Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 19,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Bai ala bai? »  Emakumeon hanketako ileak

Bai ala bai?

(Alaitz Olaizola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Emakumeon hanketako ileak

    Emakumea | Alaitz Olaizola |  2006/03/8  09:51

    “Galtza luzeak eramaten ditudanez, ez ditut hanketako ileak depilatzen”

     

    Urteroko moduan, gaurko egunez, datu andana jasotzen ari gara komunikabide guztien bitartez. Esatariak berak dio, ia urtero, eskakizunak berdinak direla, berrikuntzaren batekin. Zerbaitegatik izango da...

     

    Euskal Herrian, langabezian dauden gehiengoa, emakumea da. Lana izatearen kasuan, behin-behinekotasuna askoz ere handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino. Eta hori gutxi balitz, askok, gizonek baino ehuneko hogeita hamarra gutxiago kobratzen dute.

     

    Historian zehar izandako emakumeak, ezezagunak zaizkigu, inoiz existitu izan ez balute bezala. Azpeitin bertan, San Sebastianetako karroza “suntuosoan”, omenduak beti dira gizonezkoak.

     

    Horrela, datuak, nahi beste eta aspertzeraino.

     

    Ondo. Berdintasunerako bidea jorratzen jarraitu behar.

     

    Eta gero...

     

    “Galtza luzeak eramaten ditudanez, ez ditut hanketako ileak depilatzen”

    Eta segidan erantzuna edo komentarioa: Akats grabea da hori! Ez duzu ba pentsatuko, hankak ilez josita, inor konkistatzeko gai izango zarenik, ezta?”

     

    Gero, depilazioaren aldeko diskurtso laburra, eta amaitzeko, krema konkretu baten propaganda: 25 euroren truke, ilerik gabe eta konkistatzaile!

     

    Guzti hori, azken hilabeteotako El Semanal batean irakurria.

     

    Akats grabea! Orain, emakumeon hanketako ileak ere, kriminalizatu egin behar ote dizkigute ba? Besterik ez zitzaigun falta!

     

    Berdintasunaren bidea jorratuz, hanketan ileekin edo ilerik gabe.

     

    (Egia ote da, hanketan ileak dituzten emakumeak, ez dutela “konkistatzen”?. Ikerketa bat egin genezake…)

     

     

    1.  Ile zuri eta bere kokistatzaiel ipotxak - 2006-03-08 | 16:27
    Igual udaran ezten konkistauko baina neguan behinik pein ixkutuan eoten ditun eta konkista ta geo azaltzen ditun!!!!!!!!Baina ke te kiten lo bailao. behin Konkistau ta geo......................

    2.  Ile bat, bi ile... hau puntada - 2006-03-10 | 13:51
    Ditxosozko ileak!!! Ez dun depilazioaren defendatzaile sutsua naunela, baina hik aipatutako hanketako ileak-eta gorroto dizkinat. Horrek ez din kentzen eskubideen berdintasunerako bidean lanean jarraitu nahi ez dinatenik!

    Ondo segi Alaitz!!

    3.  mutil 1 - 2006-03-12 | 23:01
    arrazoia dun, illiek ze inportaiñabe. ezautzeñat azpeitiko neska1 eztana depilatzen. nei mutil bezela berdin ebrdin atraitzeibe neskak illikin o gabe

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak