Dikazkan
Euskera | Iosu Badiola |
2005/10/12
19:20
Lehengo astean karreratik irten eta ezagun batekin topo egin nuen.
Bloglari naizela eta ez naizela, adarra jotzen hasi zitzaidan.
Erantzunak nonbait ez dira webgunean bakarrik gelditzen. Astapistola
xamarra da berau eta builan ari zenez beste lagun bat gerturatu
zitzaigun. Honek ere ordurako blogen berri bazuen. Zalantza bat zeukan
ordea: nire atalaren izenak, dikazkan hitzak, zer esan nahi ote duen.
Gure etxean beti entzun izan dudan hitza da dikazkan. Txikitan
ikastolatik etxera merienda bila joaten nintzenean gure ama
sukaldean josten egoten zen Kostaldeko trena irratsaioa entzunez. Hori
bakarrik zegoenean. Beste aukera, nire arrebak esaten zuen bezela, gaur
bai anbientie!, hau da, gure sukaldean ama eta bere lagunen
batzuk josten egotea dizkazkan aritzen ziren bitartean. Batzutean MŞ
Anjeles, bestetan Maipili, edota Pakita…
Ikerketa txiki bat martxan jarri nuen eta inguruko inork ez du dikazkan
hitza ezagutzen. Hiztegietan begiratu (Elhuyar,Lur eta interneten
Euskaltzaindiaren Hiztegi batuan) eta han ere arrastorik ez. Amari
galdetu eta Maipili, bere lagunaren aita zenak erabiltzen zuela esan
dit. Karttoneneko Damianek. Haien etxean josiaz berriketan ari zirenean
Damian azaldu eta “earki zaudete dikazkan” esaten omen zien. Hitz egin
eta hitz egin, isildu ere egin gabe jarduten degunean dikazkan ari
gerala esan nahi du. Jatorria zein duen, auskalo!
Adibide bat besterik ez da hau. Hitz eta esateko era mordo bat galtzen
ari dira. Altxor bat daukagu gure zaharrengan eta zaintzen ez baditugu
beraiekin batera joango dira denak.
Hau gutxi balitz erderakadak gero eta gehiago entzuten dira gazteen
artean. Ia behingoz quedatzeaz aparte hitz zaharrak erabiltzen hasten
zareten!
|
1. aukera bat - 2005-10-13 | 09:42
hitzaren jatorriari buruz, burutazio bat.
Jakinekoa da tertuliatan baditugula zenbait hitz edo esaldi motz behin eta berriz errepikatzen ditugunak, esamoldeak edo esanposturak. Hoietako batzuk erdarazkoak, eta hoietako bat, horrelakoetan asko errepikatu ohi dena ˇno me digas!
Igual, dikazkan hori, "digas-ka"-tik etorriko da ("no me digas"-ka ibiltzetik). Igual.
2. erreko - 2005-10-13 | 18:07
Lehengo Astearteko afayen holaxe ibili hitzean, DIKAZKAN, ixiltzeko denboraik hartu gabe. Halare, esker mile. Hitz honek ze esan nahi dun azaltzeatik ta badizpat gu bezelako hiru builozoi tamainue hartzeatik.HI BETI IRAKASLE !!!!!!!!!!!!!
3. joxe - 2005-10-13 | 18:23
Hitzen jatorriaren gainean jardutea ere dikazkan jardutea izango da segurunez. Iritzira jardutea alegia. Horrekin lotuta, jardunaldiak antolatu dituzte Arantzazun, eta antolatzaileen artean azpeitiar bat ere badago. Helbide honetan dago informazio gehiago "sustatu.com":http://www.sustatu.com/1129148803 Hala ere, hor esaten direnak sinetsi baino lehen komeni da Ricardo Gómezek bere blogean esaten dituenak ere irakurtzea. Loturak Sustatuko artikuluaren erantzunetan daude.
4. Blog irakurle bat - 2005-10-13 | 18:24
Ze afaritaz ari zarete? Ez zait iruditzen honako hau gauza pertsonalei buruz hitzegiteko leku egokiena, horretarako beste leku batzuk bilatzea eskertuko nizueke. Besteoi ez zaigu axola zuek zenbaterainoko builak atera, zenbateraino jan, edo eta ardoa ala garagardoa edan zenuten. Ez ezazue hau eraso pertsonal moduan hartu, blog honen funtzionamendua zaindu nahian nabil, besterik gabe.
5. Aurrekoari - 2005-10-14 | 11:03
Ez dut uste inork hemen bizi pertsonalik kontatu duenik. Afaria egin zutela eta builak atera zituztela besterik ez dute komentatu (inolako detailerik erantsi gabe). Horrela ezpalitz, agian euskaltzaindiako dokumentu bat emango zuen.
Fenomeno ari zara Iosu!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|