Benetan gerta daiteken pasadizoa
Akatsak | Iosu Badiola |
2005/12/13
21:49
Goiz batean gertatzen da. Goiz hotz, jela batean. Senar emazte batzuk kotxez Azpeitira sartu dira, erdigunera, eta Olatzko Amaren Plazan kotxea aparkatu. Aradi aurrean. Udaletxeruntz doaz. Ez daude batere konforme udalak bidali berri dien gutun haundiarekin. Gutunazalaren barruan egutegi bat eta gabonetako postala. Horrenbeste diru hortan gastatzeak min ematen die. Oraindik asko ez dela beste koadernotxo dotore bat jaso zuten Julian Eizmendi alkateak egin(go) dituenak goraipatuz. Herritarron dirua bara-barra paperetarako erabiltzearekin duten ezadostasuna salatzera ausartu dira. Sobre haundia hartuta hor doaz, ordainetan, tanborradako abestiekin udalak atera berri duen CDa eskatzera. Dirua gastatu behar badu udalak, zerbait probetxuzkoan egin dezala. Gozoagatik jarri zen senarra CD hori hamarna eurtotan tanborjole bakoitzari saldu nahian dabilen zurrumurruak entzun zituenean!
Arrona atzetik Neguda parera iritxi direnean motozale bat mendi motor hoietako batekin ondotik pasatu zaie (espaloi gainetik) eta emakumeak sustoz salto egin, labaindu eta lurrera erori da. Izotz haundia dago eta lurrean izotz plaka dago. Emakumezko potxola izotz gainean altxatu ezinik geratu da. Hanka bat mugitu ezinik geratu da. Kriston mokorrekoa hartu du. Gizona, anbulategira joan ahal izateko, zuri-zuri eginda kotxe bila bidali du. Kotxea ordea ezin atera. “Doble filan” 3 kotxe daude iada eta bozina joka saiatu den arren inor ere ez da ageri. “Gutxienez, giltzak bertan egongo balira…” Emaztearen ondora joan berriro eta hankako mina haunditzen ari omen zaio. Berotasunarekin, izotz plaka ere urtzen hasia da. Txixa potzu izoztua zena orain txixa beroa bihurtu da. Kirasduna.
- Txixek erten al dizu?
- Neurie balitz gutxiyenez! Astebukaerako gazte txoro hoyen txixe potzu gañien nao. Ez iezu akordarazi, akordaute re botalarriye datorkit eta!
- Eroitzen hasi ta hor eroi einber du emakumie! Eztezu ba oiñ zuri eusteik pentsauko. Txukuneatik eongo zea!
- Nik astindukotxiat hiri beste hoyek hemendik altxatze naukenien! Eonai!
Jun tzaite hor, Bankinter ixkiñen, daon kabina ta esaku zezu anbulantzi bat.
- Hor telefono kabinan arrastoik eztao. Kendu zeben aspaldi.
- Ze pasau zaitzu? Lehenengo pisuko balkoitik
- Eroi ein da ta hemen dao moitu ezinik.
- Ume moko batek motorrakin jo ta bota nau.
- Izen e motor zar hoyen zaatiekin gutxi bagenu oiñ espaloi gañien ibiltzeie. Nahi al dezute anbulatziyei hotseitie?
- Eiezu mesede hori. Gure hau ez ta kotxie ateatzeko kapaz e ta!
- Ekatzu bitartien lora batzuk horko lorontzitik - gizonari.
- Eztao bate loreik. Lurre bakarrik dao.
Pare bat minutura hor dator anbulatzia pio-pio eginez, azkar azkar. Hain azkar, Neguda aurreko zebra bide berrira ailegatu denean azpiakin lurra jo eta radiadorea zulatu duela.
Gero…
Moraleja: bakoitzak berari dagokiona atera dezala.
|
1. mundiala - 2005-12-14 | 07:55
iosu benetan oso oso ona.
2. Nerea - 2005-12-14 | 09:03
Ez dakit egia den baina benetan gerta litekeena da.
* Nik motorran zaratengatik udaletxean salaketa jarri nuen eta badirudi zerbait arautu dutela (udaletxean egotasmoetan ere agertzen da), baina udaltzainen borondatea (baliabideak?) behar da hori aurrera eramateko. Eta motorren arazoa gutxi balitz tabernetakoa ere hor dago.
* Txixena berriz ez dut ikusi udalaren egitasmoen artean, bi hankakoena behintzat, badirudi oraingoan txakurrekin sartzeko asmoa dutela, eta ez zait gaizki iruditzen, baino besteak noizko?
3. bi - 2005-12-14 | 09:04
Iepa!
Joño Iosu, nayoko nun ba istoriyue pixket luzio ingo bazenun e! Hain gustoa hain nitzen letzen...
Gañea idatzi honek gai askoi buruz debatitzeko gayek ikutzeitu...
aio!
4. Lagun bat - 2005-12-14 | 11:14
kaixo Iosu:
Pentsau aldek illobai ipuin batzuk kontatsie??, mundial pasaukoik.
5. m.e. - 2005-12-14 | 12:16
akatsak,xanjuandein biziko bazinake akatsen zerrenda buka ezinezkoa izango zen, goizero,7:30 tan autobusa iristen denean parada, markesina aurrean bat edo bi kotxe aparkatuta egoten dira igerilekura juaten direnak utzitakoak, baina lasai uzten dituste, udalak orrenbeste diru gastatu eta elbarritzuentzat jarritako espaloiko jatxiera hoietan beti daude kotxeak aparkatuta, espaloi ganetan ez daukazu umeen kotzearekin ibiltzerik, eta zer ezan xanjuandegin dauden lorategiari buruz, ez belar ez lorarik botika aurrean daudenak lotzagarriak daude, Loiolan bai ondo apaindutakoak ikusten ditugu, baina edozeinek pentzako luke ,xanjuandegin bizi garenok kalean bizi direnen hainbeste zerga ez dugula ordaintzen
6. amairu - 2005-12-14 | 14:07
Kontu hortan dana gaxki ata zak. Zeba ek martes y trecen idatzi dekelako hire amairugarren artikulu?
13
7. Agenda 21 - 2005-12-14 | 14:19
Diozun egutegia zer d agenda 21 gatik bidaltzen dutena... lehiaketako argazkiekin... ze hor denak helburu politak dira... gero benetan ordea... bost inporta politikoa izatea (beti ezetz esan beharko dugu baina) lapurra, faltsua eta mixerablea izatea baino okerragoa da gaur egunean.. Eta gehiago 25 urteko diktadura demokratikoan gaudenean... nahi diozuenari bota baina PNV-ri ez mesedez.
8. iñigo - 2005-12-14 | 14:23
Aupa Iosu; Artikuluek erakusteun bezela, hobe dek egun batzutan ohetik ez jaikitzie... egiye esan, gabonetako postal hoyetan zenbat diru gastatzeiaben eztiat nahi pentsaure heiteik...ta motor xaxtar hoyek hateatzeben zaratie berriz... puffff...
9. postalak - 2005-12-14 | 14:46
Nik eztet nai udalan alde iteiken, baño behintzet unicef-eko postala bialdu debe.
10. Alambrex - 2005-12-15 | 09:22
Udaletxiak ikearri diru pilla gastatzeu alper-alperrik ta batez e gabonetan. Geo ez omen do diruik ta bitartian diru guztiya argitan da bonbillatan gastatzeue.
11. Gabonetako argiak eta postalak - 2005-12-15 | 09:41
Beno dirua alperrik gastatzearena.... ez izan hain radikalak, gabonetan gabon giro pixka bat ipintzea ederra da nire ustez, derrigorrezkoa ez da izango baina ezta derrigorrezkoa oporretara joatea, kotxe berri bat edukitzea, onetik jatea eta urtero erropa berriak erostea ere...
Horrela hasiz gero zeran gastatu behar da dirua, kulturan ala zaharrak zaintzen, basoak kontserbatzen ala kantzerra ikertzen... gauza guztietara zertxobait iristen saiatu beharko ginateke.
Baina beno hori bai udaletxeak beste mila gauza ere ondo egingo balituzke... ez dut uste kaleko txixa garbitzeak, egin duenari multa jartzeak, motorrak kontrolatzeak... eta egin beharko lituzketen beste mila gauzek gabonetan argiak jartzearekin erlaziorik duenik.
12. olatz aizpuru - 2005-12-19 | 16:13
ondo ondo pasaitzetzu Santo tomasak Iosu eta gainantzeko danok. ni hamen eongo naiz zuekin akordatzen.
abarkakin kontuz ibili oso txirristalaiek izaten die ta, holako izotzak eiten ari baldinbada gainea.
13. Gaztie - 2005-12-21 | 16:31
Ni azkoittiarra naiz ta hemen kontatzeienak eozein herritten pasatzeie. Eztet uste halare udaletxien errue danik. Gauze batzuk lojikaz funtzionatzebe: txixeik ezta kalin eitten, motorrak neurriko zaatie euki ber debe, etab. Berdin da EAJ, PSE, BATASUNA... zenek agindu. Ala BATASUNAi botue emateixobenak Azpeittiko kaletan (EAJ-ko alkatetzie) eztebe txixe arrastaik eitten? Bai majo!
Bestalde, CD eta Gabonak zoriontzeko postalan ingurun... Batak nahiz bestiek ekoiztiek antzeko kostue eukikou. Utilidade haundine zenek dauken erabai ta bat aukerau berko zendukete geo Udaletxiei jakinarazteko. Azkoittin ezteu halako ezerre jasotzen...
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|