|
1. Una - 2006-06-20 | 22:46
Kaixo Iosu, guztiz ados. Baiņa ni oraindik eta haratago joango nintzateke. Bidali dizkiguten folleto polit hoiek eta bestelako mila gauza zergaitik ez dute berziklatutako folio soil batetan? Zenbat diru xahutzen da Festetako egitarauan eta zenbat papel tinta edo bestelako zerrikeri? nik txartela soilik ez nuke kenduko nik egitarau guztia kenduko nuke, eta azpeitian zer? eta besta hainbat gauza. Otoi
2. 2. - 2006-06-21 | 09:44
Lehenengoarekin guztiz ados.Hola ondo gelditzea,preokupau iteala ta dana emateu!!JA!
3. iņigo - 2006-06-21 | 10:28
Zenbat diru gastatzeu Azpeitiko udalak San Inaziyotako programiekin??? Oindala urte batzu bi milloi kostatze homen huan...
4. Berriro lehengoa - 2006-06-21 | 13:05
Ikaragarria da Azpeitiko Udalak duen aurpegia. 2. iritziak ongi esan bezala arduratu egiten direla eta guzti ematen du. Zenbat diru gastatzen du Udalak etxeetara bidaltzen dizkiguten liburuxka hoietan, gainera ederrena da beraien burua zuritzeko erabiltzen dituztela guzti hauek: hau egin dugu,hura txukundu, ehun milloi etxe egingo ditugu beste horrenbeste miloitan saltzeko... Denei esaten digute nola berziklatu, nola ingurugiroa zaindu eta beraiek bitartean bideragarritasun plan faltsu batean oinarritutako despilfarro handienen erantzule dira. Gainera eta honena bidali diguten pegatina hori da : PUBLIZITATERIK EZ edo horrelako zerbait. Nik iada egin dut neure ordenagailuan beste pegatina bat. PUBLIZITATERIK EZ (UDALARENAK BARNE) dioena.
5. Aizea - 2006-06-21 | 14:16
Eta zergaitik ez dituzte erabiltzen Kaito edo IZT bezalako telebistak bandoa emateko?? Horrela fakturaren papera bakarrik gastatuko lukete eta herriko telebistak aurrera aterako lirateke...
6. Aizea - 2006-06-21 | 14:42
Beste proposamen bat. Poluziorik ez egoteko badakigu zer egin behar den. Gurea bezalako herri batean poluziorik ez egotea zaila denez (industria asko dugulako, adibidez), zergatik ez da, beste herri batzuetan egiten den bezala, balkoi, lehio eta etxalde politenaren lehiaketa antolatzen?? Ondorioak: herria politago eta goxoagoa (Nafarroako herri txikiak ditut gogoan eta gustoko), lore eta landare gehiagok, haize gehiago garbituko luke eta jendea telebistari begira egon ordez (sofatik mugitu ere egin gabe), landareak zaintzen pasako luke denbora (batetik bestela mugitzen, balkoi txiki bat izan arren). Psikologia aldetik ere onuragarria iruditzen zait. Argibide bat: ez naiz Psikologoa eta ez dut landare ta lore dendarik. Baina ideia polita deritzot. Zuei zer iruditzen?? Jende askori entzuten zaio, ni ere iritzi berdinekoa naiz, herriko "errotondak" izugarri polit daudela jantziak. Balkoiak horrela baleude... Baliteke ideia honek, nik ikusten ez diodan arazoren bat edukitzea, ez dakit.
7. Aizeari - 2006-06-21 | 15:23
Aizeari esango niyoke oso ideia ona dala baņo balkoietan loriek eta landariek ipintzeakuen bertako landarediyekin akordatzeko. Ezta hona kanpokuek sartzie, bertakue desagertukoa ta. Al dala Azpeiti aldeko eo Euskalerriko landariek eta loriek ipintzie. Uztarriako beste atal batien ikusi det Xabier eta Igotz Arenas azpeitiarrak in deben liburue. Liburu hori eztet oindik ikusi baņo hemengo landariek baldin badaude errexo jakingo deu zein dien hemenguek.
8. Aizeak 7.nari - 2006-06-21 | 16:18
Zurekin ados nago, bertako landeredia erabili beharko genuke. Seguraski, egongo da landarerenbat desagertzeko zorian dagoena... eta desagertuta daudenak, herriak berpiztuko balu...herriak altxor bat gehiago izango luke. Baina gauza bat, nik ezdakidana da edozein "basalandare" landatu daitekeen lorontzian. Zenbait landare ez dago lorontzi batean egoteko.
Proposamenekin jarraituz... Askotan ikusten da gure ibaian zehar, eurite bat egon eta gero ur gutxi duenean batizbat, zikinkeriz josita dagoela. Zergatik udalak ez ditu herriko langabetuak kontratatzen ibaia garbitzeko?? Ibaian dagoen zikinkeria bertatik ateratzeko?? Udaran, eguraldi ona dagoenean eta ura baxu dagoenean errazago izango litzateke garbiketa lanak egitea. Zuzenean ibaira sartu aurretik ikastarotxo bat hartuko luke garbitzera doan langile horrek. Nik behintzat lehenengo aldian beldur pixkat edukiko nuke ibaian sartzeko... Ikastaroan argibide batzuk hartu nozio pixkat edukitzeko eta aurrera... Errazena da "Urak dakarrena urak darama" esatea.
Proposamenak asko daude: herri osoko kumun guztietako zisternetan ur botilak (urez beteak) sartu, ur gutxiago gastatzeko, herri guztiko bonbilak kontsumo gutxikoengatik aldatu, etxejabeen elkarteak ados jarri eguzki energiaz baliatzeko panelak teilatuetan ipintzeko,... Jakin badakigu zenbait ekintzak gastu gehiago duela baina beste batzuk oso gutxi. Askotan zera gertatzen da: zerbait egitea nahi duzu baina norbaitek bultzadatxo bat eman behar gauza hori betetzeko... Batzutan ez da nahikoa izaten informazioa paper batean ematearekin, gehiago balio du bakoitzaren etxera joan eta argibideak etxean dituzun gauzekin ematea. Ohikoena, papera botatzea da. Barkatu horrelako txapa botatzea.
9. jaione - 2006-06-22 | 08:55
Atzo bertan zuen komentayuek irakurtzen pentsatzen nian egiye dek ba jendiek esateuna.
Ta gaur goizien reziklatzeko gauzak ateratzen ari naizela gertatu zaidana ikusita zuekin gogoratu naiz ta pentsau det lanea iritxi ta berehala kontatzie.
Enparan kalin bizi naiz ta hortxe jun naiz nere potiek hartute enparan dorretxe aurreko reziklateko kontenedoretaino pasira ederra emanez. Enparan kalien badaude lur azpiko kontenedoriek jarrita baņo hilebetetan daramatzate presintaute, nik behintzet ez takit zeatik. Beno hala ere goizien paxira txiki bat eitie ez tao gaixki ta halaxe jun naiz. Nere aurretik bazijoan baita mutil bat ta han ikusi det pote pila bat kontenedore normaletara (grisak) botatzen. Pentsau det hasieran honeaņo etorri ta ze kostatze zikoan ba ontzien kontenedorera botatzie. Esplikaziyue belaxe topau det kontenedorera iritsi naizenien. Topetaņo beteta. Han ibili naiz ni barruko pote danakin burrukan neuriek e barruen gelditzeko nayen. Lortu det baņo nere atzetik batenbat jun bada benetan zaile dauke.
Ba hoixe, beste adibidetxo bat, reziklatzeko ere kontenedoriek erabilgarri eonber debela.
10. NI BERRIZ ZEHARO ARRITUTA!!!!!!!!!!! - 2006-06-23 | 10:19
KONTATZEN DIZUEDAN HAU ATZO IKUSI NUEN AZPEITIN, ETA BENETAN ESANGO DIZUET, EZIN SINETSITA GERATU NINTZEN.
LOIOLABIDEKO ERROTONDATIK HERRIRANTZ NINDOAN NON BESTE IBILBIDEKO KOTXE BAT PIXKAT MAKALDU (GELDITU GABE), KOPILOTO ZEGOEN TIPOA LEHIOTIK LUZE-LUZE EGIN ETA PLASTIKOZKO POLTSA BAT BOTA ZUEN ESPALOI GAINERA NIRE AURREAN.
ZUR ETA LUR GELDITU NINTZEN, EZIN NUEN SINETSI AURREAN IKUSTEN NUENA. EGIN ZIDAN INPRESIOAREKIN MATRIKULA HARTZEKO ERE GAI EZ NINTZEN IZAN. EGIA ESAN, ERREPARO GEHIAGOREKIN BEGIRATU NION ASTRA GORRI ARTATIK BOTATAKO POLTSARI BENETAN ZABORRA ZEN EDO EZ JAKITEKO ETA ITXURA GUZTIEKIN MERIENDA BATEKO ZABORRA ZIRUDIEN, PLASTIKOZKO KOKA-KOLA BOTILAREN BAT EDO SOMATU NUEN BEHINTZAT.
HASERA BATEAN ATZERA BEGIRAZ PASATU NUEN UNE BAT EA NORBAITEK ARTUKO ZUEN EDO PENTSATUZ BAINA EZ, INORENTZAT EZ ZEN POLTSA HURA. EZ ZUTEN EZTA ERE KONTENEDORE BATEN ONDOAN UTZI BEHARBADA BATZUEK PENTSATUKO DUZUEN BEZALA, EZ, ETA KOTXE HARK LASAI ASKO EGIN ZUEN AURRERA GAINERA.
HORRELAKOETAN NIK EGIA ESAN EZ DAKIT ZER EGIN...
11. dendaria - 2006-06-23 | 16:30
Aurreko egunean eskutitz bat iritxi zen dendara, bertan dendariok kartoiak birziklatzeko zein ordutan eta non atera behar genituen adierazten zen, alde zaharrean lan egiten dugunok ordea arazo bat dugu, kartoiak botatzeko kontenedoreak urruti daude eta ezin gaitezke kartoiak eskuan hartu eta aruntz eta honuntz ibili.
Nire galdera honako hau da: zergaitik ez da kartoiak jasotzera kamioia (zaborra jasotzen duena ez)goizez pasatzen?
Birziklatzearena ideia ona da, baiņa erraztasunak ipiniz gero denok irabaziko dugu
|