Erlojuak
filosofia, bidaiak | Iosu Badiola |
2006/04/25
09:08
Aste Santu hauetan Mauritanian azaldu naiz. Paraje ederrak han daudenak. Oso desertu asko ikusi degu. Harrizkoak, hondarrezkoak, dunak… Jende apur bat ere bai tarteka. Jendea desertua bezelakoxea. Lasaia. Atsegina. Ona.
Bigarren egunean bertako batek esandakoari bueltak eman eta bueltak eman ibili nintzen bidaia osoa eta oraindik ere hala dihardut. Horra esan ziguna:
“Zuek erlojuak dituzue; guk denbora”
|
1. Boira - 2006-04-25 | 10:05
Ez dek zaila asmatzen Iosu, zera esan nahi dik: gu erlojuaren menpe bizi garela alegia, naiz eta erlojua gainean eraman ez garela denbora kontrolatzeko gai, beraiena duk denbora, lasai bizi dituk alegia.
Gizarte honen gaixotasuna denbora dut edo denbora falta hobeto esanda.
2. denbora erosi behar - 2006-04-25 | 13:39
erosketak egiten hasi eta niri denbora librea erostea gustatzen zait.
3. jox - 2006-04-25 | 16:35
ok, nik salduko diat nere denbora... zenbat ordaintzen duk/n ?
4. NI - 2006-04-26 | 10:41
Zer pentsatua ematen duen esaldia da inundik ere
5. Iñigo - 2006-04-26 | 16:23
Bai, esaldi oso ona dek. Kuriosue dek erlojuek erosi ta denborie kontrolatzeiaula iruitze ziguk. Ta ez al da askotan kontrakue pasatzen??? Erlojuek kontrolatzeziguk guri.
6. Miren - 2006-04-27 | 15:33
Nik irakasle izateari utzi nionean erlojurik ez erabiltzea erabaki nuen. Orain ez dut erlojurik, baina denborarik ere ez. Gizarte "aurreratu" honen gaixotasunetako bat da denborarik ez izatea (eta zenbaiten kasuan izan nahi ez izatea ere bai).
7. Miren - 2006-04-27 | 15:33
Nik irakasle izateari utzi nionean erlojurik ez erabiltzea erabaki nuen. Orain ez dut erlojurik, baina denborarik ere ez. Gizarte "aurreratu" honen gaixotasunetako bat da denborarik ez izatea (eta zenbaiten kasuan izan nahi ez izatea ere bai).
8. Boira - 2006-04-27 | 17:05
Ohartzen hal zarete maiz erosten ditugun gauz asko erabiltzeko ere denborarik ez digula ematen. Hau da, kontsumismoan sartu-sartu eginak gaude eta askotan ez dakigula zer erosten dugun ere. Gero dirua behar gauza gehiago erosteko eta orduan denborarik ez.
Hau dek hau marka.
Gauza gutxiagorekin bizitzen ikasi beharko genduke, hori da ikastetxeetan gaur egun erakutsi beharko luketena.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|