Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Azken txanpan hutsik ez

    Kirola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2007/04/11  15:36

    Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.-ko bi talde federatuek aurki helduko diote ligaren azken txanpari. Jostaldi B-ko gazteek aspaldi utzi zituzten eginak eginbeharrekoak, mailari eustea, alegia. Talde senior nagusiak, hala ere, berebiziko aukera izan dezake hurrengo asteetan etxeko lanak behinik-behin txukun egiten baditu. Izan ere, une honetan, Iņaki Unanuerenak igoera play-off-etatik bost puntutara besterik ez daude eta hurrengo jardunaldietan aurkari zuzenen aurka lehiatuko dira. Honenbestez, Jostaldi A-koek ezin dute hutsik egin azken txanpa honetan Lehenengo Mailara igotzeko play-off-ak jokatuko dituzten lau talde onenen artean egon nahi badute behintzat. Sei jardunaldi gelditzen dira. Lehenengo finala larunbat arratsaldean. Animo! Gora Azpeitiko areto futbola

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Animo Mai!

    Areto futbola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2007/02/23  16:51

    Badira bi hilabete blog honek bere azken hitzak plazaratu zituenetik. Orduan, Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko lehen taldeak mendean hartu zuen Lazkao liderra (4-2). Baina kirol emaitzez gain, azken asteotan elkarte barruko buruhausterik handiena duela hilabete jokalari batek izandako lesio gogorra izan da. Izan ere, lehen taldeko Joxe Mari azkoitiar gazteak min hartu zuen ezker belaunean Donostian jokatutako partida batean, eta duela egun gutxi batzuk ebakuntza egin beharko diotela jakinarazi diote. Gutxienez sei edo zazpi hilabeterako omen du "Mai"k. Blog honetatik, beraz, eta klubeko ordezkari eta jokalari guztien partetik besarkada handi bat. Kirol esparruari dagokionez, biharkoan, Jostaldi B-k Tolargi talde tolosarra hartuko du kiroldegian eta Jostaldi A-k Elgoibarko Kenci. Garaipena lortuz gero nori eskainiko dioten duda izpirik ez dago. Animo Mai!

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. botapinue | 2007-03-16 | 20:02

     

    Jostaldik mendean hartu du liderra

    areto futbola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/12/20  15:48

    Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E.-ko talde nagusiak garaipen bikaina lortu zuen joan den larunbatean (hilak 16). Iņaki Unanuerenek mendean hartu zuten egungo liderra, Solasten Lazkao, kiroldegian. Partida benetan gogorra izan zen baina Jose Mari (3) eta Joxemiren golak (1) nahikoak suertatu ziren goierritarrei gailentzeko. Garaipen honen ostean, Jostaldi play-off postuetatik garaipen bakar batera jarri dira. Gainera, datorren asteburuan atzeratutako norgehiagoka jokatuko du Tolosan. Aukera ezinhobea, beraz, postu pribilegiatu horietara salto egiteko.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. botapinue | 2006-12-26 | 20:58

     

    Hasiera traketsa

    Areto futbola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/10/19  17:11

    Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi ordezkariek hasiera traketsa eman diote 2006-2007 denboraldiari. Izan ere, sei norgehiagoketatik garaipen bakarra eskuratu ahal izan dute azpeitiarrek. Hau da, talde seniorrekoek hiru partidetatik bi galdu eta bakarra irabazi dute (Irizabal Arrainak getariarren aurka joan den larunbatean), eta Jostaldi B-koek, berriz, jokatutako hiru jardunaldietan puntu bakar bat gehitzeko gai besterik ez dira izan. Liga hasiera traketsa, beraz, biena, batez ere azken hauena. Asko daukate hobetzeko talde biek, batez ere gazteek. Egoerari buelta ematen jarraitzeko lehenengo aukera izango dute bihar gauean talde biek. Jostaldi A-ko seniorrek Eibarren eta gazteek Tolosan. Ondo izan.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. botapinue | 2006-12-16 | 19:51

     

    Denboraldiaren hasiera, aurki

    Areto futbola | Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E. |  2006/09/18  16:37

    Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteko bi taldeek datorren irailaren 30ean hasiko dute liga. Aurredenboraldia joan den abuztuaren 28an hasi zuten arren, bi taldeek larunbatean jokatu zituzten euren lehenengo adizkidantzazko partidak. Arerio gogorrak izan zituzten biek. Lehendabizi, Jostaldi B-ko gazteak Elgoibarko Kenciren bigarren taldearen aurka lehiatu ziren. Elgoibartarrak Jostaldi A-ren mailan izango dira aurten eta 1-2 gailendu zitzaien maila bat beherago (Hirugarren Mailan) egongo diren azpeitiar gazteei. Seniorrei oraindik eta maila goragoko taldea egokitu zitzaien, Kenciren talde nagusia, aurten Estatu mailako Nazional B deritzon ligatik jaitsi berri dena (Jostaldi A-rena baino hiru maila goragokoa). Iņaki Unanuerenek aurpegia eman zuten, halere, azkenean 3 eta 4ko emaitzaz galdu zuten. Bai gazteek zein seniorrek, halere, asko hobetu beharko dute euren jokoa Realaren eta Athleticen modura liga hasi nahi ez badute behintzat. Izan ongi.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Santa Eulalia de Tabara-ko oreiņa | 2006-09-18 | 16:55

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak