Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: KIROLA

    ««Itzuli blog osora

    Jostaldi B, txapeldun

    KIROLA | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/05/16  20:19

    Joan den asteburua benetan oparoa suertatu zen Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkartea osatzen dugun guztiontzat. Ezinhobea esango genuke. Jostaldi B-ko gazteek Hirugarren A Mailarako igoera eskuratu zuten larunbatean play-off-etako finalerdietan Tolosako Tolargiri penaltietan gailendu ostean. Hori gutxi balitz, igandeko final nagusian ere Anoetako Gazte Asanblada taldearen aurrean nagusitu ziren. Zorionak jokalari guztiei, atezainetatik hasi eta normalean minutu gutxiago ematen zaizkien horiei arte. Benetan, txalotzeko modukoa guztien lana. Esandakoa. Asteburua primeran hasi eta primeran amaitu zen. Gazteak, txapeldun, eta play-off-aren antolamendua, bikaina. Jendearen portaera ere, hamar. Eskerrak eman baita ere Azpeitiko Udalari eta final egunean bertaratu ziren zinegotziei, Gipuzkoako Areto Futbol Federakuntzako ordezkariei, Azpeitiko Kirol Patronatuari eta baita ere DYA-koei, eurak ere presente egon baitziren asteburuan kiroldegian. Zorionak berriz gazteei, aupa Jostaldi eta gora Azpeitiko areto futbola.

    Lotura zuzena  |  14 erantzun. Azkena: apuntau! | 2006-06-12 | 18:22

     

    Esna gaitezen

    KIROLA | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/04/6  17:11

    Azkenengo asteburuko emaitza txarrak direla-eta, datorren jardunaldiko partidak garrantzitsuak suertatuko dira Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi talde federatuentzat. Izan ere, play-off-eko sailkapen matematikoa poltsikoan zutela zirudienean, Jostaldi B-ko gazteek kale egin zuten Donostian jokatutako azken norgehiagokan (4-2) eta, beraz, oraindik, bi jardunaldi faltan ez dute igoera faserako txartela eskuratu. Gainera larunbat honetako arerioa ez da nolanahikoa izango, Ramiro Sanzenak bigarren sailkatuaren aurka lehiatuko baitira. Gogoratu dezagun ziurrenik play-off-erako sailkatuz gero, finalerdietako aurkaria bera izango dela, Tolosako Tolargi taldea.

    Bestetik, talde seniorra ere ez dabil batere fin azkenaldian. Azkenengo partida ere berdindu egin zuten Donostian Jostaldikoek eta badirudi sailkapeneko erdialdean goxo-goxo finkatu zirenetik ez dutela partidarik irabazterik nahi. Igoerako play-off-etatik zein jaitsiera postuetatik matematikoki kanpo egon arren, seniorrek beste itxura bat eman beharko lukete datozen partiduetan.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Puntu bat, besterik ez

    KIROLA | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/03/28  17:10

    Puntu bat. Bi hitz hauekin laburbildu daiteke Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.-ko bi taldeen behin-behineko egoera zein azken asteburu honetako emaitzak. Izan ere, alde batetik, Jostaldi B-ko gazteak erraz gailendu zitzaien Tolosan Laskoraini (2-8), eta garaipen honi esker, Ramiro Sanzenek puntu bakar bat behar dute matematikoki Hirugarren A Mailarako play-off-erako sailkatzeko. Liga amaitzeko hiru jardunaldi besterik falta direnean, puntu bakar bat behar dute gazteek, besterik ez.

    Bestalde, Bigarren Mailako talde seniorrak, azken asteotako garaipen bolada onari ezin izan zion jarraipenik eman, nahiz eta bere arerioa sailkapeneko azken taldea den Oiartzun izan zen. Iņaki Unanuerek berdinketa lehor bat besterik ez zuten lortu (1-1), puntu bat, besterik ez. 

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: bota piņue | 2006-03-31 | 18:48

     

    Gazteak, play-off-etatik gertu

    KIROLA | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/03/23  16:36

    Gipuzkoako Hirugarren B Mailan jokatzen dabiltzan Jostaldi B-ko gazteentzat partida garrantzitsua izango da biharkoa. Azpeitiarrak Tolosan lehiatuko dira 20.45etatik aurrera Laskorainen aurka eta garaipena ezinbestekoa dute play-off postuetan jarraitzeko. Gogoratu behar da denboraldi amaieran sailkapeneko lehenengo lau taldeak Hirugarren A Mailara igotzeko play-off-etarako sailkatuko direla. Jostaldi B bigarrenak dira une honetan.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Emaitza bikainak asteburuan

    KIROLA | Areto futbol taldea |  2006/03/21  19:26

    Joan den asteburua benetan oparoa suertatu zen beste behin ere Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi taldeentzat. Bigarren Mailako Jostaldik garaipena eskuratu zuen  azken minutuan (1-2) Gure Txokoa talde nafarraren zelai zailean. Jostaldi B, berriz, erraz gailendu zitzaion etxean Zaldibiri (6-3). Garaipen honi esker, Ramiro Sanzenek sailkapeneko bigarren tokia eskuratu dute eta Hirugarren A Mailarako igoera faseko play-off-etarako sailkatzea geroz eta gertuago dute. Iņaki Unanuek zuzentzen duen senior taldeak ere gora egin du sailkapenean. Jadanik zazpigarrenak dira azpeitiarrak. Zorionak senior zein gazteei.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak