Gazteak, play-off-etatik gertu
KIROLA | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |
2006/03/23
16:36
Gipuzkoako Hirugarren B Mailan jokatzen dabiltzan Jostaldi B-ko gazteentzat partida garrantzitsua izango da biharkoa. Azpeitiarrak Tolosan lehiatuko dira 20.45etatik aurrera Laskorainen aurka eta garaipena ezinbestekoa dute play-off postuetan jarraitzeko. Gogoratu behar da denboraldi amaieran sailkapeneko lehenengo lau taldeak Hirugarren A Mailara igotzeko play-off-etarako sailkatuko direla. Jostaldi B bigarrenak dira une honetan.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|