Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 28,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. »  Jostaldi B, txapeldun

Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Jostaldi B, txapeldun

    KIROLA | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/05/16  20:19

    Joan den asteburua benetan oparoa suertatu zen Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkartea osatzen dugun guztiontzat. Ezinhobea esango genuke. Jostaldi B-ko gazteek Hirugarren A Mailarako igoera eskuratu zuten larunbatean play-off-etako finalerdietan Tolosako Tolargiri penaltietan gailendu ostean. Hori gutxi balitz, igandeko final nagusian ere Anoetako Gazte Asanblada taldearen aurrean nagusitu ziren. Zorionak jokalari guztiei, atezainetatik hasi eta normalean minutu gutxiago ematen zaizkien horiei arte. Benetan, txalotzeko modukoa guztien lana. Esandakoa. Asteburua primeran hasi eta primeran amaitu zen. Gazteak, txapeldun, eta play-off-aren antolamendua, bikaina. Jendearen portaera ere, hamar. Eskerrak eman baita ere Azpeitiko Udalari eta final egunean bertaratu ziren zinegotziei, Gipuzkoako Areto Futbol Federakuntzako ordezkariei, Azpeitiko Kirol Patronatuari eta baita ere DYA-koei, eurak ere presente egon baitziren asteburuan kiroldegian. Zorionak berriz gazteei, aupa Jostaldi eta gora Azpeitiko areto futbola.

     

     

    1.  Zorionak! - 2006-05-17 | 13:56
    Goraaaaa!!!Egurre gaztiek!!Zorionak ta hurrengo urtien kaņa ematea maila goro batien!!Animo ze, laiste arrapauko ituzue Jostaldi A ko attitte kuadrila hori!!

    2.  AURREKOARI - 2006-05-17 | 17:24
    JA,JA,JA,JA,JA!!Txiste txarra uan baino graziye ein zitek!Seniorrak arrapatzeko ondik majiņa bat kostilla janberko diate gaztetxo oiek!Ala ta gustiz ere ZORIONAK gaztiek!!

    3.  Bai bai Zorionak!! - 2006-05-17 | 17:34
    Lan ederra zuena, Zorionak!

    4.  bigarrenai - 2006-05-17 | 19:21
    seniorrak harrapatzeko? errez, maila bat goro bakarrik zeudek eta, hori hurrengo tenporadan ezingo diabe iyo, bestiek hor daudelako. Zorionak Jostaldi!!

    5.  KRIS - 2006-05-18 | 11:52
    KAIXO!NI SENIORRAN ALDE.EZKE,AZE MUTILEK DAUDENA,PUFF!! ENTRENADORE BERRI 1 BER BAEZUE....EO MASAJISTA 1....BENO BA,AGURRRR!!!

    6.  NESKA INTERESATUA - 2006-05-18 | 12:20
    KAIXO AITU DETENEZ HURRENGO URTIEN NESKAN EKIPO BAT ATEA BER DEZUE EZ? NI APUNTATZEKO PREST NAO TA NERE KOADRILAKO BATZUK E KONBENTZIUKO NITUZKE, OLA JOSTALDIKO GAZTIEKIN BESTUAYUE KONPARTITZEKO AUKERIE IZENGO GENDUN EZ? AUPA GAZTIEK!!! SENIORRAK YA ZAHARTZEN AI DIE, GAZTIEK ALDE EARRA!!!

    7.  KRIS-i ERANTZUNE - 2006-05-18 | 12:22
    ni goiko ekipuen jokatzet ta jakitie nahi nun aber noa junber dan zure masaje bat jasotzea
    jaja

    8.  Moreruela de Tabara-ko oreina - 2006-05-18 | 21:20
    Nesken ekipo bat, masajiek....ze kristo pasatzea hamen? jajaj. Gaztiek titulo bat lortu ta ya la ostia zeatelakuen? jajaja. ^Por tzierto, seniorrek, bukau al diabe ligie?



    9.  jostaldi b-ko bat - 2006-05-20 | 17:51
    guk ere nai diau masajetxon bat gexo merezi deu seniorrak baņo aber seniorrak ze eingo duten gure kontra triangularra jokatzen degunien. GORA JOSTALDIIIIIIIIII!!!!!!!!!!!!!!!


    10.  OTTO-ren admiradorie - 2006-05-22 | 10:55
    triangularra geurie izengok otto !!! arriba!!! hurrengo ostirelien berriz e donostire e !!! entera nauk lagunek in ituala jaja

    siempre castilla!!!

    11.  OTTO-ren admiradorie - 2006-05-22 | 10:55
    triangularra geurie izengok otto !!! arriba!!! hurrengo ostirelien berriz e donostire e !!! entera nauk lagunek in ituala jaja



    12.  OREIN BAKARTIA - 2006-05-22 | 11:27
    "ARRIBA CASTILLA NI LECHES"!! GORA JOSTALDI!EKAINAK 9 EKIPOKO AFAIE,TA OHITURA DAN BEZELA,JUERGA DONOSTIN TA GOIZIN PLAIRA EH!!EGUARDIRAKO AZPEITIRA ETORRI ZEOZE JAN DA OHERA,Y AIQUE APETXUGAR EH!!

    13.  Neska futbolzale bat - 2006-05-22 | 18:20
    Egiye al da ordun nesken ekipo bat atea nahien dabiltzala? Eta zein die ba talde bat erten ezkeo interesaute egongo litzazkeen neska hoyek? Ni re futbolien ibilite nao ta ez dakit seuru zein izan ote leiken jende hau, ni neu re interesaute egongo nintzake ta talde hontan jokatzeko. Bueno, kaso ein eo idatzi

    14.  apuntau! - 2006-06-12 | 18:22
    Ba ustet ronaldinha ekarri ber debela natilla ta guzti(eo flana zan)...gainea aerobiceko neska talde bat e dispuesto eongo litzateke jokatzeko, hori bai, defentsa "kuerpo a kuerpo" eitekotan.Lasai broma bat da, baino ea!!animau jokatzea, igual du ta zenek jokatze ben!
    Zure telefonue uzten baiozu taldiei seguru batenbatek hotzein goizula ta!!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak