Ez bela!
sasitxolloak | Iosu Badiola |
2006/05/9
09:37
“Londresea jutie oin tiraute zeok. Lengo astien nere laneko bat xei euroatik jun huan…”. Nazkatzen hasia naiz horrelako adierazpenekin. Ez dakit egia diren ala ez, baino nik begiratzen dudanean ez det inola horrelako txollorik topatzen. Aurreneko orrian bai dena marke (interneten), baino behin sakatu eta hurrengoetara pasatutakoan, birusen baten eraginagatik seguruenik, bestelako zenbakiak dira benetako prezioak.
Telefono mugikorrekin ere berdina gertatzen zait. Batak debalde lortu duela, besteak 10 eurotan eta ez nolanahikoa gainera…Ni joan izan naizen bakoitzean ordaindu egin behar. Gutxi ez. “Eske zurie ezta sartzen eztakit nun…”
Tipo hortako “sasitxolloak”, ordea, betidanik egon izandu dira. “Halako herrialdetan dana merke-merke zeok. Iyiye diruik gastaure ein gabe etorri gaituk” Ni oporretan joan ta diru mordo bat gastauta etxera.
“Halako herritako festak kristonak dituk. Neskak bero beruek dituk ta errex errexa dek ligatzie” Gu joan, eta festak ederrak bai (batzuetan hori ere ez). Ligatze asunto hori…
Gaur hegan ibili naiz. Zumaitik Getari bitartean globo batean igo eta buruz behera salto eginez hegan jardun det. Zeruak zeharo kolore ederrak zituen. Eguraldia aparta. Koadrilako Andoni eta biok ginen. Gozatu egin det hegan. Libre. Arin. Alai. Gora eta behera. Behera eta gora. Igerian ibili gera. Urik gabeko itsasoan. Itotzeko arriskurik gabe. Arnasa sakonak hartuaz. Plazerra. Eta onena: musutruk. Hau dena debalde.
Goizeko 6:30 tan despertadoreak jo duenean lur hartu eta lanera. Sentsazio onarekin ordea. Bete-bete eginda (edo puztu-puztu). Benetan pasatu izan balitz bezelako pakea det barruan. Hemen ez zegoen engainurik.
Ametsak musutruk egite hori ere bukatu egingo ote zaigu? Ez bela!
|
1. Patxitrapero - 2006-05-09 | 09:45
Iosu, artista!
2. iñigo - 2006-05-09 | 13:58
Eskerrak badauden oindik musutruk gauze batzuk!!!Segi ametsetan !!!!
3. irene - 2006-05-10 | 16:18
oso irteera matxista iruditu zait
Neskak bero beruek dituk ta errex errexa dek ligatzie” Gu joan, eta festak ederrak bai (batzuetan hori ere ez). Ligatze asunto hori…
4. irene - 2006-05-10 | 16:18
oso irteera matxista iruditu zait
Neskak bero beruek dituk ta errex errexa dek ligatzie” Gu joan, eta festak ederrak bai (batzuetan hori ere ez). Ligatze asunto hori…
5. susana - 2006-05-10 | 21:15
Neri ere ez zait batere gustau hori irakurtzie. Neskiek ligau nahi badu egon lasai jakingo du nola egin, bero egon hotza egon. Normala ez ligatzie horrela pentsatu ezkero, ikusten zaituztet baboso baboso... "beroarenaren" ondoren. Nahi eta ezin, hau kontu tristie.
6. Iosu Badiola - 2006-05-11 | 08:33
Esaldi horrekin neska bat baino gehiago berotuko zela seguru negoen.
Egun ona pasau, baina umoreik galdu gabe!
7. 4 ta 5ari - 2006-05-11 | 09:18
Ba ni neska naiz, baino ez dit batere molestatu esaldi horrek. Gu gara lehenak neska despanpanante bat ikusi jarrera pixkat "beroan" eta "hori neska berue" esaten dugunak. Guk esatea libre da, mutilak esaten badu aldiz, matxista da. Bejondeigula!
Mutil bero askoak dauden moduan, neskak ere ugari daude. Beroa adjetibo bat da, ta horrek ez du zertan ikutu matxista edo femenistarik edukirik!
8. Nik 7ri - 2006-05-11 | 09:59
AMEN!!!!!!!!!(mutil ttiki bero bat naiz 7ak esaten duen bezela)
9. susana - 2006-05-11 | 12:03
Guk (emakumeak) esatea ez da libre, emakume matxista asko daude mundu hontan, geure (emakumearen) buruaren kalterago, lenengo guk eduki beharko ditugu garbi gauzak, gauza bat estetika da eta bestea berotasuna.
Por cierto?, mutil beruek nola jasten die, nola bereizten dituzue kalean?.
10. Rata de rio - 2006-05-11 | 12:42
Hi ere ederki bertuta hengoen raftinean, baina uretara erortzean azkar asko hoztu hintzen. JOSU AKOJONAU!!! (Salto bat pendiente daukak).
11. matxista?? - 2006-05-11 | 21:29
batzuk flipa itezue!! horrek zer dake ba matxistatik?? mutil beruek daudela idatzi bazun estitxuk o begoñak iñok eztun eze esango, ta ttak, josuk neskaatik esan da aitu inber. AIAI JOSU, EZ ESKAU BARKAMENIK BEINZTET IDATZI DEKENAATIK, EZTET ETA BARKAMENA ESKATZEKO MOROKUE. TA NESKAK, OLAKO GAUZAATIK KABREATZE ZEATENAK, ZUEUEK BARRUTIK GUTXIYO SENTIZTEZEATELAKO EZ OTEA IZENGO??. EON HARRO NESKAK IZETEATIK, TA KITTO!! TA ZUEK E HITZEIN LASAI MUTILLEATIK, TA IN NAI DEZUENA!! TA OLAKO KOMENTAYUEK MINDU ITEUNA, IZORRA DAYELA!! TXORTA, BERUE,O SEXUN INGURUKO ZEOZE KOMENTATZIE HERRI HONTAN BATZUK DELITU BIURTU DEBE BAINO EON LASAI, ASKO GEA TA OLA EZTEUNAK PENTSATZEN,DA NESKAK E GERO TA NATURALIDADE GEYOKIN JOKATZEBE. IRIKI BURUEK!! GENERO ARTEKO PAREKIDETASUNE EZTA TA JOSUN ARTIKULUE MATXISTIE DALA ESANEZ LORTZEN. NATURALIDADEZ JKAUEZ LORTUKO DEU, TA UMIEK TXIKITATIK PAREKIDETASUNIEN EDUKAIEZ.
12. 7.a berriz - 2006-05-12 | 13:25
Badakit bai estetikie ta berotasune eztiela gauza bea, zeñek esan du ba kontrakue? Nik testuinguru bat jartzie bakarrik in det
13. berria - 2006-05-12 | 19:25
josu, benetan ona haiz,segi zak bide hortatik,kiston parriek eitetxiat hire artikulukin.!ha!neskak,etzat iruitzen bate ertera matxistie ta josun eratzune erokiye oso.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|