Aretxabaletan, hutsik ez
Kirola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |
2006/04/28
11:21
Jostaldi B talde filialak hil ala biziko norgehiagoka jokatuko du bihar, larunbata, Aretxabaletan. Izan ere, Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.-ko gazteek berdinketa behar dute gutxienez Hirugarren A Mailarako play-off-etarako sailkatzeko. Azken bi jardunaldietan porrota jaso dute Ramiro Sanzen jokalariek, baina oraingoan ez dago huts egiterik. Egia da denboraldi hasieran aurten liga federatuan bere lehenengo partehartzea duen Jostaldi B-ri ez zitzaiola inongo helburu nagusirik jarri, are eta gutxiago mailaz igotzea. Baina denbora para ahala, eta taldearen aukerak ikusita, Hirugarren A Mailara igotzeko play-off-etarako sailkatzea posible ikusi da, are eta gehiago taldea postu pribilegiatu horietan bigarren itzuli guztian egon denean. Play-off-ak, gainera, Azpeitian ospatzea lortu du klubak. Beraz, biharkoan ez dago huts egiterik. Animo gazteak!
|
1. neu - 2006-04-28 | 15:31
Aupa gaztiek!!!
Animo lortukozue ta irabaztie ta sailkatzie,ta aber jende geyo jutean partiduek ikustea e???Baa garaye ta!!Suerte asko biyerko!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|