Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Itxuragabekeria

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Itxuragabekeria

    Itxurak | Iosu Badiola |  2006/01/12  22:42

    Urte batzuk pasatu dira erregeen kabalgata hura izan zenetik. Paje bezala irteteko prestatzen ari ginela, orduan zinegotzi zen batek zera esan zidan: "ze xinple die trajiek, eh, baino kalien ikusite eundoko itxurie ematebe." Halaxe da. Beti iruditu zait traje dotore eta ederrak jantzita etortzen direla erregeak. Eskuetan traje horiek hartuz gero ordea, oso xaxtarrak dira. Dena itxura. Behin ETBn programa batzuetako dekoratuak ikustean eta sentsazio berbera izan nuen.

    Gutxirekin asko bezela itxuratzea ondo ikusten dut horrelako ekintzetan: antzerkietan, tanborradan, ihauterietan… fikziozko zerbait adierazi nahi dugunean, alegia. Xarma horrek du. Imajinazioa eta sormena lantzeak.

    Bestelakoetan aldiz, benetakoetan, itxurakeriak alde batera utzi eta bakoitza den bezala azaltzearen aldekoa naiz.

    Askorekin, itxura ona ematea erreza da, emaitza ona lortzea ere bai. Baino askotan itxuran bakarrik geratzen gara, hau da, jende aurrean handi itxura ematen saiatzen gera, diru asko gastatuz horretarako, baino itxuran bakarrik geratuz. Barruak hutsak dauzkagulako. Bizitza hutsa.

    Gauzei duten funtzioaz gain, itxuraren funtzioa ematen diegu. Arropak, bidaiak, kotxeak ez ditugu berez, hotzik ez pasatzeko, jendea-tokiak ezagutzeko edo leku batetik bestera joateko bakarrik erabiltzen. Itxura bat emateko ere erabili ohi dira. Sikiera gutxirekin emango bagenu handi itxura...

    Eta guk bideratu beharrean, geure itxurak gure bizitza bideratze horrek ez dit graziarik egiten. Itxura txarra hartzen diot. Itxuragabekeria da.

     

     

    1.  Patxitrapero - 2006-01-13 | 02:23
    Bai jauna!

    2.  elorri - 2006-01-13 | 11:54
    Bejondaikela....
    ITXURA gizarte honetan....
    Gizarte ITXU honetan...
    Hire begien berri ba zegok...
    hire idatzia euri..Azpeitiko lurrretan.

    3.  Zer pentsatua - 2006-01-13 | 12:10
    Ona. Zer pentsatua eman didak, beno, diguk, guztioi...


    4.  iñigo - 2006-01-13 | 15:19
    Iepa Iosu; Egiye dek diruek ta beakin erosi laiken gauzek garrantzi asko zakeabela gizarte hontan. Komeni dana baino geio. Arropak, mobilek, ordenadoriek, kotxiek... noiztik hainbeste importantzi? Artikuluko azkeneko bi lerruetan ipintzekena klabie izen leikek. "Guk bideratu beharrean, geure itxurak gure bizitza bideratze hori...

    5.  Audi Gucci - 2006-01-13 | 20:35
    Filosofatzea ariketa ederra da, baina bizitza erreala (eunerokue alegiye) gure filosofadekin nahastea zeure burua zuritu edo engainetzea iruditzen zait.
    Itxuragabekeria salatu, egia eta bide zuzen bakarraren jabe zarenaren itxura eginez.Ni nor naiz zu epaitzeko, eta zu nor zara ni eta besteak epaitzeko. Moralina eta sermoi merke gutxiago eta gizabanakoak izan beza bere biziarekin nahi edo ahal duena egiteko eskubidea (baita bere buruari kalte egiten badio ere).
    Gizarte edo herri honen pekatuak banan bana ederki asko kontatzen ari haiz. Gauza bat proposatzen diat. Besteen pekatuak utzi eta heureak aipa hitzak. Hik ere Santutik gutxi...amigo. Nik ere bai. Inpernuan ikusiko gaituk.


    6.  Arrazon de katortze - 2006-01-13 | 20:52
    Audi Guccikin koforme natxiok. Intelektualillo merkien sasik jakituriyekin asper-asper inde natxiok. Itxuren historiye kritikau. Hori eiteko etziok Oxforren estudiai beharrik. Baña, listo, nola izen zoriontsu bizi alu hontan. Teorik eta sermoik ez, bide praktikue. Hire beste danok bezela ataju bile. Eo akaso hik daukek kreditue hartu eta bakarrik bizi haizen etxien bizitzeko eskubidie (Barkau personalizitazie).
    Demagogiye oso erreza dek. Demagogik ez eiteko bestieik ikusten eztebena ikusi ber...eta hikek bista motza, hire humanue haizta.

    7.  etziok iñor mindu berrik! - 2006-01-14 | 14:25
    1.- opiniyue ematie ondo ziok, baino iñor mindu gabe hobeto!
    2.- Iosuk esateunakin oso ados natxiok. Baino nere bezela, beste askok hori esateiyabe eta gero danak zulo igualien eroitze gaituk. Batek kotxie, bestie eskiatzea, bestie.... Azpeitiyen, portzentaje oso altu batek, dirue baldinbauke, konsumiu eiteik. Hori ala dek.
    Eta ya que etxiekin sartu zeaten. Gai hori la ostia dek. Pq, de acuerdo, etxien preziyue exajeraziyo bat dek eta nik etzekiat konturatze gean ze zulotan sartzen ai gean ( neu lehenena ).
    Baino milloi gutxiyotan e aukerak bazaudik, baino iñok eztitxik nai? Zeatik?
    Ya inmobiliariata jute haiz, eta etxe tipo bat ( egurrezkuek, asentsoraik gabe.... ), " kanpotik etorritakuentzat" eskeintze itxiabela esateiyabe. Jode!
    Horreatik esateiyat, asko hitzeite deula, baino danan ametsa dek funtzionaiyo izen, poltsikoka ear bat jaso hilero, "konsumiu", earki bizi eta bakaziyo earrak euki!

    8.  Arrazon de hamalau - 2006-01-14 | 15:48
    Nere asmue ez zuan Josui min ematie. Eztiat uste eze larrik jarri detenik. Beak bere iritziye lasai botatzie zaukek eta bestien erantzunek jasotzeko prest eon ber dik.
    Nei amorrue emate ziek danok beti bestien hutsei beire gure neurriye onena dalakuan. Hor batek behin esan omen zian oekatutik libre daonak bota dezala aurreneko harriye. Ea itxuren kotuen zein den harriye botatzeko kapaz.
    Begibistaukue dena esan beharrien bidie erakutsi edo ejenplue eman...bestela blogpredikadore bihurtzeko arriskue.

    9.  Errespetu faltie - 2006-01-14 | 17:54
    Nik usteiat hemen bat baño geyok Iosui errespetue galeu zoabela. Beak danok pentsatzeiauna jarri dik eta punto

    10.  Plano - 2006-01-14 | 20:39
    Beraz iritzi diferentea duenak errespetu falta. Errespetue beste kontu bat duk. Nik uste Iosuk ere itxurakeye egiten duela. Axalekoa dotore jarri mamira jo gabe.

    11.  MIREN - 2006-01-15 | 11:16
    Nik ustet Iosuk errealitatea nolakue dan bakarrik islatzen dula eta beare errealitate horren barruen sartzea. Ustet hortik ihes eitie nahi dula baina askoi gertatze zagun moduen zaile eite zayo.

    12.  Maitane - 2006-01-15 | 13:55
    Aurrekuek esan dunakin erabat ados!

    13.  Dana itxurakeye al da?¿? - 2006-01-15 | 15:13
    Hemen komentau izan danez, berarekin dirue eramateun dana itxurakeyen menpe zeok... Ta adibidiek ematerakuen, betiko topikoetara jotzezue: Kotxiek, erropak, bidaiak, eskiau... Ba ez natxiok bate ados.

    Kotxie... Zoritxarrez, gaur egun kotxien menpe bizi gaituk. Batzuk esangoiabe erosotasun hutseatik dala (ta askotan halaxe izatea) baina neurri haundi baten, gizarte honen antolakuntzak bultzaute hartu ber diau.Zenbat jendek eiteik lan etxetik kanpoa? Ta batzuk nire etxien bezela, dexente urruti... Ze garraio komunikabide ditugu eskura Azpeitin? Ez trenik, autobus lotura eskaxak, errepide gaixtuek (jun hai urretxura, beasainea, tolosa...) Ta behin kotxie hartzera egokitu behar dugunean, kotxe baten erosotasunari, babes neurriei, fidagarritasunari eta zergaitik ez, gustora sentituaraziko gaituen kolore edo formari so eitie? Azken fiñin, berarekin denbora lepo eman berko diau zoritxarrez eta askotan bere segurtasunaren menpe izango garelako errepidien. Bestalde, bale, onartzeiat asko ta askotan ustezko erosotasunatik ere erabiltzen diagule, iñungo beharrik gabe, aldameneko tabernara kafie hartzea juteko edota eguerditan ikastolara juteko seme alaben bile, ondoko kalien dugun etxera bazkaltzera eramateko... Portzierto, Betharram eta Milagrosa inguruen dexentekuek montatzeituk holakuei "esker"...

    Bidaiek... Etzekiat ba, baina jendiek biadaiek eiteitula itxura emateatik bakarrik, zaile eite zitek siñistie. Ez diat ikusten Dominikar Errepublika, Irla Kanariar, Holanda, Marokora... joan det bat, han dagoelarik, bidaiaz gozatu beharrien, Azpeitin horrek izango dun sonarekin pentsatzen. Behin bueltautakun fardau eingo dunik edo ez? ba agian ta zihurenik, baina biadaie bere gozagarri ein dik ta hori nai zialako ta ez Azpeitin "guay" geatzeatik bakarrik!

    Eskiatzea... Adibidez, nei, lepo gustatze zitek ta ahal izateiatenin juteko asmue izateiat. Furgona xar baten jute gaituk, edozein tokitan geratzeaituk lotako ta asko jota, egun batzutako jute bagaituk, kanpiñen batera sartze gaituk. Ta hola gustoa ibiltze gaituk. Eskiatzea jute naukenik, hemen jende askoik ez dik jakingo (ez naukela ibiltzen herritik paxiran kotxeko "baka" eskiz petaute daramakitelarik). Oi pijue al da? gastu aldetik, Azpeitin gerau ta zapatuko manbuen gu baino geyo gastatzeunik... zientoka!! Ta holaxe gazte asko ta asko ibiltze gaituk hemen. Hori itxurakeye al da? Earki gatxik ordun...

    Ta etxebizitzan asuntue, usteriat itxurakeyen aldetik baino, baditula bestelako tratamendu sakonauek. Nahiko arazo bazakarrek beakin, itxurakeye beste arazo bat eiteko etxebizitzan inguruen.

    Beraz, laga ditzagun topikuek eta gauza guztiak orokortzeko dugun erreztasun hori faorez...

    14.  Diskurtso politte! - 2006-01-15 | 17:00
    Hire diskurtsue gustau zitek eta gauza askotan arrazoi emateiyat, baino gure bizi mailie oso altue dala eztiek ukauko ezta?
    O:
    - Dauzkeun kotxiek emateiguben seguridadie, beste kotxe merkioko batzuk e ematezixkiubek. O ez?
    - Erosteiteun etxiek baino merkio bazaudek eta perfektamente bizi zaikeke bertan....
    Eta hola beste hainbat gauza esango nixkik. Asko kejatze gaituk, baino OSO ONDO bizi gaituk ( eta neu barne ).

    15.  Iosu Badiola - 2006-01-15 | 17:00
    Zergaitik mintzen ote gaitu askotan besteen jardunak? Eta ondorioz “oiñ e hai dek sermoie botatzen” esan? Entzundako edo esandako zerbaitek ikutu egin gaitulako, gehienetan. Ni bai behintzat.

    Pertsonei buruzko gauzak entzutea gustatzen zait. Behin irakasle batek zera esan zigun: “nik esaten dudana entzun, eta gero galdetu ia zer iruitzen zaizuen. Ondoren ia zeuentzak nahi al dezuten. “. Ordutik, besteek esandakoetara irekita egoten saiatzen naiz (saiatu, beti ez bait det lortzen), eta neure buruari galdera hoiek egin. Ondo doakit. Horrek ez du dena ondo egiten dudanik esan nahi, baina ondo egiten ez ditudan gauzetaz konszienteago izaten lagundu bai.

    Eta ondo fijatzen bazerate nire testuan sujeto bezela GU erabili det. Beraz ni ere barruan nago. Beste batzuen artean nire buruaz ere ari naizelako. Neure buruari begiratu gabe besteengatik jardutea itxura txarrekoa iruditzen zait eta.

    Iritzia eta epaia bereizten ere ia noiz hasten garen…

    Onak izan!


    16.  14.ai bere aurrekuek - 2006-01-15 | 23:42
    Damakiun bizi maile altue danik ez diat ukatzen nik, hori argi ta garbi zeok. Ta ASKOZ gutxiyokin ere sobran bizitzeko aukerie daola, zalantzaik ez. Eta geizki ez pentsatzeko, bazpare argi lagatzie nai diat, neure burue jartzeiatela bizi maila altu horren erakusle bezela. Nik ez diat kontrakoik esan.

    Azaltzie nai niana huan, bizi maila altu oi, ez dela zergatik BETI itxurakeyekin erlazionau ber. Batek erostie zaukek krixton etxie, beak nai dulako ta ez bestien aurrien itxurak eitie nai dulako edota bere burue bestin gainetik ikusten dulako.Eongo dala holakoik? Hoixe baietz! BAINA ETZEOK OROKORTZEIK!! Hik esatek, "oso ondo bizi gaituk!". Hoixe baietz! Baina oso ondo bizitzie, itxurakeye al da?¿?¿

    Ni eskiatzea jute nauk. Itxurak eiten ibiltze al nauk horreatio? Ba batzun ustez baietz emateik hemen. Nik garbi zaukeat ba oi ez dala nire helburue! Ta holaxe danakin.
    Bizi maila altuna, ez dala itxurakeyen kontue, baizik eta jan gaituen eta oain guk sustatze diaun kontsumismuen.
    Ta berriz esangoiat, jende asko daola itxurak ein ber izateitula bere burukin gustoa eoteko. Hori danok zakiau ta neurri baten edo bestien, usteiat, danok ere izan diaula geure itxurak eiteko momentue...

    17.  Ni - 2006-01-16 | 09:32
    Arrazoie dakezu iosu, ta gainea gu ibiltzeu sujeto bezela... ta hasieran beakin sartu zeatenak eztezue hori kontutan euki. Sermoie... eztakipa, danok esateitouen gauzek eztieba... bakarrik kasu hontan blogak eitebaitozu ba... jende askon aurrin esateiela...

    Itxurie... ba gutxixo eo gehixo danok eitedeu.. baino extremuek beti die peligrosuek eta azpeitin bereziki... oso modan daola emateu. Hala aitu nun behin telebistan, "el pueblo con más BMWs por habitante del estado eo del País Vasco" ez nao seguru. Horrek asko esateu. Nik kanpoko jendiekin tratau detanin harritute geldiu naiz kotxiei hemen baino inportantzi askoz gutxixo emateixobela ikusitekuen. Ez da danien hemen bezela 20 bat urtekin ia kriston kreditue ateatzen holako kotxe bat erosteko. Baino bueno kada loko kon su tema.

    18.  Ni - 2006-01-16 | 09:33
    Arrazoie dakezu iosu, ta gainea gu ibiltzeu sujeto bezela... ta hasieran beakin sartu zeatenak eztezue hori kontutan euki. Sermoie... eztakipa, danok esateitouen gauzek eztieba... bakarrik kasu hontan blogak eitebaitozu ba... jende askon aurrin esateiela...

    Itxurie... ba gutxixo eo gehixo danok eitedeu.. baino extremuek beti die peligrosuek eta azpeitin bereziki... oso modan daola emateu. Hala aitu nun behin telebistan, "el pueblo con más BMWs por habitante del estado eo del País Vasco" ez nao seguru. Horrek asko esateu. Nik kanpoko jendiekin tratau detanin harritute geldiu naiz kotxiei hemen baino inportantzi askoz gutxixo emateixobela ikusitekuen. Ez da danien hemen bezela 20 bat urtekin ia kriston kreditue ateatzen holako kotxe bat erosteko. Baino bueno kada loko kon su tema.

    19.  elorri - 2006-01-16 | 12:12
    GU GUZTIOK leku berdinean, denbora berean gaude....

    Elkarren harteko aldea, pentsamentuen esagutzan dago, "experientzian". emaitza KONTZIENTZIA.
    ADIBIDEA:
    ZULO BERDINEAN omen gaudela diote, hori bai dela denok zuloan sartzea, ETA BESTEAk nola bizi diren ez jakitea. Zeren ZULOA goitik hasten bai da, goia lehenagokoa da, zulora sartu egiten da bat, euskeraz.
    Iosu eta guztio...Heldu goyei.

    20.  elorri - 2006-01-16 | 12:12
    GU GUZTIOK leku berdinean, denbora berean gaude....

    Elkarren harteko aldea, pentsamentuen esagutzan dago, "experientzian". emaitza KONTZIENTZIA.
    ADIBIDEA:
    ZULO BERDINEAN omen gaudela diote, hori bai dela denok zuloan sartzea, ETA BESTEAk nola bizi diren ez jakitea. Zeren ZULOA goitik hasten bai da, goia lehenagokoa da, zulora sartu egiten da bat, euskeraz.
    Iosu eta guztio...Heldu goyei.

    21.  Audi Gucci - 2006-01-16 | 12:22
    Aupa Iosu. Gu erabali dek baina hi heure pekatuen konsziente haiz eta bestiek ,itxura denez ez. Nire konsziente nauk pekataria naizela baina zergaitik beti bide zuzen eta bakarra jarraitu behar diagu?Eta hire teoriaren arabera ez al da okerrago konsziente izan eta hau itxuragabekeri hortan erortzea?
    Niri gizarte honetan amorru haundia ematen zidak batzuk besteen gainetik daudela usteak azkenean denok akats berdinak egiteko, neurri ezberdinean bada ere.

    22.  ALAMBREX - 2006-01-16 | 13:58
    OI DEK YOSU ARRAZOI DEK BAÑO ALARE DENAK ITSURA ONA EMATEN SAIATUKO GATTUK.DENA SENTZILLOGO BALITZ E ETZEKIU GUTXIKIN KONFORMATZEN. BAÑO ZE INGOZIOU DENAK INBIDIOSOK GATXIK.

    23.  Ni - 2006-01-16 | 14:13
    Zein daude ba zeinen gainetik?? Gauza da gure ondorengoei balore batzuk erakusteko bada ere, beti ere itxurakeria eta beste hainbat gauzaren inguruan filosofatzea garrantzitsua dela. Akabo ba itxurakerietan ibili eta gainera oso sanoa ez denaren konstiente ez izan eta hortaz hitzegingo ez bagenu, nolakoak bihurtuko ote ginateke, orain baino gehiago... Beraz Audi Gucci, nik uste dut denon mesederako direla horrelako eztabaida eta elkarrizketak, alde edo kontra egon beti da ona hitzegitea... ez ala. eta hau eta bestea eta bestea bezala zuk diozuna ere moralina bat da ez ala?

    24.  Arrazon de katortze - 2006-01-16 | 19:14
    Ideak kontrajarri,kritika egin...hitz earrak dituk baina ni neu ikutu gabe. Ez diat uste iñok Josu iraindu dunik...Beak diyonakin konforme ezgaudela esan besteik eztiau eiñ..
    Josu iritzia eta epaia bereizten jakin behar dekela diyok...Hemen iritzia eta epaia biak uztartuitun bakarra hi haiz: hau ta hau ta hau beraz itxuragabekeye.
    Moralinaik ezetz, heuk ejenplue eman eta palante...

    25.  Ni - 2006-01-17 | 09:56
    Arrazon de katortze, barkau baino eztuk/n arrazon, "Intelektualillo merkien sasik jakituriyekin asper-asper inde natxiok. Itxuren historiye kritikau. Hori eiteko etziok Oxforren estudiai beharrik. Baña, listo, nola izen zoriontsu bizi alu hontan. Teorik eta sermoik ez, bide praktikue. Hire beste danok bezela ataju bile. Eo akaso hik daukek kreditue hartu eta bakarrik bizi haizen etxien bizitzeko eskubidie (Barkau personalizitazie)." Tono hau iritzia baino iraina gehiago dela esango nuke... Nik eta beste gehienek ere bai ziurrenik. egindakoaren erantzule izan eta ez esan orain helburua ez zela iraintzea... gezurra!!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak