Gaia: Homosexualitatea
««Itzuli blog osora
Matrimonioa
Homosexualitatea | Alaitz Olaizola |
2005/10/6
11:30
Tabernan
topo egin, eta honelaxe esan ziguten: “Ezkontzera goaz”. Segidan,
kartazal bat luzatu ziguten, nire eta lagunaren izenarekin gainean.
Barruan, poesia eder bat, ezkontzarako gonbidapena luzatuz.
Hiru segundoz, hunkitu egin nintzen. Pozik sentitu nintzen, zoro.
Hiru
aste barru, lehenengo aldiz gure herri honen historian, bi emakume
elkarrekin ezkonduko dira. “Matrimonioan” elkartuko dira. Askori,
hainbeste min ematen dion hitz potoloak elkartuko ditu. Berriro diot:
“Matrimonioa.”
Lesbianak
dira. Elkar maite dute eta lege berria aprobetxatuz, ezkondu egingo
dira. Ametsa gauzatuko dute. PP-koak, ez dira lege berriaren aurrean
isilik geratu, ez noski. Legea onartzerako, bagenekien zein izango zen
beren hurrengo pausoa, baina bitartean, ezkon bitez horretarako gogoa
daukaten gay eta lesbiana guztiak!
Tradizio
sendo, astun eta erlijioz betetako gure Azpeitiarentzat, eta
azpeitiarrentzat, aurrerapauso handia dela deritzot. Gutxi batzuk,
behinik behin, ikusezin izatetik, “matrimonio” izatera pasatuko dira.
Zer esana jarriko du, eta esango da. Denetik komentatuko da ezkontza
hau dela eta ez dela. Baina argi dagoena zera da: errealitate bat
dela, askoren errealitatea.
Beste
kontu bat izango da, ezkontza beraren inguruko eztabaida. Beharrezkoa
al da? Ez al da? Zertarako ezkondu?… Baina eskubidea, ezin diezaiokegu
inori ukatu. Hetero eta homoen artean, ez dagoelako inongo alderik,
desberdintasunik, elizak, besterik esango badu ere.
Ez
da Azpeitian ezkonduko den lehenengo bikote homosexuala, eta ez ote
dira ezta ere azkenak izango! Oraingoan ordea, emakumeak dira, eta datu
hori, esanguratsua da. Gayen mundura ohituagoak gaude, gehiago
ezagutzen ditugula dirudi. Armairua, emakumeak baino irekiagoa dute.
Emakumeen presentzia, orokorrean beti izan baldin bada ahulagoa,
berdina gertatzen da homosexualen munduan ere. Nola esan… Gay izatea
modan balego bezala, eta lesbiana izatea aldiz, guztiz kontrakoa.
Bueno, ba hori. Esanak esan, maite dutelako eta batez ere,-eta azkenean-, ahal izango dutelako, ezkondu egingo dira.
Ausardiagatik, libre bizitzeagatik, elkar maitatzeagatik… Zorionak bikote!!!
Lotura zuzena |
8 erantzun. Azkena:
joxepita | 2006-01-30 | 19:42