Animo gazteak!
Kirola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |
2006/05/12
18:28
Gure Kirol Elkarteko gazteek aukera ezinhobea dute bihar denboraldiari amaiera bikaina emateko. Jostaldi Kirolak B taldeak gogoz eman zion hasiera urteari urria aldean, partidak irabaziz, joko ona eginez...2006. urtea hastearekin batera, gauzak zerbait okertu ziren, baina taldeak sailkapenaren goikaldean jarraitu zuen. Azken jardunaldian (orain dela 2 aste) hil ala biziko norgehiagoka jokatu zuten gazteek Aretxabaletan. Berdinketa nahikoa zen play-off-ak ziurtatzeko. Hala ere, Jostaldi garaile itzuli zen etxera (1-9). Hor ere ez zen hutsik egin. Oro har, Jostaldi B taldearen denboraldia txalotzeko modukoa izan da, azpeitiar zein azkoitiar gazteez osatutako talde honek bere lehenengo partehartzea baitu Gipuzkoako liga federatuan. Kirol Elkarteko agintarien esanetan, lehenengo urte honetako helburua ez zen mailaz igotzea, taldea asentatzea baizik. Bihar, halere, gazteek mailaz igotzeko aukera emango liekeen partida jokatuko dute kiroldegian. Zuekin gaude. Animo gazteak!
|
1. bota piñue - 2006-05-13 | 10:41
Nik uste diat urte honetan egindako lana oso ona izan dela, baina baita ere usten diat oso garrantsitua dela hurrengo urtean horrela edo hobeto segitzea. Horretarako Azpeitiar gazteen laguntza behar da. Areto Futbolean jokatzea nahi duenak ateak irekita eduki behar lukeela uste diat. Gaur ere jendearen laguntza edukitzea oso interesgarria dek, arratsaldean denok polikiroldegira Jostaldi animatzera. Aupa Jostaldi !!!
2. Moreruela de Tabara-ko oreina - 2006-05-13 | 20:30
Aupa Jostaldi!! Zorionak!! Hori dek hori semifinala! dedio! egurre! biyer e penaltitan txapeldun!!
3. iiiiiiiiiii aaaaaaaaaaaa!!Earra indiau! - 2006-05-15 | 11:14
AUPA JOSTALDI!!!!!!ZORIONAK!Finala ere irabazi!Egun earra atzokue ere,kiroldegi erdia beteta,jendie bulaka,bakoitze bere taldie animatzen.Ustet garbi gerau dala Azpeitik kanpo ere afizio haundiye daola kirol onengan,areto-futbolarekiko noski.Oain gainea 2 talde Azpeitiar izango ditugu maila naiko altuetan. ZORIONAK BERRIZE!AUPA JOSTALDI!!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|