Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 28,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Bai ala bai? »  Mozioa emozio

Bai ala bai?

(Alaitz Olaizola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Mozioa emozio

    Jarduna | Alaitz Olaizola |  2005/10/26  15:52

    Utziko didazue jardutearen aldera jarduten. Zera, gaur, Hitza-ko titularretan, honela irakurri ez dut ba: “Hiru emozio izango dituzte aztergai gaurko udalbatzarrean” Ni bai harritu! Udalbatzarretan emozioak aztertzen hasi ote dira ba? Berehala, burua astindu eta begira jarri natzaio berriro ere titularrari. Noski, “mozio” jartzen zuen, eta ez “emozio”. Nik nahiago izango nuen emozio jarri izan balu! Ez dut esan nahi, mozioak jarri behar ez direnik, ez horixe! Hobe, mozioak emozioz jartzen badira ordea!

    Zergatik irakurri dudan emozio? Bai, badakit bistak halakoak askotan egiten dituela, baina oraingoan, “mozio” hitza izan da nahastu nauena eta “emozio” bilakatu. “Inozo” izan zitekeen, edo “negozio”. Emozio… Zer esango dizuet ba, egunkariarekin emozionatu naizenekorik ez dut gogoan. Argazki tristeren baten aurrean, zeoze, baina emozio atseginak, oso gutxi.

    Ni bai harritu udalbatzarreko hiru emozioekin… Zerk emozionatzen nauen pentsatzen jarri naiz gero.

    Bat: Abesti on batek, dudarik gabe. Honek, besoko ileak puntan jartzen dizkit.

    Bi: Etxeko txikiaren kontu anitzek. Bai, ama batentzako oinordekoen kontuak, sekulako pisua izan ohi dute.

    Hiru: Zientzia fikziozko liburu on batek. Asimov-en edozein, urruneko eta etorkizuneko kontuak belarrira kontatzen dizkidan horietako bat.

    Hiru aipatu ditut jada. Um… Eta beste batzuk, hemen konta ezin direnak, noski.

    Askotan galdetzen diot neure buruari, zergatik atsegin dudan horrenbeste eszenategi batetara igo eta sekulako urduritasunarekin gainean, sekula santan erabat ondo gogoratu ezin izaten dudan testua, mugimenduekin nahastuz jende aurrean botatzea. Berdin da lehengo aldia izan edo hogeigarrena. Beti izan ohi da emozionantea. Eta bukatutakoan, are eta emozionanteagoa. Marka duk gero! Zarautzko mozioei eskerrak eman beharrean egongo naiz gainera! Emozionantea delako ote gara ba titiriteroak? Ezin emoziorik gabe bizi…

    Hauetako egun batean, Azpeitiko udaletxeko udalbatzarrera joango naiz, nire emozioak besapean hartuta.

     

     

    1.  emoxon - 2005-10-28 | 17:42
    ..............-Zer da emozioa?...
    - "Zerbait onaren zain egotea".
    ........... Hori, ona ala txarra da?........:Ez ona eta ez txarra, zai presaka gustora, agian.
    -Gauza emozionanteak al dira onak? .........
    Bai zea, emozioa idea bat dek bestiek egiteko, udaleko-mozioa bezela.
    .......Datorkigunakin emozionatzen jutie dek kontue eta ez emozioen mozolo bihurtu, mozio zai.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak