Zergatik ez denentzat berdina?
Baloreak | Iosu Badiola |
2006/03/21
09:09
Baloreak
krisian dauden garai hauetan, baloreetako bati buruz dudan iritzia
zuekin konpartitu nahi det. Begirunea. Errespetuari buruzkoa.
Hiztegiek
honi buruz zer esaten duten ez dakit. Niretzat pertsonak pertsona
bezela tratatzea da errespetua. Animaliak animali bezela. Izadia izadi
bezela. Bakoitza den bezela tratatzea, alegia. Eta inor ez da inor
baino pertsonago. Denak berdinak gera.
Lehen,
garai batean, bata bestearekiko errespetua gauza normala zen.
Esfortzurik gabe jendeari ateratzen zitzaion jokabidea. Naturaltasunez
azaltzen zen bertutea. Zer esanik ez gurasoei, herriko apaizari,
medikuari edo “maextrei” zitzaien errespetua. Akaso gehiegia. Inork ez
baitzituen haien ekintzak kuestionatzen. Dena balekoa izaten zen haiek
esana/egina baldin bazen. Zenbaitek beldurraren ondorioz errespetua
ziela ere ezin ahaztu.
Orain,
aldiz, orokorrean errespetua galtzen ari da. Pertsonak ez dira pertsona
bezela tratatzen. Horretaz gain, mediku, irakasle, norbaitek zerbait
fede onez egin arren hanka sartu badu, akabo. Direnak eta bi egingo
dira ahal den diru gehiena kentzeko akusazioa egiteko. Gauzak ondo
eginez gero, gaitzerdi. Oker eginez gero berriz denuntzia azkar.
Esate
baterako, inoiz jarri al gera medikuena zein lan zaila den aztertzen?.
Gorputz bakoitza mundu bat. Denak desberdinak. Erraza izango ez bazaie
ere zeoze esan/egin egin behar aurrean daukatenari. Askotan bale. Eta
batzutan kale. Denok “xegurolak” izango bagina aurki medikurik gabe
ginateke.
Zein ote da honen arrazoia? Beraiek galdu ote dute errespetuz tratatzeko duintasuna?
Kirolariak
dira gaur egun, errespetua dutenak. Gehiegizkoa askotan. Lehen mediku,
maixu, gurasoek, apaizek zutena orain kirolariengana pasa da.
Errespetua eta miresmena dituzte, pertsona bezela ez baititugu hartzen,
jainko bezela baizik.
Gero
eta gizarte indibidualistago batera goaz. Ondorioz hori da baloratzen
dena. Geure buruaz bakarrik arduratzea. Besteak zer axola? Nola ulertu
bestela lagun hurkoa laguntzea xede zutenei errespetua galdu eta
beraien afizio bat lantzeko adurra dutenek irabaztea?
|
1. maitane - 2006-03-21 | 10:17
Kaixo josu
Erabat ados nago eta kontzeptu honekin buruari nahiko lan eman izan diot behin baino gehiagotan.
Puntu hauetako batean denuntziak aipatzen dituzu. Egia da ez dudala ulertzen. Danok dakigu lan batzun zailtasuna eta ardura askoz handiagoa dela, bainan horregatik eskubiderik ez al dute noiz edo noiz gauzak geizki egiteko? Guk geuk egunerokoan makina bat errore egiten ditugu. Egia da kasu batzuk denuntziatzekoak direla, bainan hortik gaur egungo sozietatean gertatzen ari denera koxka handia dago.
Ezin ulertua dut puntu honen aurrean.
Ta errespetua? Gurasoek diote beraiek errespetua ziela beraien gurasoei eta guk, alderantziz, batere ez. Ze esanik ez onderengoek ze nolako errespetu maila dakarten.
2. Nora - 2006-03-21 | 11:06
Telebista piztea besterik ez dago gaur egun errespetua nola sustatzen den ikusteko. Ain modan dauden tertulia horietan zenbat eta haundiagoak bota eta beste pertsona zenbat eta kakaztuago utzi oraindik eta hobeto. Hori da txalotzen dena!!
3. Iñigo - 2006-03-21 | 16:11
Kuriosue dek gizarte hontan gehiena baloratzean jendie eliteko deportistak o korbatadun enpresaiyuek izetie. Bitartien, eztiau baloratzen behar ahine isiliken ta musutruk lan pillue eiteun jendie: Presuen aldeko bileratan ibitzeienak, euskerien alde, karitasen inmigratien o behartsuen alde jardutebenak, kanpoko herrialdetan dauden misioneruek... danon kulpie izengo dek hau baino, ez al dauke telebisiyuek kulpa asko hontan??? Egunero futboleko ekipo danan entrenamento guztiyek botatzen, etzakiat ze bankok aurreko urtien 8000 milloiko irabaziyek izen ditula...
4. patxi - 2006-03-21 | 18:19
Eta nola nahi dute ba gurasoek bere semeengan errespetua bezalako balore bat lantzea, adibidez irakasleekiko errespetua, irakasle honek hartzen duen edozein erabaki gurasoak berak kuestionatzen badu? Eta zein legitimitate du irakasle horrek, ikasleari edozein eratako 'zigorra' jartzen diola ere ama etorri eta umea eskutik helduta 'ai mattie, etorri nerekin etxea, izene irakasle hau...'irakaslearekiko errespetua, honen 'autoritatea' eta irakasle bezela zor zaizkion balore danak hankaz gora botatzen ditugunean?
5. Demagogiaik ez! - 2006-03-21 | 19:35
Iruitzen zaidak hemen jendiek errespetu hitza oso arinien erabiltzen ai dala.
Lehenengo gauzie errespetutzat zer ulertzen diagun esplikaidazue ze oso kontzeptu abstraktue dek.
Izan ere hor ageri diren adibideak oso eskasak dirak.
Errespetutzat ulertzen badugu, norberaren jabetza pribatua errespetatzea exigitzea guk besterena urratuko ez dugunaren kondizioarekin, esan genezake orokorrean errespetu izugarria dugula mendebaldeko herrialdeetan (galdetu bestela etorkinei).
Bestalde, idazleak aipatu du nola lehen errespetua zitzaiela herriko apaizari adibidez, akaso ez al dira erlijioaren joerak aldatu? Akaso apaiz katolikoak eta fede hau jarraitzen dutenak libre ez al dira ba gure inguruan nahi dutena egiteko? Elizkizunik boikoteatzen ez dut ikusi inor oraindio.Gehiago esango nuke, errespetua al da, kristau ez sentitu eta elizara joatea behartzea norbaitek?
Azkenik medikuen aipamena. Puntu honetan esan nahi dudana da, norbait menisko ebakuntza bat egitera joan eta hurrengo egunean inongo esplikaziorik gabe hilik badago ospitale bateko ohean esango didazue, nola hartu duen pertsona horren amak, aitak edo emazteak?
Errespetuz agian???
Demagogiarik ez mesedez.
6. Demagogiaik ez! - 2006-03-21 | 19:35
Iruitzen zaidak hemen jendiek errespetu hitza oso arinien erabiltzen ai dala.
Lehenengo gauzie errespetutzat zer ulertzen diagun esplikaidazue ze oso kontzeptu abstraktue dek.
Izan ere hor ageri diren adibideak oso eskasak dirak.
Errespetutzat ulertzen badugu, norberaren jabetza pribatua errespetatzea exigitzea guk besterena urratuko ez dugunaren kondizioarekin, esan genezake orokorrean errespetu izugarria dugula mendebaldeko herrialdeetan (galdetu bestela etorkinei).
Bestalde, idazleak aipatu du nola lehen errespetua zitzaiela herriko apaizari adibidez, akaso ez al dira erlijioaren joerak aldatu? Akaso apaiz katolikoak eta fede hau jarraitzen dutenak libre ez al dira ba gure inguruan nahi dutena egiteko? Elizkizunik boikoteatzen ez dut ikusi inor oraindio.Gehiago esango nuke, errespetua al da, kristau ez sentitu eta elizara joatea behartzea norbaitek?
Azkenik medikuen aipamena. Puntu honetan esan nahi dudana da, norbait menisko ebakuntza bat egitera joan eta hurrengo egunean inongo esplikaziorik gabe hilik badago ospitale bateko ohean esango didazue, nola hartu duen pertsona horren amak, aitak edo emazteak?
Errespetuz agian???
Demagogiarik ez mesedez.
7. neu - 2006-03-22 | 12:09
Medikuntza zientzi esperimentala da beraz ezin da jakin zer gertatuko den edozein ebakuntza baten nahiz ta munduko sinplina izan.Menisko ebakuntza bat itea jun ta hurrengo egunean hilik...ba normala da familiyek errespetuz ez hartzie, baino pentsau ber da baita anestesiatzeak arriskuek dazkela,kirofanuen edozein motako bakterio edo birusek hartu leizkela...leno ezan deten bezela esperimentala da ez zientzi exaktu bat matematikak bezela.
Ta hoixe daudela mediku txarrak, lan danetan bezela baino jakin ber da baita ikusten nun daon neglijentziye ta nun ez.
8. maitane - 2006-03-22 | 12:12
Oso ondo esan duzun dena (demagogia ez) baina gaur egun limiteak ongi pasatuta ditugu.
Medikuaren adibidea esaten duzunean, lehen ere esana dut, kasu batzutan ulertzekoa dela denuntzia, baina zenbat eta zenbat daude? eta horietatik zenbat eta zenbat dira gehiegizkoak? Horrek ondorio jakin bat du, azkenean patoa kulparik gabeak jasotzen duela. Ez dela egiazkoa dela sinezten da dena aprobetxategi eta errespetu falta duten hauek (bai instituzioarekiko eta nola ez beste gaixo eta herritarrekiko) aprobetxatzea eta diru pixket ateratzea nahi dutelako.
Demagogiarik ez, oso ondo baino eztare limitetik pasa. Ta gaur egun koska hori oso pasata dugula esango nuke nik.
Ez naiz sartuko elizarekiko errespetuan, hor hainbat eta hainbat faktore daudelako eta danaren gainetik gizakia, beti fedea alde batetara utziaz.
Irakasleak!!Ja errespeturik ez dago irakasleekiko. Pentsa irakasle batek zenbat haurren heziketa duen bere eskutan. Azkenean familian baino denbora gehiago egiten du eskolan. Irakasleak bere erara irakatsi eta hezi behar ditu ume hauek (beti ere metodo egokiak ibiliz esaten dut) eta umea zigortu behar bada, zigortu egin behar da eta gurasoek heziketa hortan lagundu egin behar dute. Ze gaztedi izango dugu heziketa kontrajarriak erakusten badizkiegu?
Lehen garai batean, errespetua baino gehiago bildurra zabaltzen zen. Gaur egun, berriz, norberak nahi duena egin dezake (konturik izan gabe inguruan ze ondorio ekar ditzaken)
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|