Kontuz ospakizunetan!
Lapurretak | Iosu Badiola |
2006/04/4
13:07
Demagun ospakizun bat elizkizun batekin hasten degula. Ondoren lagun batzuek eliz atarian dantza saio batekin borobiltzen dutela festaren lehen zatia. Jarraian soziedadera bazkaltzera arkumea janaz…
Ba hankaz gora ere atera daiteke gisa hontako plan bat.
Joan den astean ezkontza elizkizun baten ostean Azpeitiko parrokiko atarian ezkonkideen lagun batzuk, sakristian erropak aldatu eta, dantzan egin zieten senar emazte berriei. Bukatu eta gero atzera berriz ere dotore-dotore janztera sakristira itzuli zirenean, sorpresa! Karterak falta. Norbaitek, dantzan ari ziren bitartean, sakristira sartu eta karterak “manejatuta” hanka egin omen zuen.
Pare bat aste pasako ziren, beste tipo batek bere soziedadean, Inpernun, bazkaria antolatu zuenetik. Mahaia txukun-txukun jarri, aurrekoak prestatu eta aurrez arkumea erretzera eraman zuen okindegira joan omen zen arkume bila. Eta han ere sorpresa! Arkumea falta. Berpiztu eta hanka egin ote zuen? Kontua da, arkumerik ez zegoela. Beste “espabilatu” batek aurrea hartu eta debaldeko arkumea eraman zuela. Arkumerik gabeko arkume jana…
Xelebreak benetan lapurretak. Xelebrekeriekin jarraituz, soziedade askotan desagertzen dira bezperan sobratutako hondarrak. Nere etxeko buzoira ere bidali izan dizkidaten zera denak ez dira ailegatzen.
Imajinatzen datozen oporrak lapurtzen dizkigutela…Akaso pare bat astetan baten batek ostu egingo nau…
Gaur goizean kotxeari kolpe bat eman diot. Tontoa alena! Despistatu egin naiz eta laneko aparkalekuan “crash”. Zenbat lapurtuko ote didate orain garajean?
|
1. Iñigo - 2006-04-04 | 15:55
Sentitzeiat kolpiena Iosu. Haber garajeko lapurrek ondo portatzeien.
2. Iker - 2006-04-05 | 19:42
Etzekiat ba gehitxo ez ete dan lapurrek diela esatie... Alde batetik, orokortze hori ez delako zilegi. Eta orokortzie esatetenin, garaje ezberdiñek daudelalo esateiat eta garaje berean ere, kasuak eta kasuak daudelako. Danok zaukeau gure anekdotatxue, nun, gure ustez eta ahalik eta objetiboen aztertu nahi izanda (hau ere, gure ustez...), edozein txapuzatiken (guretzan danak dituk txapuzak, denak zaukek konponbide errez bat, hori bai, bestiek konpontzen debenien) gehiegikeri bat ordainarazi digutena. Ta sentsaziyo hori bai izateala orokorra. Baina kontuak kontu, gehiegikeri edo ez gehiegikeri, garajien zerbitzu bat jasotzeatik ordaintzen diagu edo beste era batera esanda, zeozerren truke kentzen zigubek dirue. Ta kexarik izanez gero, badiagu nun erreklamau (azken honek esperantza haundik ez badik sortzen ere). Kartera eta arkumie lapurtu dieten hoien kasuen, zerbitzuik ez dek jasotzen, ez onik ta ez txarrik (beno, txarra asko jota) eta erreklamatzerako garaien, ikustekue izan ber zian haien arpeye ta nora jo eziñe. Bazekiat umorez eta iñolako intentziyo txarrik gabe erabili dekela lapur definiziyo hori garajekuei zuzendutakuen ta ez diat afera hau lekuz kanpo ateratzerik! puntualizaziyo bat baino ez dek (umorez egin nahi izandakue, etzekiat lortuko al nian...), iñor maltzurkeiten hasi aurretik.
Garbi daona dek, karterie ateatzie tokatzen ziguken bakoitzien, hau gogoz kontra danin, lapurreta sentsaziyue izate diagule. Nahiz eta batzutan kartera hori berriz ere poltsikora bueltatzen den (askoz diru gutxiyokin, hori bai, edota nahi baino diru gutxiyokin) ta beste batzutan, ez karteraik ta ez diruik ez diagun berriz usaintzen. Gehienetan, gu baino "listuo" dan batek eramaten digulako, zentzu guztitan...
Ondo segi ta zaitu karterie!!
3. Itsaso - 2006-04-07 | 20:21
hombre, ba garajea jun ber deten bakoitzien beldurrez juten naiz, klabadie sartuko dibelako ya akojonaute jute naiz. ta ordun iruitze zat lapurretie eitebela mekanikuek. baño kontxo, geo pentsatzen jartzen naiz, ta... "pilotue, oliyue ta zapatak"ipe eaman ta 400 ta ez dakit zemat pagau ta etxea bueltan piloto, oliyo ta zapata berriyekin bueltan. kotxiek de la hostia frenau, ibili ta argi iten duenien, ordun pentsatzet ondo in detela garajea ematiekin, lehen baño hobio daolako ta hoixe. azken finien truke bat da ez?
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|