAJAJ 3na oso ona!!!2nai esan ohitute eongoala bea,beste danok ez.

    5.  koxkor - 2006-09-12 | 20:23
    gauzie ezta ohituta eotie edo ez, seguru pelotatan baldin badao etzeala fijatzen, baino ezke koskor bat bainadoretik ertenda, ba graxioxue da.

    6.  iñigo - 2006-09-13 | 10:26
    Ona Iosu. Ni seguru ez nintzela atrebiuko ezerre esaten. Ze esanber diyok ba? Parre eitie onena...

    7.  ezta nire - 2006-09-13 | 20:02
    ez, ez, nire enitxian behela atrebiuko eze esaten, largak botatzie ta errez eitek, konturaube, bañe batemati holako zeoze esatieeeeeeee, inposible

    8.  koskobilo - 2006-09-14 | 19:22
    baiño nola esango yok ba zeoze? beak probokauko zian bai arrautzien erteerie, arro arro lelen jinasiye eiten ibili eta gero ondoriyue, arrautza bat kanpuen zula bukau. mundiala.

    9.  koxkobillo bat azalien? - 2006-09-29 | 18:53
    Koxkobillo asunto honek a rritu ite natxik, bai arritu... ez nian sekula pentsauko orrenbesteko oihartzune eukikozunik istoriyo onek... kurioxidade bat zakeak ordie... ta gustoa galdeuko nitxoan potrobisten ontan ari eh... zer dala ta bakarra bistan? bakarra daukelako o bestiek akonplejau iteulako...

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak