|
|
|
«« Itzuli blogera
Kezkatuta
Eliza, Gotzaina, Gizartea | Iosu Badiola |
2006/06/27
18:38
Atzoko afarian nere aldean elizaz asko ulertzen duten batzuekin egon
nintzen. Zapatuan jakin zen Palentziako gotzain berriaren
izendapenarekin kezkatuta zeuden. Kezkatuta, ez Jose Inazio Munilla
Palentziako gotzain izendatzeagatik. Kezkatuta, zurrumurruz eta
infiltrazioz betetako gizarte hontan, gerora Gipuzkoako gotzain izateko
asmoarekin izendatu dutelakoan. Juan Mari Uriarteren erreleboa hartuko
duelakoan (Bizkaikoa, beste batzuen iturriek esatera).
Kezkatuta, Munillaren ibilbidea aztertuz, langile amorratua, elizari
leiala etabar izan arren, oso tradizionala den elizaren jarraitzailea
delako. Eskuindar ideak defendatzen omen dituelako. Kezkatuta, beraiek
elizaz ulertzen dutenarekin, pobre, marjinatu eta beharra dutenen
aldeko eliza batekin, bat ez omen dagoelako.
Kezkatuta, elizaren eskuindar aldekoek, jarrera irekiagoa duten
alderdiak baino jende ugariago erakartzen dutelako parrokietara.
Kezkatuta, orokorrean gizartean ere eskuindarren indartze bat sumatzen
dutelako.
- Deretxakuek indartzen ai dituk. Arlo askotan gainea. Biologikoki ere askoz indartsuagoak dituk.
- Hor galdu ein nauk – esan nion.
- Fijau ai eskubiko jendiek zenbat ume ekartzeitun. Mordo bat. Eta
belaunaldiz belaunaldi beraien ideologia aurrera bultzatzeko gero eta
gehiago dituk. Indarra haundituz ziztek.
- Egiye. Arrazoie daukek. Behin e enituan konturau arrisku hortaz. Xinplie dek ba...
- Ezker aldekuek berriz, liberalak, irikiyek eta nahi deken dana
izengoituk baina ume gutxi. Ta pixkanaka-pixkanaka indarra galtzen…
Neuk ez det ezagutzen eta ezin iritzirik eman. Ni, baina, beti izan naiz baikorra. Oso. Hankak lurrean ditudan optimista bat.
Fijatu bitxikeria hontan: J.I.Munilla Zumarrako El Salvador parrokiko parrokoa da.
Orain dela urte batzuk, 1977an ameriketako El Salvadorren, Oscar Romero
artzapezpiku izendatu zuten. Hau ere oso kontserbadore eta eskuindarra
zen. Militarren basakeriak eta nekazarien pobreziak jarrera alda
erazi zioten ordea. Pobre, etxerik gabeko eta txiroen eskubideen alde,
justizia bila lanean jardunez, “Teología de la Liberación”- en ahots
garrantzitsu bat bilakatzeraino.
Kasualitateek ez omen dute existitzen...
|
1. iñigo - 2006-06-28 | 13:44
Egiye al da eskubi indarreko jendiek ume geyo ekartzeitubenan kontu hori??? Ez nian sekula entzun ta kosta eite zitek sinestie. Ez diat uste ezkerrekue o ezkubikue izetiek hortan zerikusik daukenik ez???
2. bat - 2006-06-28 | 17:49
zerren zai umiek ekartzeko??
3. lelenai - 2006-06-28 | 18:12
hi beituiek opuseko jendiei...
4. Un crack! - 2006-06-28 | 20:14
Munilla hau ez al da aurreko baten Etb1-n Kalakan erten zana, esanez Homosexualak "sendau" eiten zitula heterosexual bihurtuz, ez ronaldo, ez robinho, ta ez zidane, crack-a tipo hau dek, pena bat dek urrutiyo ez bialdu izana.
5. Ni ere kezkatuta! - 2006-06-29 | 12:10
Hi Badi!
Ni ere kezkatuta negok bai, baina beste hainbat arrazoirengatik. Askotan pentsatzen dut denok ze inuxenteak garen.
Aurreko batean lagun batekin diskutitzen zera: ez zuen sinisten kantzerra sendatzeko sendagaia asmatua dagoela, orain dexente urte gainera, proteina xume batek (hau da, ez da kimikoa) posible duela 4-5 gaitz garrantsitsu sendatu horien artean kantzerra eta inongo "efecto secundario"-rik gabe.
Ez zuen sinesten ere munduko industria farmazeutikoak kontrolatua duela asuntoa, ez baizaie interesatzen merkaturatzea bestela galera izugarriak izango liratekeelako beraientzat. Ez dezagun ahaztu 3garren mundua industria farmazeutikoak kontrolatzen duela eta petrolio konpainiak edota armak mugitzen dutena baino diru eta botere gehiago dutela.
Lagun honek zera esaten zidan: -Nola utziko dute ba horrenbeste jende hiltzen sendagaia izanda? Hori oso gogorra iruditzen zait eta zaila sinestea! (1-nak esaten duenaren antzera).
Nork daki benetan ETA eta Espainiako gobernuaren artean zer gertatzen den? edota hainbat materia organikokin funtzionatuko lukeen sistema bat asmatua dagoela kotxeetan ezartzeko baina petrolio konpainiek sistema horren patentea erosita eta kutxa batean gordea dutela? edota 3garren mundua industri farmazeutikoak kontrolatzen duela? eta abar luze bat...
Niri benetan dugun "inuxentetasunak" kezkatzen dit
gero arte Badi!
eta beste guztiok!
P.D.: Orain ez asi denok burua jaten eh! munduak berdin jarraitzen dik eta...
Beno ba, gero arte!
6. 5ri - 2006-06-29 | 16:15
Bai... egia da oso inuxenteak garela eta hainbat gauza aspaldi asmatuta daudela eta bat eta bestea... Uste dugun baino gezurretakoagoa den mundu batean biziko gara ziurrenik.
Baina minbiziaren istoria hori nundik atera duzu... soltatu eta kitto... Agian egia da baina holakoetan iturria jakitea ez da soberan...
7. Laura - 2006-06-29 | 19:29
Ba niri gustatuko litzaidake oraindik eta inuxenteagoa izatea, zihur bait nago zenbat eta gauza gutxiagotaz enteratu orduan eta buruari buelta gutxiago eta lasaiago eta zoriontsuago!!
8. KANTZERRARI BURUZKO INFORMAZIOA (Bostgarrenak) - 2006-06-29 | 21:58
Seigarrenari eta Kantzerrari buruz interesatuak zaudeten guztiei:
Hona hemen bi Web-gune helbide, biak ere DSalud(Discovery) aldizkari ezagunarenak dira.
Bata Kantzerraren tratamendu alternatiboen eta konplementagarrien intereseko helbide edo kontaktuak dira, honako helbide honetan:
http://www.dsalud.com/contactos_cancer.htm
Eta bestea BIO-BAC, azken urteetan kantzerrari buruz izan den aurkikuntzarik garrantsitsuenaren ibilbide historikoa eta informazio zehatza, honako helbide honetan:
http://www.dsalud.com/biobac.htm
Eskertuko nizueke zehatz irakurtzea, nik bere momentuan gertutik jarraitu nuen egoera hura eta gogoratzen dut nola atxilotu zituzten izugarrizko muntaia polizialarekin asmatzailearen semea eta bere mediku lan taldea.
Inork ez zion garrantziarik eman bere garaian telebistan poliziak mafioso batzuek atxilotu zituztela esan zutenean, denek sinetsi zuten muntaia guzti hura.
Historio triste honek izan du bere alde hona ere, izan ere gobernuak eta enpresa farmazeutikoak dena isildu zutela pentsatu zutenean gaixoak beraiek mugitzen asi bait ziren balio zien sendagaia faltan ikusi zutenean, BIO-BAC-en kontsumitzaileen elkartea sortuz...
Beno ba, informazioa gustoko izango duzuelakoan...
Izan osasuntsu!
9. Osky - 2006-06-30 | 21:46
Eskubi aldekoak indartzen hari direla??Eztakit ba nik....Zein die "Deretxakuek"?Opusekuek, PPkuek....ta hauek ume asko hai dila eukitzen? Hori astakeie!! Euskadin bai eskubiyek indarra dakela, beitu PNV...baino PNVko afiliauen semiek askotan Ezker abertzalekuek die,hortaz eskubiko jendiek ditun umiek ezin da esan eskubikuek izengoiela....Ta Estatu mailan, oain Ezkerrak agintzeu, ta inmigraziyuek ezkerreko mugimendu hori haunditukou, beaiekin tolerantie bait die.
Eztakit...nei komentayo hori txorrada bat iruitu zait, ta hortaz bildurre eukitzire...bufff...eztakit ba nik...
10. txorradak alde batea eukita - 2006-07-01 | 08:38
Txorrada iruditu horren, hori frogatua dagoen datua da, (noski, nik ez ditut frogak eskuartean) sinistu edo ez norberaren esku dago!
11. osky - 2006-07-03 | 11:15
Frogatua dagoen datu hori....gizartearen parte bat analizatzen du...beraz ez da datu oso bat.Egia da, baina ez egi guztia, eta beste datu batzuekin, datu hau aldaketak izan litzake
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|