Milaka pieza
Gizartea | Iosu Badiola |
2006/03/14
08:26
Denbora luzez pentsatzen egon arren, badaude ulertzea asko kostatzen zaizkidan zenbait gauza.
.- Asteburuetan eta festetan jendeak edaten duen guztiarekin nolatan ez diren askoz kotxe istripu gehiago izaten. Hortan, gainera, gazteak hain gazte ez garenok baino gehiago barneratuta dute kultura hau: taldeko batek, normalean txofer egin behar duenak, alkoholik ez du edaten parrandan zehar. Edota denek edan badute kotxean lo egin eta hurrengo goizean abiatzen dira etxeruntz. Eredugarria. (Ez naiz edateari buruzko ausnarketan sartuko).
Zaharragoak aldiz, akaso tabernatik tabernarako ibilbiderik egin ez arren, jatordu ostean kopa bat, gero beste bat, beste… eta bete-bete daudela ere sagardotegitik, jatetxetik, soziedadetik irten, kotxea hartu eta etxeruntz edo beste nonbaiteruntz lasai joaten dira. “Kopatxo bat ere ezin ote diogu ba geure buruari opa?” aldarrikatuz.
.- Beste kontu batera pasatuz, nola demontre agoantatzen dute zenbait mutilek manga motzetan, baina batik bat neska mordo batek gerri buelta bistan eramanez (batzuk ia ipurditik titietaraino) kalean termometroak ia zeropeko tenperatura ematen dutenean? Txilborreko piercing hoiek ez det uste bero haundirik emango dietenik, ezta tatuajeek ere. Neri barruko kamixetak gantzontziloetatik irten orduko gorputz osoko hotzikara sartzen zait behintzat. Eta ez naiz hozbera hoietakoa. Kaleak bustiak badaude berriz, lehengoaz gain belaunetaraino praka barrenak (edo erdiak) blai eginda. Arrantzuan ote dabiltza ia zeinek “pikatuko”?
.- Herenegun pizza ear bat egin nuen. Oinarria erosi eta beste dena neuk jarri nion. Hura itxura eta usaina zituena! Labetik ateratzen hasi nintzen plater bat pizza azpira sartu nahian eta hala, platerean ateratzekotan. Eskuarekin ordea labe hertz bat ukitu nuen, erre nintzen, platera askatu eta lurrera erori zitzaidan. Plateraren definizio berri bat bururatu zitzaidan: milaka piezaz osaturiko zera bat. Hura zen sukalde aldea! Dena pusketa txuri txiki-txikiz beteta. Hainbeste atera zitezkenik ere…Pizza berriz oso osorik labean. “Oiñ enauk ba hau dana jasotzen hasiko. Lenengo afaldu eta gero jasokoiat. Enauk jasotzen agobiauko eta gero pizza dana hoztuta jan”. Ta halaxe, erretzarekin neu pasatzeko lain hutsune egin, eta bapo afaldu nuen. Gozatuz. Gero erretza, aspiradorea…Okerrena gaur beste katilu bat erori zaidala eta beste hainbeste piezatan zatitu dela. Berriro ere erretza, aspiradorea…Nire hau ere bolara aldrebesa izango da.
.- Zetorrena ikusita Udalak oraindik nolatan ez duen zinema aretorik egokitu. Lotsagarria.
.- Espaloi gainetan oinezkoei enbarazu egiten, eta ume kotxeei eta silla de ruedasei berriz zer esanik ez, egoten diren kotxe piloari multarik ez jartzea.
.- Internet eta inoiz baino mugikor eta gehiago dagoen garai hontan gero eta inkomunikazio gehiago egotea
.- Zenbat ume ta gazte batere ilusiorik gabe bizi diren, ilunpean, psikologoengana bueltaka, alaitasunez, bizipozez gainezka egon besterik ez da
.- …
|
1. Iñigo - 2006-03-14 | 17:38
Aupa Iosu; Hire artikulue zati desberdinetan idatzi dekenez, neuke holaxe botakotxiat erantzunek. Alde batea lagakotxiat hire plater txikitze ta aspiradore lanak: Horrek esplikaziyo bakarra zaukek: Bildurtzeko alrebesa haiz (je,je). Bueno, azkenengo lau puntuei buruz nere iritziye:
-Ez nauk oso zine zalie baino Azpeitiyek zine aretoik ez eukitzie lotsagarriye dek. Hiru o lau urte atzea junda bi gazkeñean ta oin berriz batez. Suspentsue udalantzako.
-Kotxie gizarte hontan lortzen hai dan indarra gehiegizkue iruitze zitek. Toki gutxi daola ta espaloiek inbaditzen hai dituk. Nola eongo dek ba tokiye danantzako ehun metro inberdin bakoitzeko kotxie hartze baldinbaiau??? Ta horrez gain, jendiei okurritze altzako behine Zumaire, Zarautzea o Donostire juteko autobuse hartzie??? Bizikletaik gelditze al da herriyen??? Nik aspaldi eztiat ikusi.
-Internet ta mobilei buruz hitzeinda gaudela usteiat. Iruitze ziguk e-mail bat Australire bialdu o etzakiat zeinei mensaje bat bialtzezoaun bakoitzien tope modernuek geala. Baino gero ezgaituk jendiekin benetan komunikatzen: Askotan etzakiau ta eztiau imajinatzen gure famili o lagun onenan problemak zein dien. Komunikaziyuen "aro moderno" hontan.
-Etzakiat azkenengo punto honei buruz ze esan. Dudak zauzkeat. Nik usteiat ume ta gaztiek orokorrien gustoa bizi diela, ilusiyuekin. Baino danetik eongo dek ez??? Garai hontan ilusiyoik ez bazakeabe ze pasako zikobek zahartzen dijuzten ehinien???
2. Xabi, Iñigontzat - 2006-03-14 | 18:55
Kotxien gaiyei bakarrik erantzungo zoat:
Egunero (iye) tokatze zitek Donostira jutie autobusez. Hainbat datu objetibo emangoitxiat:
Ikasle bonue ekonomikue izeteko gutxiyenez hilien 11 jun-etorri ein ber dituk (langile bonuekin oaindik gutxiyo), bestela biaje bakoitze pagauta merkeo erteteik.
Behin biaje bakoitze pagatzen hasita, ordu berdinien jun ber deben bi-hiru pertsona juntatzie nahikue dek, batek gasolina ta bestiek autopistie pagauta, guipuzcoanako bueltie baiño merkeo erteteko.
Guipuzcoana eztek, ezta ostiakare, garraiobide komoduena, uderan aire akondizionaue tope, neguen arnasaik hartzen lagatze eztun tufue, 1,50 metrotik gorako eozein ezin kabitzeainoko asientuek,..
Usteiat nahiko arrazoi eman dixkiatela (egiye dek danok autobusien jun ezkeo askoz kalte gutxiyo eingo geniyola ingurugiruei). Horreatik, earki antzematek esamin garaiyen, eo otsailien askoz ikasle gehiyo juteala kotxetan, neu barne, ahal detenien behintzet. Hori bai, askoz egokiyo izengouan danok garraiyo publikue erabiltzie, baiño garraiyo publiko horrek konfort eta diru baldintza minimuek betetzeitunien. Etzakiat Diputaziyue noa beira daon, Guipuzcoanako hauek pasatzen ai dituk
3. Maitane - 2006-03-15 | 09:06
Kaixo
Josu, neure zu bezelako baldarra naiz. Amak esateit ajuarra eosteitenien "plastikozkuk" izengoiela bazpaene.
Kontura,
- Kotxien asuntue. Oso ados nao aurreko iritziyekin. Ta ze esanik ez donostia juteko ia orduro autobusak eongoiela, baino ni bezela zautzea etortzeko... bueno lanik gabe geau ninteke. Dudik eztaket, garraio publikue potentziatzie oso ondo daola, bere bentajak dazke, baino..
1. Larunbat gauetan aukera gehio ipini. Herriko gaztiek ez lekebe holako arriskuik izango (adib.garai hontan zenbat jende jutegea sagardoteita? seguru ostirel ta larunbat gehienetan beteta bueltauko litzekela)
2. Aste egunien autobus gehio potentziau jendie lanea juteko (landeta, urrestila, axkoitia... soilik langilentzat) ta ze esanik ez inguruko herritara lanea juteko.
Nik neuk dudik ein gabe hartuko nuke transportie posible izengo balitz.
- Gaur egungo gaztediye egiye da bizipozik gabe daola. Imaginaziyo faltie (playstationa beti), komunikaziyo faltie(internet) eta holako gauzek dana dakeben umiek generau ditu, horrek bere ondoriyuek dazke, nere puntutik penagarriye.
Bueno josu segi platerak txikitzen
4. Patxitrapero - 2006-03-15 | 23:26
"nola demontre agoantatzen dute zenbait mutilek manga motzetan, baina batik bat neska mordo batek gerri buelta bistan eramanez (batzuk ia ipurditik titietaraino) kalean termometroak ia zeropeko tenperatura ematen dutenean?"
Nere lagun batek bere alabari esaten dion bezela, burua orrazten ari zaionean, korapiloak askatzerakoan ai eta ai!...
guapa egoteko sufritu egin behar da.
5. Nerea - 2006-03-16 | 08:22
Atalka ni ere:
- gazte (neskak baipat, ezta?), hotzik ez sentitzeko arrazoia, esan didatenez: tabernatik kanpo pasatzen duten denbora, barruko beroakin oso erraz aguantatzen omen da. Eta mutilak, gerri buelta ez dakit baina bere parterik sakratuenean....?
- Josu lasai, edozein emakume bezainbait ordu ematerako sukaldean, zure baldarkeria desagertuko da eta.
- Nola ez, garraoi publikoa.. Diputazioari (edo bertako politikariei) ahoa betetzen zaie garraio publikoa erabili behar dela aldarrikatuz... Horretarak garraio publiko duin bait ipini behar lehenago; momentu honetan erabiltzaile mota begiratu besterik ez dago (ikasleak, jubilatuak, emakumezkoak) zertxobait ulertzeko diputazioaren politika..
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|