Esna gaitezen
KIROLA | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |
2006/04/6
17:11
Azkenengo asteburuko emaitza txarrak direla-eta, datorren jardunaldiko partidak garrantzitsuak suertatuko dira Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi talde federatuentzat. Izan ere, play-off-eko sailkapen matematikoa poltsikoan zutela zirudienean, Jostaldi B-ko gazteek kale egin zuten Donostian jokatutako azken norgehiagokan (4-2) eta, beraz, oraindik, bi jardunaldi faltan ez dute igoera faserako txartela eskuratu. Gainera larunbat honetako arerioa ez da nolanahikoa izango, Ramiro Sanzenak bigarren sailkatuaren aurka lehiatuko baitira. Gogoratu dezagun ziurrenik play-off-erako sailkatuz gero, finalerdietako aurkaria bera izango dela, Tolosako Tolargi taldea.
Bestetik, talde seniorra ere ez dabil batere fin azkenaldian. Azkenengo partida ere berdindu egin zuten Donostian Jostaldikoek eta badirudi sailkapeneko erdialdean goxo-goxo finkatu zirenetik ez dutela partidarik irabazterik nahi. Igoerako play-off-etatik zein jaitsiera postuetatik matematikoki kanpo egon arren, seniorrek beste itxura bat eman beharko lukete datozen partiduetan.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|