Nola zimurrarazi muturra tabernako bezeroei?
Tabernak, kamareroak, festak, bezeroak | Iosu Badiola |
2008/07/12
14:38
Aspaldian ordenagailua piztu ez eta, gaur uztarria.com-en sartu eta nere kideen azken artikuluak irakurtzen ibili naiz.
Ramonek ez nekizkien gauza batzuk azaldu ditu. Interesgarriak. Estitxuk krisiaren aurpegi alaia erakusten asmatu du. Bejondeinala!
Garbińek tabernetako barraren alde bat deskribatzeko dekalogo bat egin digu. Puntu gehiekin ados nagoen dekalogoa, neu ere barraren bi alderdietan ibilia naizenez identifikatuta sentitu naiz ia denekin. Orain, barraren kanpo aldean sartutako orduak askoz gehiago izan dira. Mila aldiz! Eta bezero aditu bezela kontra-atakean nator. Zer egin dezake tabernako zerbitzariak muturra zimur diezagun? Hona hemen:
- Bezeroa tabernara sartu orduko kamareroa bere txokotik mugituerazi dugulako muturrak jarri. Hortan okerrenak jabeak dira.
- Berak edalontziak ondo ez garbitzeagatik guk ardo zaporeko zerbeza edan beharra.
- Eskuaz blai dituztela pintxoak bataiatzea ur bedeinkatuarekin!
- Ardo zaporeko zerbezak edo pintxo kontaminatu horrek kalte egin eta estuazunen baten komunera joan garenean argirik ez egotea.
- Aurrekoa txiskero batekin erremediatu dutenek, kamarero askok ez bezela gauzak garbi utzi nahi eta paperik ez!
- Demagun badaudela. Bai argia eta baita papera era. Falta dena krisketa dela. Eta aurrekoaren harira ez garela prexixo txixeinea joan. Imajinatzen egoera? Makurtuta, baina komuneko tapa ziprizkindua ukitu gabe, esku bat luzatuz. Surf-larien posturan, “besoak metroerdi luzeago zergatik ez ote ditut” galdetuz.
- Barrenak hustu eta berriz ere goseak. Pintxoaren partez ogitarteko bat eskatu dezu. Pasatu dira 10 minutu eta zure mokaduaren arrastorik ez. 15 minutu. 20. Zure albora bikote bat dator, hauek ere pare bat ogitarteko eskatu eta zuri baino lehenago ateratzen dizkiote.
- Beste herri askotan bezela, tragoekin batera pikatzeko zeoze ez ateratzea: patatak, olibak, kakahueteak…
- Tabernara sartu. Kamareroa telefonoz hizketan. Gu ikusi gaitu. Hizketan jarraitzen du. Oraindik ere hizketan darrai…
- Sarrerako ate bikoitza eduki arren, biak zabal-zabalik mantentzea astegun buruzurietan ere, barruan musika builan egonda. Goian jendea lo egin ezinik eta behean taberna ia hutsik.
Hoiek normalean egin ditzaketenak.
Festetan areagotu egiten da egoera:
- Komunak itxi.
- Komunetako atea kendu
- Plastikozko edalontziak ohiko edalontzien aldean txikiak erabili, prezio berdina mantenduz.
- Behin eta berriz disko berdina jarri.
- Eta gainera ze abesti daude disko horretan? Ze musika jartzen dute?
- Musu puntan jarritakoan taberna itxi. Baimena eduki arren, ordubete edo bi lehenago ixtea.
- Zerbeza epela ateratzea. Beste edozein edarik izotz koskor batzuekin erremedioa badu, zerbezak ez, aldiz. Besterik eduki ezean aurrez abisatu bezeroari gutxienez.
- Prezioak igotzea.
Halabeharrez, festa giroa tabernarien esku dago neurri haundi batean. Ia kolaboratzen duten, hartara denok irabaziko baitugu.
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
patxitrapero | 2008-07-17 | 00:53
Pazientzia
Pazientzia, berehalakotasuna | Iosu Badiola |
2008/06/9
22:43
"Pazientzia behar da indusketako lanean baina merezi du". Uztarria aldizkariko azken alean azaltzen diren Sonia San Jose, arkeologoaren hitzak dira.
Pazientzia: geroz eta gutxiago nabarmentzen den bertutea. Gaur egun hiztegietan bakarrik dagoen hitza dela ematen du.
Lehen, orain dela asko ez, mundura etorri aurretik ez zen jakiten zenbat ume azalduko ziren amaren barrutik; ez eta mutil edo neska koxkorra izango zenik ere. Gaur egun, hala nahi duenak jaio baino askoz lehenago jakin dezake. Neurri batean ondo al datorren ere bai.
Umeari biberoia berotzeko ez zegoen mikroondasik eta zain egon behar izaten zen. Pardeletako gasak lehortzeko ere bai.
Jaio zela abisatzeko eskutitza bidali eta egun batzuetara jakiten zuten urrutikoek jaiotzaren berri. Orain telefonoz, sms, edo e-mailez momentu batetik bestera jakin daiteke eta argazki bat ikusi ere bai. Haurrari argazkia atera eta karretea gastatu arte egon eta gero rebelatu arte egon partez (kamera polariod hoietakoa ez bazen bederen), egungo kamerekin ateratako argazkia instant berean nola atera den ikusi dezakegu. Eta horrela nahi adina adibiderekin jarraitu nezake.
Berehalakotasunean bizi gera. Gure esfortzuen emaitzak momentuan jaso nahi ditugu. Zain egon beharra badegu, akabo gureak! Presakako bizimodura murgildu gaituzte hainbeste aurrerapen teknologikok. Eta horrela patxada galtzen joan gera. Eta horrela pazientzia galtzen joan gera. Eta horrela pakea galtzen joan gera. Ze batek esaten zuen modura, pazientzia pakearen zientzia da. Hortaz, pazientziarik ezean nola bizi pakean?
Askotan diruarekin erosi daiteke pazientzia eduki beharrik ez izatea. Batik bat teknologia tartean denean. Horrela, analisi batzuen emaitzak, kontzertu, emanaldi baterako sarrerak, estreinatu berri den pelikula bat e. a. dirua/teknologia edukiz gero di-da batean eskuratu ditzakegu.
Bestelako nahiak ere baditugu ordea: amodiozko proposamen baten erantzuna, azterketa eguna iristea, geu edo inguruko pertsonak aldatzea, haztea, heltzea… inork azkartu ezin ditzaken egoerak dira. Nahi eta nahi ez denbora bat behar duten egoerak. Norbaiti zeoze eskatu eta segituan eman ezean urduri jartzen gera, antsietatez jartzen gera zain. Internet bere onenean ez dabilenean ere nola petraltzen geran ikusi besterik ez dago. Bilera, hitzaldi, zineman gaudela telefono mugikorrak jotzen badigu lotsagabe-lotsagabe, besteak beren eserlekutatik altxa eraziz sarritan, deiari kasu egiten diogu hil edo bizikoa balitz bezela. Ekitaldia bukatu arte itxaroteak ezin egona sortzen digu.
Zain egoten ahaztu egin zaigu eta gazteei ez diegu pazientzia edukitzen ondo erakusten. Beraz, umeak pazientziarik gabe datoz eta besteok genuena galtzen ari gera.
Lotura zuzena |
3 erantzun. Azkena:
korteta | 2008-06-28 | 02:12
ETB
ETB, TVE, sexua | Iosu Badiola |
2008/05/1
14:40
Bartzelona aldean ume mordo bat jaio eta jaio ari omen da. Kontua da duela 9 hilabete, hiru egunez argirik gabe egon zirela alde hartan. Ondorioz, ez irratirik, ez telebistarik, ez DVDrik...
Argi indarra joan bai, baina asko orduantxe “iluminatu” ziren. Aspaldian erabili gabeko antortxak sexu txisparekin piztu eta lanean jarriaz. Argi asko ibili zen jendea ilunpean!
Hemen gertatu izan balitz, ETB ezin ikusi. Ene ba!
ETBn pilota partiduak ikusi partez ETB praktikatu behar (Egongelan Txortan Behingoz). Pilotak astinduz. Pilotei atxikita. Korredore eta pilotari biak bat bilakatuz:
- Anttoni, wazemank!
- Noaua?
- Gizonaren sustraia sendotzeko, mihiluzea kalakan sartzera.
- Ez al da hori políticamente incorrecto?
- Palabra de ley da, ez zuk diozuna.
- Ero eta bero ikusten zaitut, Joxe.
- Horrelakoa da bizitza. Gaur egun, barne barnetik…
- żEsto no es serio, o si?
- Betizu aitzakietan. Noiz pasatu behar dezu Hitzetik ohera?
- La noche de…
- La noche de Objetivo Euskadi. Euskadi haunditu behar degu, Anttoni, elkartasun bideak landuz.
- Bale. Baino ordu txikitan, eta dena jarraian, cine sin cortes bezela.
- Derbya egingo degu. Kirolez kirol. Benta berri(z). Benta berri(z).
- Bai, firin faran. Firin faran. Egi bidean.
Handik astebetera, ordurako argindarra itzuli denean:
- Anttoni, telebista ikusiko al deu?
- Pasalo! Date el bote!
- Bizi berria asko gustatu zitzaizun. Errepikatuko al deu, ETBk bere programak bezela?
- Hori da eta! Ya me has pillau el punto! Wazemank ikusgelara!
- Vaya semanitaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!
Esanak esan mandoak telebista ez ezik gure bizitza ere programatzea lortu du. Piladun mandoa alde batera utzi eta bizia duen mandoa gehiago erabiliz asko irabaziko genuke. Hori bai dela Saber vivir!
Lotura zuzena |
5 erantzun. Azkena:
azkotti | 2008-05-12 | 10:58
Bukatu da
Bukaera | Iosu Badiola |
2008/04/16
21:43
Gauzak baretzea zen artikuluaren helburua. Ez dakit baretu edo gehiago nahastu diren. Baina esan beharrekoa esan dela iruditzen zait. Bukatu da.
Errespetu faltak ikaragarri daude. Gehiegi.
Bakoitza geure buruari erreparo eginez hasiko bagina!
Onak izan!!!
Lotura zuzena |
58 erantzun. Azkena:
itukin | 2008-04-24 | 13:31
Coaching
Coaching, zurru-murruak, | Iosu Badiola |
2008/04/13
22:11
A ze kakanahastea dagoen Azpeitian azken aste hontan! Herriko gazte talde bat sekta baten sartu dela; ez dakit zenbat diru galdu dutela, baina asko; ez dakit ze gauza arraro egin erazten dietela; dirua sartu eta beste bi lagun bilatuz gero ez dakit zenbat diru irabazi dezaketela esanaz “kokoa” jan dietela; egiten duten dena sekretupean gordetzeko zin egin dutela;… baina hori bai: denak gustura omen daudela!
Azpeitian ere betidanik egon dira gaizki ikusiak Yoga, Tai Chi (Chuan), Chi Kung, eta era hoietako bideak. Azpeitiarren bat aurreko edozeinetako klaseetara joaten zela jakindakoan “horrei pegatze ziok holako xelebrekeyetan ibiltzie” entzutea normala zen.
Gaur egun normalizatuagoak zeudelakoan nengoen, baina usteak…Izan ere, gure pentsamolde eta ikuspuntu hertsi eta itsutik at dauden bizitzeko erak xelebretzat jotzen ditugu, kriminalizatzerainoko argudioak botatzeraino.
Oraingoan Coaching ikastaroak egitera joan diren gazte multzo bat izan da jardun eta marmarren biktima. Ez dakit nik zer egiten dutela,…
Nik dakidanez, Coaching azken urteetan modan jarri den metodologia bat da. Enpresetan gero eta gehiago erabiltzen dena. Pertsonalki, hazten laguntzen digun bide askotako bat da. Gu geu hobeto ezagutu, geure burua onartu eta hobeto bizitzeko modua lantzen duen bide bat. Besteekin harremanak ere errazten laguntzen diguna. Finean, geure autentikotasunean zoriontsuago izateko erreminta bat. Ez bakarra. Beste batzuen artean, bat.
Zer du ba txarra?
Irakaskuntza tradizionaletik oso bestelakoak diren metodologiak erabiliz lantzen dela? Bizipenak berbizituz, egoerak geure barnean geuk sentituz geu protagonista izateak zer txar du? Eskoletan aspalditik metodologia berriak lantzen ari gara, irakaskuntza tradizionalaren emaitzak hain onak ez zirela ikusirik. Gaurko gizarterako motz geratzen zela ikusirik. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza arduradunen erronka nagusiak ere Adimen Emozionala eta Ekintzailetza dira, bai eskoletara begira, baita enpresa mundura ere.
Sekretupean gorde beharko dutela han egin eta esandako guztia?
Talde terapia denetan bezela, hemen ere taldeetan bakoitzak bere barruko bizipenen berri emango zuen. Diskrezioa eskatzea logikoa da, han entzun dena han gera dadin. Metodologia ez komentatzearen arrazoia pentsatzen det gaizki erabiltzearen beldurragatik izan daitekela. Tresna denak bezela gauzak gaizki erabili ezkero on egin beharrean oker egin dezaketelako.
Txarrena pentsatuta ere, “ezagutu nahi duenak ordaindu dezala” pentsakera negoziantea izan dezake ikastaroko arduradunak.
Dirua eskatzen dietela?
Haber, haber. Kontuz! Ikastaroen prezioa garestia den ala ez eztabaidatu genezake. Neri ere ez zait merkea iruditzen. Eta zer? Bakoitzak, berak aukeratu du bertara joatea. Inor ez da ba 200 edo 300 euro praka, betaurreko, zapata…batzuengatik ordaintzen direlako aztoratzen? Hori ez al da sektei dirua ematea? Kokoa janda edukitzea?
Gauzak puntu hontan, diru kontuan alegia, nahastu direla usten det.
Azpeitian iaztik beste inbertsio eskaintza bitxi bat dabil. Bertan batek diru kopuru altu samar bat kontu batean sartu eta gero bi lagun bilatu behar ditu beste hainbeste diru sartzeko eta horrela ez dakit noiz dexente diru gehiago berreskuratzen omen da.
Inbertsio mota berri hau eta Coachinga dena nahastu dira. Lehenengoan sartu behar den dirutza Coaching-agatik ordaindu dutela esanaz…
Ez ahaztu, denak gustura omen daudela!
Ez Coaching-ak, ez Adimen Emozionalak, ez erlijioek, ez Yogak, eta ezta beste bide askok ere, beraiek bakarrik ez digute emango erabateko zoriontasunik. Baina lagundu bai. Asko. Esaten duten guztiarekin ados egon beharrik ez dago bide egokian gaudela konturatu erazteko. Bide denak dituzte zuloak. Zulo hoiek, ikuspegi kritiko batekin ikusten jakitean dago gakoa. Hori ere ikasi egiten baita. Eta hori lortzen goazela ikusten dugunean, pertsona libreagoak garela sentitzen degu. Askatasuna geure esku egon daitekela neurri haundi batean.
Pertsona askeak, ordea, ez die grazi haundirik egiten sistemari. Horregatik sortu ote da halako iskanbila?
Lotura zuzena |
232 erantzun. Azkena:
sorgintxoa | 2008-04-23 | 11:43
Albiste zaharragoak »»