Emaitza bikainak asteburuan
KIROLA | Areto futbol taldea |
2006/03/21
19:26
Joan den asteburua benetan oparoa suertatu zen beste behin
ere Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi taldeentzat.
Bigarren Mailako Jostaldik garaipena eskuratu zuen azken minutuan
(1-2) Gure Txokoa talde nafarraren zelai zailean. Jostaldi B, berriz,
erraz gailendu zitzaion etxean Zaldibiri (6-3). Garaipen honi esker,
Ramiro Sanzenek sailkapeneko bigarren tokia eskuratu dute eta
Hirugarren A Mailarako igoera faseko play-off-etarako
sailkatzea geroz eta gertuago dute. Iņaki Unanuek zuzentzen duen senior
taldeak ere gora egin du sailkapenean. Jadanik zazpigarrenak dira
azpeitiarrak. Zorionak senior zein gazteei.

|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|