Talde seniorrak ez zuen derbia irabazten jakin
Areto futbola | Areto futbol taldea |
2006/03/9
14:49
Jostaldi Kirolak talde seniorrak atzeratutako partida jokatu zuen joan den asteartean Azkoitiko Plaza Berriren aurka. Talde biek ez zuten joko handirik erakutsi aurtengo bigarren derbi honetan (joanekoan Jostaldi 3 eta 1 nagusitu zen Azpeitian). Teorian irabazi beharreko norgehiagoka zen Iņaki Unanuek zuzendutakoentzat, halere, azkenenean berdinketarekin konformatu behar izan zuten bitan markagailuan aurretik joan ostean. Emaitza hau eta gero Jostaldi sailkapen erdialdean mantentzen da, 20 partidutatik 5 besterik ez dituzte irabazi azpeitiarrek. Galdu ere gutxi egin dituzte, beste bost, baina Jostaldiren aurtengo dema berdinketa da.
|
1. bota piņue - 2006-03-14 | 13:48
Zer egin behar da zuen ekipoan jokatzeko?
Zein zuen historia?
Enteratu nahiz "playofa" dagoela. Zer da hau beste txapelketa bat? Noiz izango da?
2. aaaaa - 2006-03-15 | 23:00
playofa maitzak 13an udal polikiroldegian
3. Scaloni - 2006-03-17 | 12:58
Zer egin behar da Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko talderen batean jokatzeko?
Gaur egun bi talde dauzkagu. Seniorra eta gazteena. Lehenengo pausua kiroldegiko entrenamenduetara zuzentzea da. Astelehenetan 18.45tan eta asteazken eta ostegunetan 18.00etan (gazteak) eta 18.45tan (seniorrak), 20.00ak arte.
Zein da gure historia? Gure historia, ibilbidea luzea da, baina baita ezezaguna ere. Beste egunen batean informatuko zaitugu
Play-off-a: Gazteek 3. B Mailatik 3. A Mailara igotzeko aukera dute. Lehenengo lau sailkatuek izango dute aukera hori. Hirugarrenak dira sailkapenean bost jardunaldi faltan. Play-off hori Azpeitian ospatuko da maiatzean
4. ? - 2006-03-17 | 16:46
Egia al da futbitoko taldeak talde erdaldun bat dirudiela? eta aldageletan erderaz hitzegiten duzuela?
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|