Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. »  Lanak eginda, orain igoeraren bila

Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Lanak eginda, orain igoeraren bila

    Kirola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/05/5  11:13

    Jostaldi B-ko gazteek ez zuten hutsik egin Aretxabaletan eta hurrengo asteburuan (maiatzak 13 eta 14) Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteari esker (eta udal, kirol patronatu eta gipuzkoako federakuntzaren agintarien laguntzarekin) herrian ospatuko den 3. A Mailarako play-off-etan izango dira. Uste baino errazagoa suertatu zen talde filialak U.D.A.-ren aurkako jokatu beharreko partida. Galtzen hasi arren, gazteek goitik behera kontrolatu zuten lehia. Berdinketa nahikoa zen play-off-etako helburua lortzeko. Hala ere, irabaztearekin bakarrik konformatu ez eta gol zakukada galanta ekarri zuten gazteek Azpeitira (1-9). Azkenengo minutura arte ez zioten atsedenaldirik eman aurkariari. Behingoz bada ere, seniorrek badute zer ikasi gazteengandik. Izan ere, Jostaldiko talde nagusiari ihes egin zion garaipenak beste behin ere azken minutuan (2-2). Motibazio falta agian. Areto futboleko liga federatuetan hainbeste norgehiagoka (27tik, 13) berdindu duenik ba al da?  

     

     

    1.  Orein bakartia - 2006-05-08 | 16:49
    Aupa Jostaldiko gaztiek! Meritue badezue,lenengo urtie ta mailaz igotzeko aukerakin! Ia suerteik dezuten ta ondo jokatuz lortzen dezuen nai hori.Poztekue bai da Azpeitin Areto-Futbola, indarra hartzen ai dala ikustie.Klubaren lan onaren fruitua agerian dago bai!Beste gabe animo asteburu ontan,ta ortako an izengo gea gu animatzen!AUPA JOSTALDIII!!!!

    2.  Moreruela de Tabara-ko oreina - 2006-05-10 | 10:49
    Orein bakarti hau nahiko galduta zabilek azkenaldiyen, halare, arrazoi pixket bazaukek. Poztekue dek herriko beste kirol talde bat holako konpetiziyo baten play-off-etako sailkatzie. Eta are eta gehiyo lehenengo urtie debenien liga federau hortan. Zorionak. Orein bakarti, ba al dakik ze ordutan jokatuko dituken partiduek. Zapatuen zer dituk semifinaletako partiduek?
    Ondo segi oreinzale guztiok!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak