Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Areto

    ««Itzuli blog osora

    Animo Mai!

    Areto futbola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2007/02/23  16:51

    Badira bi hilabete blog honek bere azken hitzak plazaratu zituenetik. Orduan, Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko lehen taldeak mendean hartu zuen Lazkao liderra (4-2). Baina kirol emaitzez gain, azken asteotan elkarte barruko buruhausterik handiena duela hilabete jokalari batek izandako lesio gogorra izan da. Izan ere, lehen taldeko Joxe Mari azkoitiar gazteak min hartu zuen ezker belaunean Donostian jokatutako partida batean, eta duela egun gutxi batzuk ebakuntza egin beharko diotela jakinarazi diote. Gutxienez sei edo zazpi hilabeterako omen du "Mai"k. Blog honetatik, beraz, eta klubeko ordezkari eta jokalari guztien partetik besarkada handi bat. Kirol esparruari dagokionez, biharkoan, Jostaldi B-k Tolargi talde tolosarra hartuko du kiroldegian eta Jostaldi A-k Elgoibarko Kenci. Garaipena lortuz gero nori eskainiko dioten duda izpirik ez dago. Animo Mai!

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. botapinue | 2007-03-16 | 20:02

     

    Hasiera traketsa

    Areto futbola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/10/19  17:11

    Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi ordezkariek hasiera traketsa eman diote 2006-2007 denboraldiari. Izan ere, sei norgehiagoketatik garaipen bakarra eskuratu ahal izan dute azpeitiarrek. Hau da, talde seniorrekoek hiru partidetatik bi galdu eta bakarra irabazi dute (Irizabal Arrainak getariarren aurka joan den larunbatean), eta Jostaldi B-koek, berriz, jokatutako hiru jardunaldietan puntu bakar bat gehitzeko gai besterik ez dira izan. Liga hasiera traketsa, beraz, biena, batez ere azken hauena. Asko daukate hobetzeko talde biek, batez ere gazteek. Egoerari buelta ematen jarraitzeko lehenengo aukera izango dute bihar gauean talde biek. Jostaldi A-ko seniorrek Eibarren eta gazteek Tolosan. Ondo izan.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. botapinue | 2006-12-16 | 19:51

     

    Denboraldiaren hasiera, aurki

    Areto futbola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/09/18  16:37

    Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi taldeek datorren irailaren 30ean hasiko dute liga. Aurredenboraldia joan den abuztuaren 28an hasi zuten arren, bi taldeek larunbatean jokatu zituzten euren lehenengo adizkidantzazko partidak. Arerio gogorrak izan zituzten biek. Lehendabizi, Jostaldi B-ko gazteak Elgoibarko Kenciren bigarren taldearen aurka lehiatu ziren. Elgoibartarrak Jostaldi A-ren mailan izango dira aurten eta 1-2 gailendu zitzaien maila bat beherago (Hirugarren Mailan) egongo diren azpeitiar gazteei. Seniorrei oraindik eta maila goragoko taldea egokitu zitzaien, Kenciren talde nagusia, aurten Estatu mailako Nazional B deritzon ligatik jaitsi berri dena (Jostaldi A-rena baino hiru maila goragokoa). Iņaki Unanuerenek aurpegia eman zuten, halere, azkenean 3 eta 4ko emaitzaz galdu zuten. Bai gazteek zein seniorrek, halere, asko hobetu beharko dute euren jokoa Realaren eta Athleticen modura liga hasi nahi ez badute behintzat. Izan ongi.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Santa Eulalia de Tabara-ko oreiņa | 2006-09-18 | 16:55

     

    Abuztuak 28

    Areto futbola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/07/27  11:14

    Horixe bera da Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteak aurredenboraldia hasteko aukeratu duen eguna. Astelehena, bai, abuztuko azkena, sekulako astelehena izango da askorentzat, dudarik gabe. Ekainean eta uztailean egindako entrenamendu irekiek behintzat interesa piztu dute herriko zein Azkoitiko gazte batzuren artean. Hauek aurredenboraldian agertuko balira seinale ona izango litzateke, talde filialak zenbait jokalari berri fitxatu beharrean aurkitzen baita. Izan ere, iazko bi jokalari onenek talde seniorrean jokatuko baitute irailaren 30an hasiko den 2006-2007 denboraldian. Esan bezala, datorren abuztuaren 28an hasiko dira entrenamenduak bi taldeentzat (Urola ikastolako kadete taldea urtarriletik aurrera hartuko du klubak berriro ere eta jubenil taldearen sorrera abian da). Lehenengo bi asteetan, astelehenetik ostegunera, lan fisikoa soilik egingo dute jokalariek. Ondorengo asteetan, berriz, estrategia eta bestelakoak landuko dituzte, adizkidantzazko partidu pare bat eta guzti.

    Ordura arte, beraz, ondo segi, eta ondo pasatu oporrak. Gora Azpeitiko Areto Futbola.

    Lotura zuzena  |  6 erantzun. Azkena: Moreruela de Tabara-ko oreina | 2006-09-06 | 16:18

     

    Senior zein gazteak, garaile

    Areto futbola | Areto futbol taldea |  2006/03/14  16:47

    Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi talde federatuek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten joan den asteburuan. Bigarren Mailako Jostaldi uste baino errazago gailendu zitzaion Tolosako Eskolapioaki (7-3). Norgehiagoka honetan Karlos peruarraren partehartzeak berebiziko garrantzia izan zuen, jokalari urrestildarrak hiru gol egin baitzituen.

    Bestetik, Hirugarren B Mailako Jostaldi B-ko gazteek ere garrantzi handiko hiru puntu lortu zituzten etxetik at Zarautz B-ren aurka (2-3). Ramiro Sanzen mutilek play-off postuetan jarraitzen dute.

    Lotura zuzena  |  5 erantzun. Azkena: 5. | 2006-03-25 | 11:47

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak