Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Detaileak

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Detaileak

    Detaileak | Iosu Badiola |  2006/01/3  23:09

    Urtea hastearekin batera detaile polit batzuen berri izan det. Urte goxoa izango denaren adierazgarri izatea nahiko nuke. Horra ba detaileak.

    • Ezagun batek urtero gabonetan angulak jaten ditu. Aurten gabonak baino egun batzuk lehenago arrantzaleari angulak zenbaten egongo ziren galdetu omen zion. Honek 600 euro inguruan kiloa erantzun. Kilo bat enkargatu zuen. Gabon egunean angulak erostera joan zenean 850 eurotan omen zegoen kiloa. Arrantzaleak ezagunari zuri 600 euro esan nizunez hala kobratuko dizut.
    • Orain dela urtebete inguru Bilboko jatetxe batera bazkaltzera gonbidatu ninduten. Jatetxea ona zen. Zerbitzariak euskeraz hitz egin zigun. Karta ordea erdera hutsean zegoen. Irteeran mahaitxo baten iradokizunak idazteko koaderno bat. Karta euskeraz ere jarri zezaten eskatu nien.

    Aste honetan ere jatetxe bertara gonbidatu naute bazkaltzera. Atzo. Aurtengoan karta euskeraz eta erderaz zegoen.

    • Gaur buzoian korreotako abisu bat. Notifikazio baten bila pasatzeko. Ze ote dek? Multaren bat? Ni enauk ba azkar ibiltzen…Ez. Multaik eztek izengo. Juzgauko zeoze izen balitz beraien korreo propioa zaukeabe…Hazienda? Ez. Akaso premiyon bat tokau zitek…

    Joan naiz. Azpeitiko udaletxeko gutun bat. Multa bat. Perez Arregi Plazako isletan aparkatzeagatik zigorra. 92 euro ta larotaxei xentimo. Hau dek premiyue! Detailea: hilabete zahartu baino lehen ordaindu ezkero deskontua: %30 ekoa. Bada zeoze.

    Behar etzen lekuan aparkatu nuenez, ordaindu egingo det. Nahiz eta kotxean ez zidaten multa jasoko nuen abisurik jarri. Gainera, inori ez det uste enbarazurik egin zionik nire kotxeak. Makina bat kotxe badago kalean eta espaloi gainetan eta benetan traba eginez…Denei ailegatuko ote zaie detailetxodun karta?

    URTE BERRI ON DENOI !!  

     

     

    1.  Ni neu - 2006-01-03 | 23:24
    Politte da idatziye. Aber 2006 urtie danantzako hobie izetean.

    Multan kontue Azpetin zeoze bereziye da. Jose de Artetxe ingurue kotxez beteta eotea segunda filan kriston eztorbue iņez ta ezta munixipalik ibiltzen. Leno Garmendipe ingurun e pilaketa earrak eote zin. Bestalde, Etxe Zuri taberna aurrien ta baita plazan e ostireletan ta baita zapatutan e kotxe asko pilatzea ta munizipalak han ibiltzeie jo ta fuego multak jartzen. Hori bai, multie jarri aurretik kotxie zeiņen izenin daon beitzebe ta gero erabaki jarri o ez, gero danak berdiņek omen gea.

    Lotsagarriye da munizipalan jarrerie multa kontuei dagokiyonez, gure udaletxekuek agindutakue ingobe ta.

    2.  Patxitrapero - 2006-01-04 | 01:11
    Aitona-amona euskaldun asko askoren jarduna, halakoetan. Nik haiengandik ikasi det. Udaltzaingoaren bulegora jun, zenbat da, hainbeste, "ordaindu ta pakia" esan, ta frexko frexko jun, ezer pasa ez balitz bezela.

    Zoritxarrez, 9 euroko multa batengatik jendea negarrez ikusi izan det nik, ordu batzuetako, egun batzuetako loa galduz.

    Ondo aparkatu, Iosu! Eta umorea - eta pakia - gozatu.

    Urteberrion.

    3.  1takin bat - 2006-01-04 | 12:10
    ixun kontu hori ikeragarriye dek azpeitiyen. kale kalien danak estorbuen da aranea juteituk multak jartzea eo kotxien garabiz kentzea. nei hoixe gertau zitekan. aranien inori trabaik eite ez niyon leku batien... ta hartzubiyen da ze pasatzea, potroik ez ixunek jartzeko, danai o iņori !!!! hori bai, nik jendiei eskakonnitxokek kalea oinez etortzeko faborez, hau ez dek manhattan da.danontzako mesede. urte berri hontako nere esakerie hori dek. herritarren partetik hoixe izengo hukek "detailetxue" eh iosu !!

    4.  iņigo - 2006-01-04 | 14:19
    Aupa Iosu;
    Kotxien arazue alde batea utzi ta jatetxe hortan pasautekue komentakoiat nik. Atentziyue emantzik ze, ni kejau hingo nitxuan kartie erderaz zaolako baino gero etzitean okurriuko keja papera betetzie. Ta iņorre ez baldinbauan akordau, segurenez erderaz bakarrik segiukozian... Haber hurrengoako ikasteiaten.

    5.  kexa liburua - 2006-01-04 | 17:28
    Izen e, kejan horriyek hortako daude...Nik e ez nauken ohituraik erabiltzeko, baino piskanaka kontzientziye hartu ta adarrik jotzen ez nauk uzten. lehenengue Zumarrako hospitalien idatzi nian, izugarrizko atzeapenakin hartzeatik. Ta bazaudek leku geiyo jarri berrekuk...Autopistie, jatetxiek, kotxien arreglatzeko garajiek, dentistak...

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak