Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 28,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. »  Senior zein gazteak, garaile

Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Senior zein gazteak, garaile

    Areto futbola | Areto futbol taldea |  2006/03/14  16:47

    Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi talde federatuek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten joan den asteburuan. Bigarren Mailako Jostaldi uste baino errazago gailendu zitzaion Tolosako Eskolapioaki (7-3). Norgehiagoka honetan Karlos peruarraren partehartzeak berebiziko garrantzia izan zuen, jokalari urrestildarrak hiru gol egin baitzituen.

    Bestetik, Hirugarren B Mailako Jostaldi B-ko gazteek ere garrantzi handiko hiru puntu lortu zituzten etxetik at Zarautz B-ren aurka (2-3). Ramiro Sanzen mutilek play-off postuetan jarraitzen dute.

     

     

    1.  Martxoak 17ko ?-ri erantzuna - Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. - 2006-03-20 | 21:28
    Ez ditzagun terminuak, kontzeptuak edo helburuak nahastu "?". Lehenik eta behin, Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkartea ez da talde erdaldun bat, kirol talde bat da, kirol elkarte bat. Aurten, gazteen bigarren talde bat osatzea lortu du, eta bai bera eta senior taldea herriko zein inguruko herrietako jokalariez osatua egon da betidanik. Azpeitiko Areto Futbol Taldea herriko kirolaren alde eta kirol modalitate hau sustatzeko asmoz sortu zen bere egunean eta zentzu horretan pausu nabarmenak eman ditu azken urteotan kirolaren praktikaren pizgarri eta bultzatzaile gisa.
    Bigarrenik, urte hauetan zehar jende askok osatu du areto futbol taldea eta kirol elkartea orokorrean. Hurreratu zaigun jendeari esker (famili euskaldunetako zein erdaldunetako gazteak, hego-amerikar jokalariak...)kirol elkarteak aurrera jo du, inori ateak itxi gabe gauza asko egin dira, eta zentzu horretan, esperientzia oso positiboa suertatu da, jende hau gabe Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkartea ez bailitzateke ezer izango gaur egun. Ekimenak, proiektuak...aurrera eramateko jendearen partehartzea ezinbestekoa da, talde-lana ere funtsezkoa; Areto Futbol Taldeak ahal izan duen bezala egin du aurrera, herriko zein kanpoko jendearekin, eta pozik dago egindako lanarekin.


    2.  Martxoak 17ko ?-ri erantzuna II- Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. - 2006-03-20 | 21:29
    .......
    Eta azkenik, "erderaz hitz-egite horri", egia esan, aldageletan euskeraz zein erderaz hitz egiten da, momentu bakoitzean dagokion hizkuntza erabiltzen da; esaterako, guk ere badugu jokalari amerikar bat (ez oso ezaguna egia esan, jaj), eta berak, oraindik ez du hemengo hizkuntza ikasterik izan. Euskara ez da hitzegiten dakienak hitzegiten ez duelako, pertsona bakar batzuek ez dakitelako baizik, horregatik batzutan erdarara jotzen da, aldageletan zein kantxan, besterik ez. Baina ez ditzagun gauzak testuingurutik atera, mesedez. Egin dezagun guztiok bat herriko kirolaren alde. Ateak irekita dauzkagu pertsona ororentzako, inori ateak itxi gabe. Izan ongi.
    AZPEITIKO ARETO FUTBOL TALDEA K.E.-ko bozeramailea


    3.  Jokalari ohi bat - 2006-03-21 | 12:14
    Azpeitiko Areto Futbol Taldekoek esandakoarekin bat nator, areto futbol taldea kirol elkarte euskalduna da noski, uste dut beti erakutsi duela euskararekiko konpromezua, baina guztiaren gainetik kirol talde bat da, kirol elkarte bat

    4.  euskaldun bat - 2006-03-25 | 00:44
    Martxoak 17 ko ?k egin duen komentarioa maliziaz betea da, horrela ez goaz inora. Aurrena begira dezala bere ingurua, konpondu bere inguruko arazoak eta gero enteratu eta hitz egin.

    5.  5. - 2006-03-25 | 11:47
    Guztiz ados aurrekoarekin, behintzet badao batemat pentsatseuna!!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak