Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Dena ilundu da (II)

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Dena ilundu da (II)

    Tunelak | Iosu Badiola |  2006/06/13  12:46

    Sgxgjxxgrrgxfkxgxskftspkxe…

    Kaka!  Gaur e bai!

    Gaur ere momentu interesgarrienean dena ilundu da eta ezin bukaera entzun!

    Sarritan gertatzen zait. Irratia entzunez txofer nabilela, notizi zehatz baten zain nagoenean, berau entzuten hasi orduko, edota, irratsaioan zerbait gustatzen hasten zaidanean, dena iluntzea. Tunel bat suertatzen da eta bertan sartutakoan sgxgjxxgrrgxfkxgxskftspkxe…

    Azeleroi bat eman eta tuneletik irteterako nik entzun nahi nuena esana dute iada. “Ze esan oteik?”, “ze ordutan izengo dala esan oteik?”, “non?”, “zeinek irabazi oteik?”…

    Atzera bueltarik ez du gainera. Ezin buelta eman, berriz ere tunelean sartu eta lehen galdutakoa entzun.

    Gaur goizean (ia egunero) despertadoreak ere jokaldi berdina egin dit. Amets goxo bat erdi-erditik moztu dit. Hautsi. Berriro lokartu eta ametsean sartzeko ahaleginak egin ditut baina alperrik. Gogoarekin geratu naiz.

    Txikitan irratsaioen ordez arnasa zen tunelek mozten zigutena. Tunel sarreran arnasa sakon hartu eta dena zeharkatu arte barruan agoantatzen saiatzen ginen, irtendakoan erdi itota botatzeko. Malmasingo tunelean inork ez genuen lortzen erronka hura.

    Egunerokotasunean ere gauzak mozten dizkiguten zeraz inguraturik gaude. Batzuek, geuk uzten diegulako. Besteak, guk nahi ez arren bizilege direlako. Eta ezer egiterik ez degunez ekiditzeko, datozen moduan hartu behar.

    Tunelaren bukaeran,ordea, beti dago argia. Beti.

    Baita gauean ere.

     

     

    1.  eli - 2006-06-13 | 20:49
    baina batzui amaierarik ez daukan tuneletan sartzea tokatzen zaigu. Eskerrak tunel honek argi txiki batzuk ere badituen.


    2.  Hi Badi! - 2006-06-14 | 09:31
    Erabat ados hirekin baina zer gertatu uen hire etxean? Argituiguk, nik ez diat tunel horretako argirik ikusten eta... ez nian pitorik ulertu. Lapurrak? hire ama uen? edo argia jun uan "sin mas".

    3.  Iosu Badiola 2.ri - 2006-06-14 | 11:07
    Irratiz hitzegiten ari zen bat kotxean nindoala, baino tunelean sartu nintzenean zer gertatu ote zen jakinminarekin geratu nintzen neu ere.

    4.  iñigo - 2006-06-14 | 13:39
    Joño Iosu!!!! Preokupaute natxaoan azkeneko artikuluekin, haber zoratzen hasita ote haoan baino ikusteiat ezetz, tuneleko iluntasune bakarrik huan...

    5.  GATXET IXPEKTOREA - 2006-06-15 | 12:16
    INORK EZ AL ZUEN IRRATIA ENTZUN EGUN HORRETAN? ARGITU DEZALA NORBAITEK! HI BADI, ZEIN IRRATI KATE UAN?

    NORBAITEK ENTZUNGO ZIAN EZTA? NI ERE KURIOSIEDADEAKIN GERATU NAUK...

    6.  Ta amets goxoa??? - 2006-06-15 | 14:53
    "Gaur goizean (ia egunero) despertadoreak ere jokaldi berdina egin dit. Amets goxo bat erdi-erditik moztu dit. Hautsi. Berriro lokartu eta ametsean sartzeko ahaleginak egin ditut baina alperrik. Gogoarekin geratu naiz."

    Etxean gertatua ez badakik amets goxo hori kontazak!!!

    7.  garralda - 2006-06-16 | 13:00
    Apa Iosu! kontuz malmasinen! hor irratiyen sintonia ez da galtzen radarra martxan daolako.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak