Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 8,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Gezur handi baten oinarritutako benetako pasadizo txiki bat

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Gezur handi baten oinarritutako benetako pasadizo txiki bat

    Gizartea gazteak | Iosu Badiola |  2005/10/6  12:26

    Aurreko zapatu baten erdi kaleko taberna baten komunera joan nintzen. Barruan baten bat zegoenez, ate ondoan zain jarri eta inguruko gazteei begira. Halako baten larri xamar balego bezelako itxurarekin, urduri, gazte bat komunera sartzen hasi zen. “Ni re zai nitxiok” esan nion. Halamoduzko muturrarekin begiratu zidan, baina nire atzean zain geratu zen. Eginbeharrak eginda barrukoak irten zuenean ni sartu eta nire itzala balitz bezela beste gaztea atzetik sartu zen komunean. Txixa egiteko paretako ontzia eta kaka egitekoa bata bestearen aldamenean ditu komun horrek, dena batera. Ez nion inportantzi handirik eman eta “eztek earki eongo” pentsatuz nik neure barruak usteari ekin nion.

    Erdi hustuta nengoela “nahi al dek raia bat?” galdetu zidan irin antzeko hauts txuri batez betetako poltsatxo bat erakutsiaz. “Hi re txerrikei hoyekin ibiltze al haiz?” galdetu nion. Ikustekoa izan zen haren aurpegia. Ez nion antzematen edo muturreko bat emango al zidan edota zeharo minduta geratu zen. “Arrazoie daukek“ eta ezertxo ere probatu gabe poltsa ixten saiatu zen. Saiatu esaten det, eginhalak egin, ez baitzen gauza izan poltsa ixteko. Depositua hustu nuenean “itxiko al diek?” eskatu zidan urduri “ezin diat ixten asmau. Korapillo bat eiyok”. Poltsa hartu nion, komunzulo parean jarri “eta kumunea botatzen baiat?”

    Hor bukatu ziren gure hitzak. Baina geure aurpegiek hizketan jarraitu zuten.

    Atea ireki eta kanpoan beste gazte bat zegoen zain. Gu biok komunetik irteten ikusita auskalo zer pentsatu zuen.

    Orain kalean ikusten dudanean ezikusiarena egiten du. Badaukat ordea, berarekin pare bat hitz egiteko gogoa...

     

     

    1.  HARRIGARRIA - 2005-10-07 | 13:07
    Egia esan, nere inguruan asko entzuten dut baina ez dut sekula horrelakorik ikusi. Benetan tristea da niretzat, pentsatzea, lagun baten eztaian, 20tik 15 horrela zebiltzala eta gu, beste 5 beraiekin lasai.



    2.  Portzentaiez - 2005-10-07 | 14:07
    20 lagunetik 15 (aurrekoak dien moduan) oso portzentai altua da, %75-a alegia.Honen ildoan, galdera batzuk bururatzen zaizkit...

    - Aurrekoaren lagun arteko protzentai hori (%75), Azpeitiko gizartera edo Azpeitiko gau giroko jende multzora estrapolatu al daiteke? hau da, Azpeitian juergan dabilen 4tik 3 puestazoarekin al dabil?

    - Hala balitz edo ez balitz ere, arrastoak sartzen dituena, sartzen ez dituena baino pertsona txarrago al da? hau da, drogak demonizatu behar al dira' edo zer irabazten da drogak denominaztuta ? "hi ere hola al habil" eta holako esaldiez ari naiz.

    3.  txarragoa ez - 2005-10-07 | 15:53
    nik ez diat goiko idatzian inun ikusten pertsona hori txarragoa dela esaten duenik. Alderantziz, benetan kontuan hartzen dikela baizik, eta behar bada horregatik jaso zian Josuk jasotako erantzuna.Beste inorekin izan ote zian horrelako elkarrizketarik gau osoan?

    Eta azken puntuko bi galderak (pertsona txarragoa izan edo drogak demonizatu) batak bestearekin ez dik zerikusirik nire ustez.

    4.  Patxitrapero - 2005-10-08 | 13:09
    Demonizatu ez noski. Tamaina kontua da. Gertatzen dana da, droga batzuekin, eurak hartzen dizutela tamaina zuri. Arriskatzea gauza polita da, baina urak ze sakonera duen badakizunean. Osterantzean...



     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak