Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Hementxe dala!!

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Hementxe dala!!

    Karnabalak | Iosu Badiola |  2006/02/21  08:24

    Din don! Etxeko tinbrea. Goikoa. “Ez ba! Oiñ e nei tokau ber! Ze eingoiat iriki eo kasoik ez?”. Zulotik begiratu det. Etxepeko bat da. “Ez bildurtu, eh!” diar egin diot. Izan ere atea ireki diodanean mozorrotutako Iosu bat ikusi du. A ze piura! Ikasle batek mozorro bat ekarri dit eta probatzen ari naizela ate joka etorri zait. Ikustekoa haren aurpegia! Ridikulo xamarra sentitu naiz. Imajinatzen haizeak atea itxi eta kanpoan geratuz gero? Ta hori ez dakizuela ze mozorro neraman…Hasi dira ba karnabalak nire etxean. Egia esan, aurreko astetik ari naiz zertaz disfrazatu erabaki ezinik.

    Festa bereziak dira hauek. Mundialak. Ostegunean Tolosara joango naiz zapatura arte “apopillo”, Erreka baserrira. Gero Azpeitian. Aurten ostiralean ez digute jairik eman. Ba, egin behar bada, lana egingo degu.

    Tolosako onena txarangak dira. Gau ta egun guztian zehar txaranga pilo bat ibiltzen da jo batera eta jo bestera. Jo kantu bat eta jo bestea. Herria alaituz. Inguruan saltoka jende andana. Zahar eta gazte. Jairarte ez da inor mozorrotzen. Hala, segituan antzematen diete igande bitartean mozorrotuta joaten diren kanpotarrei. Behin, ostegun gauean “hoiek ez dituk tolosarrak” esan zidaten. ”Kantie jotzeiabe”. Emakumez jantzitako lau gizonezko. Bat biboteduna. Benetako biboteduna. Ezagunak. Azpeitiarrak. A ze parre mordoa egin genuen.

    Jaian, astelehenean eta asteartean berriz, denak disfrazatuta. Onak eta ez hain onak. Denetatik. Lan handien emaitzak ikusten dira. Imajinazioa ere bai.

     

    Azpeitian neretzat onena astelehen gaua izaten da. Mozorro gaua. (Uztarriako inkestan botu gehien duena Txikiteo Elegante eguna den arren). Askogatik. Urte osorako pilak kargatuta geratzen naiz, trapu zahar baten antzera bukatu arren. Urteko gaurik zoroena izaten baita. Parre gehien egiten dudana. Antzerki zalea izaki, herri osoa antzoki bihurtzen den momentua da. Bakoitzak bere papera borobilduaz. Paperak galdutakoak ere bai… Urte batzutan anbientea jeitsia egon da, baino berriro ere indartu da gau hortako festa giroa. Herri giro ederra egoten da. Jende heldua ere animatzen den festa da. Poza ematen didate.

    Txikiteo Elegante eguna ere gustokoa det, baino gutxiago. Onena, egun luzea izaten dela eta, denerako denbora ematen duela. Ahal denerako behintzat bai.

    Hau dena borobiltzeko: Hementxe dala, je! Hementxe dala, tralalara…astearte goizeko txaranga. Berezia. Azpeitiarra. Orain 10 urte ospitalean nengoela ere telefonoz entzun nuen. Ohetik. Bezperan ospitalekoei ordu hortan hotseiteko baimena eskatu eta lagun batek bere etxe paretik txaranga pasatzean hotsegin zidan (artean mugikorren moda iritxi gabe baitzen). Elurra mara-mara bota zuen urte hartan.

     

    Bukatzeko Azpeitiko tabernariei eskaera bat: Madrazotarrek orain dela 3-4 bat urte Hementxe dala!! kantuaren bertsio bat grabatu zuten eta tabernariei oparitu. Txunba-txunba bertsioa. Ia aurreko urtetan baino gehiago jartzen duten, anbientea izango baitute entzuten den tokietan.

     

    ONDO-ONDO PASAU DANOK KARNABALAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

     

     

    1.  ATTE ATTE!! - 2006-02-21 | 08:48
    - ATTE ATTE, KARNABALAK NOIZ DIE?
    - GURE ETXIN KARNABALAK.. EUNERO!!!

    2.  Elegante egune - 2006-02-21 | 11:26
    Behin nire ezagun batek: aurten elegante egune zein egun tokatzen dek? astelehena no te jode,jajajajaja.

    3.  jeu - 2006-02-21 | 13:21
    astearte goizin zezena erten aurretik plaza txikiyen sortzean anbientiek urrie baliyo du, horrek bai pilak kargatzeixkitzula! hementxe dala e! hementxe dala! lalalalalalallalalal

    4.  Iñigo - 2006-02-21 | 15:41
    Hauxe Iosu!!!! Bejondeikela. Iretzat karnabalak hilebete lenuo asteitukela emateik. Gustoa ikusikonian hire goikuek jarri zun arpeiye disfrazaute ikusi zianien. Hainbeste prueba einda gero disfraz egokiye aukerako otek !!!

    5.  julen - 2006-02-21 | 22:15
    atte atte karnabalak noiz die!!! jarri dunai oso ona!!! baño historiye zehatzago kontaukot:

    Behin ba omentzabiltzen ume batzuk enpan kalien barrenien jolasien ta alako batin ume oyetako batek bere amai; (bere ama etxien omen zauen ta balkoiko atie irekite o)

    - amaaaaaaaaaaaa!!!-umiek diarka- karnabalak noiz dieee????

    -ta amak etxeko sukaldetik- GURE ETXIN EGUNERO!!!!!

    Eztakit ola izengoan juxtu, ni baño obeto dakibenak asko ta asko eongoie baño nei attek ola kontatzeit.
    Alare istori politte da herri danetan eoteien pasarte oyetakue, ta urtietan kontatzeana.

    Bide batez, ondo pasau karnabalak!!!

    6.  GUSI - 2006-02-27 | 12:19
    EURIXE DEXENTE ETA GOMINAKIN AZPEITIARRAK
    HORI DE PIURIE

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak