Kontuz, neska!
Argazkiak | Iosu Badiola |
2006/04/19
22:08
Atzo Betharrametako argazki erakusketan izan nintzen. Karnabaletako zezenetako argazkiena. Zaila da argazki orijinalak ikustea gai honetan, urtero antzeko egoerak izaten bait dira eta ondorioz argazkiak ere aurreko urtetako berdintsuak.
Aurten ordea, ez nago ados sarituak izan diren argazkiekin. Nire iritzi xumea da. Ez dut inor kritikatu nahi. Ez dakit zeintzuk diren saria emateko erabilitako irizpideak ere. Neri gehien gustatu zaidana, 07 zenbakia daraman , Josu Altzelairen Kontuz , neska! argazkia izan da. Joan eta ikusteko gonbitea luzatu nahi dizuet. Zapatua da azkeneko eguna.
Urtero ikusi izan ditut argazkiak, iazkoak izan ezik. Ez nuen oraindaino Josu Altzelai ezagutzen. Beno, bera oraindik ez dakit nor den, baino bere argazkiak aurten ikusi ditut lehenengo aldiz (dakidala behintzat). Orijinala da. Ikuspuntu desberdinak lantzen ditu. Emaitza onak lortu ditu. Lortuko ditu. Zorionak Josu!
|
1. nire ados - 2006-04-20 | 10:38
BA Betharamera joan gabe, hementxe bertatik ikusi ditut. Uztarriak jarritako argazkietan 5.a da Iosu zuk diozuna. Agian besteek bestelako merituren bat edukiko dute, baņo egia esateko hau benetan originala da!
2. Josu Altzelai - 2006-04-22 | 09:14
Eskerrak ematea besterik ez daukat Josu Badiolari,hauek bait dira neretzako benetako sariak.
3. iņigo - 2006-04-23 | 15:26
Nik danantzako zorionak. Argazki danak zaukeabe zerbait orijinala. Zaile dek onena zei dan erabakitzie.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|