Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Kirola

    ««Itzuli blog osora

    Azken txanpan hutsik ez

    Kirola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2007/04/11  15:36

    Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.-ko bi talde federatuek aurki helduko diote ligaren azken txanpari. Jostaldi B-ko gazteek aspaldi utzi zituzten eginak eginbeharrekoak, mailari eustea, alegia. Talde senior nagusiak, hala ere, berebiziko aukera izan dezake hurrengo asteetan etxeko lanak behinik-behin txukun egiten baditu. Izan ere, une honetan, Iņaki Unanuerenak igoera play-off-etatik bost puntutara besterik ez daude eta hurrengo jardunaldietan aurkari zuzenen aurka lehiatuko dira. Honenbestez, Jostaldi A-koek ezin dute hutsik egin azken txanpa honetan Lehenengo Mailara igotzeko play-off-ak jokatuko dituzten lau talde onenen artean egon nahi badute behintzat. Sei jardunaldi gelditzen dira. Lehenengo finala larunbat arratsaldean. Animo! Gora Azpeitiko areto futbola

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Animo gazteak!

    Kirola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/05/12  18:28

    Gure Kirol Elkarteko gazteek aukera ezinhobea dute bihar denboraldiari amaiera bikaina emateko. Jostaldi Kirolak B taldeak gogoz eman zion hasiera urteari urria aldean, partidak irabaziz, joko ona eginez...2006. urtea hastearekin batera, gauzak zerbait okertu ziren, baina taldeak sailkapenaren goikaldean jarraitu zuen. Azken jardunaldian (orain dela 2 aste) hil ala biziko norgehiagoka jokatu zuten gazteek Aretxabaletan. Berdinketa nahikoa zen play-off-ak ziurtatzeko. Hala ere, Jostaldi garaile itzuli zen etxera (1-9). Hor ere ez zen hutsik egin. Oro har, Jostaldi B taldearen denboraldia txalotzeko modukoa izan da, azpeitiar zein azkoitiar gazteez osatutako talde honek bere lehenengo partehartzea baitu Gipuzkoako liga federatuan. Kirol Elkarteko agintarien esanetan, lehenengo urte honetako helburua ez zen mailaz igotzea, taldea asentatzea baizik. Bihar, halere, gazteek mailaz igotzeko aukera emango liekeen partida jokatuko dute kiroldegian. Zuekin gaude. Animo gazteak!

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: iiiiiiiiiii aaaaaaaaaaaa!!Earra indiau! | 2006-05-15 | 11:14

     

    Lanak eginda, orain igoeraren bila

    Kirola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/05/5  11:13

    Jostaldi B-ko gazteek ez zuten hutsik egin Aretxabaletan eta hurrengo asteburuan (maiatzak 13 eta 14) Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteari esker (eta udal, kirol patronatu eta gipuzkoako federakuntzaren agintarien laguntzarekin) herrian ospatuko den 3. A Mailarako play-off-etan izango dira. Uste baino errazagoa suertatu zen talde filialak U.D.A.-ren aurkako jokatu beharreko partida. Galtzen hasi arren, gazteek goitik behera kontrolatu zuten lehia. Berdinketa nahikoa zen play-off-etako helburua lortzeko. Hala ere, irabaztearekin bakarrik konformatu ez eta gol zakukada galanta ekarri zuten gazteek Azpeitira (1-9). Azkenengo minutura arte ez zioten atsedenaldirik eman aurkariari. Behingoz bada ere, seniorrek badute zer ikasi gazteengandik. Izan ere, Jostaldiko talde nagusiari ihes egin zion garaipenak beste behin ere azken minutuan (2-2). Motibazio falta agian. Areto futboleko liga federatuetan hainbeste norgehiagoka (27tik, 13) berdindu duenik ba al da?  

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: Moreruela de Tabara-ko oreina | 2006-05-10 | 10:49

     

    Aretxabaletan, hutsik ez

    Kirola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/04/28  11:21

    Jostaldi B talde filialak hil ala biziko norgehiagoka jokatuko du bihar, larunbata, Aretxabaletan. Izan ere, Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.-ko gazteek berdinketa behar dute gutxienez Hirugarren A Mailarako play-off-etarako sailkatzeko. Azken bi jardunaldietan porrota jaso dute Ramiro Sanzen jokalariek, baina oraingoan ez dago huts egiterik. Egia da denboraldi hasieran aurten liga federatuan bere lehenengo partehartzea duen Jostaldi B-ri ez zitzaiola inongo helburu nagusirik jarri, are eta gutxiago mailaz igotzea. Baina denbora para ahala, eta taldearen aukerak ikusita, Hirugarren A Mailara igotzeko play-off-etarako sailkatzea posible ikusi da, are eta gehiago taldea postu pribilegiatu horietan bigarren itzuli guztian egon denean. Play-off-ak, gainera, Azpeitian ospatzea lortu du klubak. Beraz, biharkoan ez dago huts egiterik. Animo gazteak!

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. neu | 2006-04-28 | 15:31

     

    Hiru hilabete eta gero

    Kirola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/04/24  17:02

    Hori da hain zuzen ere Jostaldi Kirolak talde seniorrak ligan partidarik galdu gabe zeraman denbora: hiru hilabete. Joan den urtarrilean Zarautzen Euromarren aurka galdu ostean (4-2), Jostaldik hamaika jardunaldi igaro ditu porrotik jaso gabe. Marka da gero. Hala ere, marka da baita ere, hamaika partida horietatik lau besterik ez dituela irabazi. Ejem. Eta joan den igandean, liderrak hautsi zuen azkenean marka (3-1). Bar Buenetxea nagusi izan zen ia lehia osoaren zehar. Jostaldik gertu izan zuen berdinketa -denboraldiko hamahirugarrena izan zitekeen, hori bai marka!!-, baina azkenean, erdipurdiko partida eginda, esku hutsik etxera. Lau jardunaldi gelditzen zaizkie Iņaki Unanuerenei. Gauza handirik ez jokoan. Zortzigarrenak sailkapenean eta igoerako play-off-etatik zein jaitsiera postuetatik urruti. Zer portaera izango du taldeak hurrengo lau partida hauei begira? Erantzuna entrenatzaileak zein jokalariek dute.

     

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak