Puntu bat, besterik ez
KIROLA | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |
2006/03/28
17:10
Puntu bat. Bi hitz hauekin laburbildu daiteke Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.-ko bi taldeen behin-behineko egoera zein azken asteburu honetako emaitzak. Izan ere, alde batetik, Jostaldi B-ko gazteak erraz gailendu zitzaien Tolosan Laskoraini (2-8), eta garaipen honi esker, Ramiro Sanzenek puntu bakar bat behar dute matematikoki Hirugarren A Mailarako play-off-erako sailkatzeko. Liga amaitzeko hiru jardunaldi besterik falta direnean, puntu bakar bat behar dute gazteek, besterik ez.
Bestalde, Bigarren Mailako talde seniorrak, azken asteotako garaipen bolada onari ezin izan zion jarraipenik eman, nahiz eta bere arerioa sailkapeneko azken taldea den Oiartzun izan zen. Iņaki Unanuerek berdinketa lehor bat besterik ez zuten lortu (1-1), puntu bat, besterik ez.
|
1. uztarriari - 2006-03-31 | 12:24
zergatik kendu dituzue zeuden iritziak?Lelena kentzie bale,baino bestiek?
2. ? - 2006-03-31 | 12:39
Zer da hau diktadurie o?
3. bota piņue - 2006-03-31 | 18:48
Ikusten dudanez, ateak irekita daukazue ekipoan parte hartzeko. Ni gazte bat nahiz futbolena jokatzie gustatzen zaidana. Noiz izango litzateke posible ekipo horretan parte hartzea? Hurrengo denboraldian zer egitea pentsatu duzue? Zein izango litzateke hartu behar nituzken konpromisuak?.
Ikusten dudanez "playoff"-etarako iha klasifikatuta zaudete eta, nola eta noiz izango izango dira?
Aupa eta beti aurrera. Agur bat
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|