Denboraldiaren hasiera, aurki
Areto futbola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |
2006/09/18
16:37
Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi taldeek datorren irailaren 30ean hasiko dute liga. Aurredenboraldia joan den abuztuaren 28an hasi zuten arren, bi taldeek larunbatean jokatu zituzten euren lehenengo adizkidantzazko partidak. Arerio gogorrak izan zituzten biek. Lehendabizi, Jostaldi B-ko gazteak Elgoibarko Kenciren bigarren taldearen aurka lehiatu ziren. Elgoibartarrak Jostaldi A-ren mailan izango dira aurten eta 1-2 gailendu zitzaien maila bat beherago (Hirugarren Mailan) egongo diren azpeitiar gazteei. Seniorrei oraindik eta maila goragoko taldea egokitu zitzaien, Kenciren talde nagusia, aurten Estatu mailako Nazional B deritzon ligatik jaitsi berri dena (Jostaldi A-rena baino hiru maila goragokoa). Iņaki Unanuerenek aurpegia eman zuten, halere, azkenean 3 eta 4ko emaitzaz galdu zuten. Bai gazteek zein seniorrek, halere, asko hobetu beharko dute euren jokoa Realaren eta Athleticen modura liga hasi nahi ez badute behintzat. Izan ongi.
|
1. Santa Eulalia de Tabara-ko oreiņa - 2006-09-18 | 16:55
j,j,j,j!Nik partidu 2yek ikusi nitun bertatik berta ta partu polittek izan zien ikusteko.Oandik mejoratzeko gauz asko baino...Hola jokatze baebe ligan gogo ta griņa horrekin seguru eon Reala ta Atletik baino hobeto ibiliko diela!j,j,j!Aupa Jostaldi!! Ta aupa Euskal taldiek!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|