Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Ta orain opor motxak

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Ta orain opor motxak

    Zoriontasuna | Iosu Badiola |  2006/09/4  12:36

    Hasi gera berriz ere lanean. Gehienok behintzat. Opor haundiak bukatu eta eguneroko bizimodura murgilduz. Pilak ondo kargatuta aurrera. Ostiralean hasi nintzen neu. Lankideen artean ez nuen tristurarik nabari. Pereza pixkat bai, baina egun hauetan hedabideetan hitz egingo den bezelako depresiorik ez.

     

    Bidaiatzea oso gustukoa dut, baina etxera ere gustura bueltatzen naiz. Festak eta parrandak ere gustuko ditut, baina bukatutakoan ere poza hartzen det. Atsegin det egiten dudana eta oporretan primeran ibiltzen naizen arren lanean ere gozatzen badakit. Gustura itzuli naiz lanera. Berriz ere etorriko dira opor luzeak.

     

    Ederra bestela paraderoa nerea! Lana edo lantokia gure bigarren etxebizitza da. Etxetik kanpo denbora gehien pasatzen degun lekua/eginkizuna. Ez al da gaizki egoteko denbora gehitxo? Depresioak jota egoteko egun askotxo? Muturrekin ibiltzeko neke haundiegia?

    Aurreko kasuren batean egonez gero benetan penak merezi al duen aztertzekoa da. Balioa zeri ematen ari garen ausnartzekoa. Askotan ez bait degu guk nahiko genukeen hortan lan egiten mila arrazoirengatik. Kasu hoietan, ez dakit zein zen esan zuena baina, gustukoa ez daukagunean, daukaguna maitetzea omen da erronka.

     

    Dena dela, jatea bezelako garrantzia ematen diet oporrei. Jan ere egunero egin behar izaten degunez, oporrak ere egunero egiten saiatzen naiz. Bankete haundiak segida xamar izan ohi ditugunean, etxeko jatekoa, egunerokoa, jateko gogoz egoten gera. Oporrekin ere berdina gertatzen da. Haundiak bukatu dira. Ez degu orain ito-ito eginda ibili behar Gabonak edo Aste Santurarte. Egunak, asteak, badituzte ordu batzuk, opor txikiak, gure erara antolatzeko modukoak. Asma dezagun ba egunero edo sarri-sarri behintzat neurri apalago batean bada ere, momentuaz gozatzen.

    Neri on egiten dit.

     

     

     

    1.  iņigo - 2006-09-04 | 13:58
    "Gustokoa ez daukagunean, daukaguna maitatzea da erronka". Egiye galanta.

    2.  Jon - 2006-09-04 | 14:37
    Nik banuen gogue lanien hasteko... Hartara, astebukaeraz gehiago gozatzen det, je....

    3.  ni re gustoa - 2006-09-05 | 14:24
    gustoa hartzea betiko jendie ikustie. ta lana, ba geyentxuenok derriorrez in berra daukeunez, aguantau in ber. eta goyen esan dezuen bezela, hobeto da daukeunakin ondo sentitzie eo bestela aldau.

    4.  eli - 2006-09-06 | 08:29
    Ez gaizki hartu, baino ez da esaten pena merezi, merezirekin nahikoa da.
    Gozatu ezazue lanean eta oporretan ahal den neurrian behintzat. Merezi du.

    5.  Beste Jon - 2006-09-06 | 12:22
    "Gustokoa ez daukagunean, daukaguna maitatzea da erronka". Egiye galanta.
    Hobie ez al da gustokoa lortzeko borroka egin eta lortzen saiatzea? Nik baietz uste diat.

    6.  iņigo - 2006-09-06 | 15:22
    Gustokoa lortzeko borrokan eitie oso ondo zeok, ados hortan, baina beti eztek posible.

    7.  Beste blogariyek? - 2006-09-08 | 11:25
    Beste blogariyek ez al debe idatzi edo argazkiye bidali behar? Irrikitan nao Estitxu, Begoņa, Txetxu, Alaitz, Salegi, Juan Joxe! Animo!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak