Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Ez al dakik esandakue eiten?

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Ez al dakik esandakue eiten?

    Euskera | Iosu Badiola |  2006/05/2  20:40

    Euskadi Irratian arratsaldetan egoten den tertulia baten ari dira bata eta bestea eztabaidan. Gaurkoan denak ere iritzi berbera daukatela ematen du; halako baten ez zaio bati besteak esan duen zerbait gustatu. Berotu da, formak galdu ez dituen arren. Tonua igotzen ari da. Eta haserretu egin dela nabarmen geratu da: ordura arte zuka hitz egiten ari bai ziren. Haserrea, ordea, ezin izaten degu barruan gorde. Barruan gustura ez da egoten nonbait, eta nola edo hala kanpora atera egin behar izaten du. Hika egitean barruko amorrazioa kanporatu du. Hika erantzun bait dio. Laguna ere zipriztindu du eta harrezkero biak hika. Hika-mikan.

    Etxe euskaldun askotako kontua da hau. Gurasoek sema-alabei beti zuka egiten diete. Gehienetan bai. Orain, behin pazientzia galtzen dutenean “ebai-ebai eingoaut!”; “noiz ikixi ber dek esandakue eiten?”;  “harrapauko hau habillen bidiek”; “nik harrapatzen ba haut..!”; “txiki-txiki eingo haut!”; “bazkaltzea jaiki berkoek ba, eztek ba egun guztiye oihen sartuta eotie pentsauko!”; “hurrena lenuotik atea hitzak kontuek…”  etabar luze bat.

    Anai arreben artean ere berdin…

    Nik bakarrizketan asko jarduten det. Beti hika zuzentzen natzaio neure kontzientziari (edo barruko Iosuri). Bai onerako eta bai txarrerako.

    Irakasle lanetako aurreneko urteetan Euskerako klaseak ematen nizkien erdaldun batzuei. Euskerarekin zailtasun dexente zituzten batzuei. Nik batuan hitz egiteko  trebezia gutxi, eta azpeitiarrera ateratzen zen nire ahotik maiz. Noski, tutik ez zutenez ulertzen “eso que es hika? Es que hablas en kaxero y no te entedemos”...

     

     

     

    1.  hhhhh - 2006-05-03 | 11:09
    Barkatu baina zalantza bat daukat.Izenburuko h hori ez al dago sobran? Ez al dakik...?

    2.  garraldatik - 2006-05-03 | 11:25
    harrapauko gatxik gabillen bidiek

    3.  Iosu Badiola 1.ri - 2006-05-03 | 11:27
    Akats haundiye huan. Presaka idatzi eta konprobatze ezaren gauzak...

    Mertzi

    4.  ińigo - 2006-05-03 | 13:59
    Konturau gabe natxaoan hasarrautekuen "zuka" tik "hika" pasatze gitxuan hori. H horreatik lasai, beinguatik barkatzeiat....je,je....

    5.  Miren - 2006-05-03 | 15:45
    Nik klaseak euskara batuan ematen ditut, baina haserretutakoan beti azpeitiarrez, eta ikasle bakarrarekin haserretuz gero askotan hika.

    6.  Beste aukera bat - 2006-05-03 | 16:56
    "Ez al dakik esandakue eiten?" galdera zeinentzakodek ? . "Ez al dakik/n esandakue eiten?". Akaso bigarrena hobeto, ez Iosu?.


    7.  aaaa - 2006-05-03 | 17:36
    oi dek falluek ata berra. 6.nai: Beak ala idatzi badu zergatik sartu sexismoan oin?

    8.  7nakin ados - 2006-05-04 | 09:52
    Nire 7.akin ados.
    Gauza bat da ortografiko akatsak zuzentzie ta bestie da 6.ak in dun komentayue itie. Josu akaso beai esandako gauzakin pentsatzen aiko zan, ta kasu hortan "dakik" perfekto eongo litzeke.
    Bestalde, esan, ni oinarte hortan erreparau gabe neuela, ta pentsatzen jarri ta nere inguruene hoixe bea gertatzeala. Kuriosue benetan!

    9.  Akatxa ateatzen hasita... - 2006-05-04 | 21:22
    Barkau ba

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak