Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. »  Azken txanpa

Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Azken txanpa

    Kirola | AZPEITIKO ARETO FUTBOL TALDEA K.E. |  2006/04/20  16:43

    Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko talde biak azken txanpan murgilduta daude jadanik. Talde filialak atsedenaldia izango du asteburu honetan, baina hurrengoan nor baino nor aritu beharko dute Ramiro Sanzenek Aretxabaletan, behinik behin, igoera play-off-etarako sailkatu nahi badute behintzat. Ez galtzearekin nahikoa dute gazteek. Ligako azken norgehiagokan horrela ibiltzea ere... Bestalde, talde seniorrak ere denboraldi amaierari ekin dio dagoeneko. Bost partida gelditzen zaizkie soilik Iņaki Unanueren jokalariei. Asteburu honetan, esaterako, Lasarteko Bar Buenetxea liderrari egingo diote bisita. Azpeitiarrak zazpigarrenak dira sailkapenean. Joanekoan, Azpeitian jokatutakoan, 2 eta 2 amaitu zen lehia.Eraginik izango al du azpeitiarrentzat partida igandean goizeko 10etan izatea? Irabaziz gero, badaukate nori eskaini garaipena Jostaldikoek: San Telmori. Hurrengora arte.

     

     

    1.  gggggrrrrrr aaaaaaiiiiiiiiii! - 2006-04-21 | 12:22
    Bai motel,hola ibiltziere azkeneko txanpan gazte auekin!Aaaaaaii!Baino etziaben ba ingo emoziyo pixket jartzeatik asuntuei?Hi,ba,Igandekue Jostaldiko seniorrantzat ordu earra dekela uste diat,"Inox"itxi ale!Lasartea partida jokatzea goizeko 10:30-tako!j,j,j!Ni lo earki nauk!Bueno,SUERTE JOSTALDI!

    2.  Fariren mireslea - 2006-04-21 | 13:28
    Hori ordue partidue jokatzeko!Etzazue gaxki etorriko,ala jai goiz bat aprobetxatzie zer dan ikusiko zue. Nire ohetik animako zaituztet. Apa Jostaldi! Ta gaztik play off-eta seguru!!!Animo!ze, noiz da hurrengo kostilladie?

    3.  Moreruela de Tabara-ko oreina - 2006-04-21 | 16:07
    Egiye dek motel, hori dek ordu putie partidue jokatzeko. Egiye dek baita re gazte hauekin ez daola iņoa juteik...urte osue hor "pomadan" ta geo azkenengo jornadan kaka erten berrin...jesous, hobe diabe play-off-etako sailkatzie, Azpeitiko Areto Futbol Taldiek Azpeitin ospatzie lortu dik-eta. Eutsi gogor. ghhaaii!-ri eskumiņek. Ondo segi. Gora Azpeitiko areto futbola.

    4.  JJJJJoooooossoouuussss! - 2006-04-21 | 17:39
    Ah!Aizue kostillada asunto hortara goziek daon eozein apunta aleike?Or Jostaldi animatzen gaudenok astero ere bai?Ze naiko bazenute nik badet lagun 1 kozinerue ta bere espezialitatea "ciervo en salsa".Baino kostillanare mundial eh!DIOS! Anbiente earra daukezuela taldien nabari dek!Segi hola JOSTALDI!

    5.  bota piņue - 2006-04-21 | 19:14
    Nik usten diat jaiko ordu hori ondo dagoela, baizik eta jokalarien profesionaltasuna ikusteko. Hau talde serioa dela erakutsi behar dik. Gero gerokoak, etorriko ditut kostilla jateko orduak, baino lehen lanak ondo eginda. Aupa Jostaldi eta eutsi gogor Lasarten igandena liderrari irabasteko.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak