Kontuz esaten dugunarekin!
Informazioa | Iosu Badiola |
2006/02/6
16:27
Ez
da giro bazterretan. Bateko T5k Azkoitian ezkutuko kameraz grabatutako
elkarrizketa; besteko Danimarkako egunkari batean azaldutako komikiak.
Hautsak harrotuta daude.
Zerbait
egin edo esatean intentzio txarrik eduki ez arren min haundia egin
dezakegu. Egia esatean ordea, intentzio txarra ere egon daiteke
tartean.
Bake
prozesua gertu dagoela somatzen den edo nahi den garai hontan, egongo
diren oztopoetako bat izan da T5rena. Garbi dago T5ren asmoa bazterrak
nahastea izan dela. Edukia egia, gezurra edo manipulatutakoa izan den
kontuan hartzeke, helburua bestelakoa izan da. Gauzak zailtzea.
Adierazpen
askatasunak, egia izateak, jakiteak, ez digu gauzak aireratzeko
zilegitasuna ematen horrekin mesede baino kalte gehiago egiten denean.
|
1. iņigo - 2006-02-07 | 15:19
Nahiko traba ta buruhauste izengohiau euskal herriyen pakie lortzeko. T5k eindako reportaje hori adibide garbiye dek. Ez diabe nahi pakeik ta nahi eztunakin hitzeitie beti izendek zaile. Topiko bat izengoek baino, euskaldun danak ez baldinbagaituk juntatzen...
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|