943813...
mezuak | Iosu Badiola |
2006/02/1
12:01
Ixilune bat eta klik. Arnas hotsa eta klik. Kriston burrundaie eta klik.
Telefonoa eskegi, BA-DI-TU-ZU BI ME-ZU BE-RRI entzun eta mezuen ordez ixiluneak, arnas hotsak edo burrundaie entzutea ohikoa da. Izan ere norbaiti telefonoz hotsegin eta kontestadoreak irteten badigu, kauen! Ikaragarri zaila egiten zaigu makinarekin hitz egitea. Piiiii, hitz egiten hasteko abixua ematen digunean, hitz totelak, amnesiak eta azentu arraroak ateratzen zaizkigu. Indioen pare. Zenbaitekin parre ederrak egina naiz, eta nireekin ere bat baino gehiagok berdin egingo zuten.
Halere batzuekin hala komunikatzen naiz. Kontestadore bitartez.
Telefono mugikorrekin ere mezuak bidaltzen-jasotzen ditugu. Idatziak. Baino mezu asunto hau ez da berria. Garai batean usoen bitartez bidaltzen ziren. Botiletan ere bai. Txalaparta ere komunikatzeko erabiltzen zen. Gure etxean sukaldeko mahai gainean uzten genituen etxean ez zegoenarentzat (edo lo zegoenarentzat) mezu idatziak. Papertxo batean.
Behin parrandatik bueltan horrela zioen mezua aurkitu nuen: “son las 6 y todavía faltas. Mañana habrá Diana.” Hura grazia egin zidana…
Notatxoa erderaz. Lehen beti euskeraz idatzi izan zizkidaten. Nik parre egiten omen nien ordea, edo errietan, ortografi akatsengatik. “Hola al haiz? Eztiek geyo parreik eingo!” Eta harrezkero notak erderaz.
Idatzi haietako dexente gordeta ditut. Amonarenak, amarenak eta aitarenak. Balio haundia dute niretzat. Momentu onak gogorarazten dizkidate. Alaiak. Nire historia xumearen zati dira.
…biharamunean Diana egon zen. Goizeko hamaikak aldera pasillotik txarangako abestiak builan abestuz esnatu ninduten…
|
1. Irakurle bat - 2006-02-01 | 13:31
Zenbat rekuerdo ekarri dizkit zure artikulo honek. Gure etxean ohitura handia zegoen notak jartzekoa, eta
zuk diozun bezala nik eta nere aizpak zenbat parre egiten genuen aitaren eta amaren notak euskaraz zirenean, azkenean erdaraz idazten ziguten.
2. Gurea amak euskeraz - 2006-02-01 | 13:44
Gure etxien e berdin, anaia eta biyok parre mordue egite deu amaren mezuekin. Baina hala re euskaraz idazten segitzeu: Ikasikoet, esateu. Hala ber du ta!!!
3. ona ona - 2006-02-01 | 13:53
jajaja gurien e zemat parre gurasuek lagatako notakin... oso ona mezue iosu!
4. Maite - 2006-02-01 | 14:45
Politte artikulue!! Gure etxien oindik eh ohitura haundiye dao notak idaztekue (atzo azkena), batiz bat amak usteixkigu seme alabai. Geure artien normalo da mobil bitartez komunikatzie. Egiye da parrere ein izen diyoula amai idatzi izen dixkigun abixueatik baino bere erantzune beti izen da: "bueno baino ulertzeituzue, ez?" Arrazoi guztiye danez beak euskeraz idazten segiu izen du.
5. Iñigo - 2006-02-01 | 14:47
Gurien ez gaituk oso mezu zaliek izen baino batzutan parre earrak eindakuek gaituk hoien kontura. Badizpat akats ortografikuetik...biyetan euskeraz ta erderaz...
6. leire - 2006-02-01 | 15:43
Nik gure amamak idatziteko nota batekin kriston parriek in nitun, behin, geyo ez. Enterau zan amama eta 7 urte arte bakarrik eskola juteko nahikue in zula esan zien. Petral-petral inde klaro. Eta pentsau nuen kasu hortan nere oharrak nolakuek izengo ote zien. 7 urte arte eskolan ibilite eskribiu partez marrazkiyek inberko nituzke!
7. Post-it-ek - 2006-02-01 | 17:18
Gurien ama eta amama post-itek erabiltzen hasi ziren. Izen ere, anaye eta biyok etxea jun parrandatik, kriston gosiekin, eta frigorifikue husteko ohiturie genun. Eta behin, 'deskuidatuta', hurrengo eguneko bazkaye jan genuen, kazulakaye. Harrezkeo, amama eta ama frigorifiko barruko kazulan gainien post-itek jartzen hasi zien. "Ez jan. Biharko bazkariye" eta abar.
8. Mejoratzen - 2006-02-01 | 17:40
Ba gure amak-e xarri xarri idazteitu. Hori bai, beti euskeraz. Lehen ez hain ondo, baño oñ, Berria ta Hitza irakurtzen hasi danetik, sekuleko aldie!!! Ni harritute, ta nola ez, poztute!!!
9. Barre egin? - 2006-02-02 | 11:59
Lehenegoari eta beste batzuei: zeuek ere akatsak idatzi dituzuela konturatu al zarete?
10. Barre egin? II - 2006-02-02 | 12:01
Neuk ere egin dut, bai, "lehenengoari" behar zuen eta "lehenegoari" idatzi dut
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|