Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Bai ala bai? »  Matrimonioa

Bai ala bai?

(Alaitz Olaizola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Matrimonioa

    Homosexualitatea | Alaitz Olaizola |  2005/10/6  11:30

    Tabernan topo egin, eta honelaxe esan ziguten: “Ezkontzera goaz”. Segidan, kartazal bat luzatu ziguten, nire eta lagunaren izenarekin gainean. Barruan, poesia eder bat, ezkontzarako gonbidapena luzatuz.

     

    Hiru segundoz, hunkitu egin nintzen. Pozik sentitu nintzen, zoro.

     

    Hiru aste barru, lehenengo aldiz gure herri honen historian, bi emakume elkarrekin ezkonduko dira. “Matrimonioan” elkartuko dira. Askori, hainbeste min ematen dion hitz potoloak elkartuko ditu. Berriro diot: “Matrimonioa.”

     

    Lesbianak dira. Elkar maite dute eta lege berria aprobetxatuz, ezkondu egingo dira. Ametsa gauzatuko dute. PP-koak, ez dira lege berriaren aurrean isilik geratu, ez noski. Legea onartzerako, bagenekien zein izango zen beren hurrengo pausoa, baina bitartean, ezkon bitez horretarako gogoa daukaten gay eta lesbiana guztiak!

     

    Tradizio sendo, astun eta erlijioz betetako gure Azpeitiarentzat, eta azpeitiarrentzat, aurrerapauso handia dela deritzot. Gutxi batzuk, behinik behin, ikusezin izatetik, “matrimonio” izatera pasatuko dira. Zer esana jarriko du, eta esango da. Denetik komentatuko da ezkontza hau dela eta ez dela. Baina argi dagoena zera da: errealitate bat dela, askoren errealitatea. 

     

    Beste kontu bat izango da, ezkontza beraren inguruko eztabaida. Beharrezkoa al da? Ez al da? Zertarako ezkondu?… Baina eskubidea, ezin diezaiokegu inori ukatu. Hetero eta homoen artean, ez dagoelako inongo alderik, desberdintasunik, elizak, besterik esango badu ere.

     

    Ez da Azpeitian ezkonduko den lehenengo bikote homosexuala, eta ez ote dira ezta ere azkenak izango! Oraingoan ordea, emakumeak dira, eta datu hori, esanguratsua da. Gayen mundura ohituagoak gaude, gehiago ezagutzen ditugula dirudi. Armairua, emakumeak baino irekiagoa dute. Emakumeen presentzia, orokorrean beti izan baldin bada ahulagoa, berdina gertatzen da homosexualen munduan ere. Nola esan… Gay izatea modan balego bezala, eta lesbiana izatea aldiz, guztiz kontrakoa.

     

    Bueno, ba hori. Esanak esan, maite dutelako eta batez ere,-eta azkenean-, ahal izango dutelako, ezkondu egingo dira.

     

    Ausardiagatik, libre bizitzeagatik, elkar maitatzeagatik… Zorionak bikote!!!

     

     

     

    1.  Bai, baina ez - 2005-10-06 | 14:21
    Kaixo Alaitz: berdintasunaren izenean ona izango da sexu bereko bi pertsonek ezkontzeko eskubidea izatea, baina iruditzen zait atzeraka goazela. Garai batean, homosexualen eskubideen aldeko mugimenduak gaur egungo familia eredua jartzen zuen zalantzan, ezkontza bera. Orain, berriz, familia eredu hori onartu egin dugu, eta eredu horren barruan 'legalak' izatea aldarrikatzen dugu. Bai, baina ez.

    2.  Maite - 2005-10-06 | 19:19
    Ni ere ados nago aurrekoarekin, sexu bereko bi pertsonek eskubide berdinak izan behar lituzkete eta beraz baita ezkontzeko eskubidea ere. Baina Alaitzek dion bezala,tradizio sendo, astun eta erlijioz betetako Azpeitiarentzat eta azpeitiarrentzat ez zait aurrera pausu bat iruditzen, juxtu alderantzizkoa baizik. Hau da, tradizio hori oraindik eta sendoagotzeko beste pausu bat bakarrik.

    3.  Alaitz Olaizola - 2005-10-06 | 19:20
    Poza eman dit zure komentarioak. Ados nago esaten duzunarekin.
    Aipatzen nuen, idatzian, ezkontzaren inguruko gogoeta bat egin beharrean gaudela. Neronek ere, familia eredu "hori" zalantzan jartzen jarraitzen dut. Baina zuk ondo diozun moduan,eskubidea izatea ezinbestekoa da, eta orain hori lortu denez, aurrerapauso garrantzitsua dela uste dut. Eskubidedunak garen momentutik, berriro ere, eztabaida hartara itzul gintezke, baina oraingo honetan, denok alderdi berdinetik begiratuta. Orain jada, ezingo da esan "ezin dugu". Orain, "ez dut nahi" esatea posible izango da.
    Ezkontzak, gaur egun, onurak dakartza edozein motatako bikoterentzat. Ea lortzen dugun, hetero eta homoek, eskubideen jabe izatea ezkontzarik gabe. Orain ordea, denok abiapuntu berdinetik abiatu gintezke. Hori da benetan axola zaidana.


    4.  Alaitz Olaizola - 2005-10-06 | 19:34
    BArkatuko didazue lehenengoan dena ez esana. IZan ere, ez baitut Maiteren erantzuna ikusi. Ohartuko zineten, neure idatzian, "lesbianak" hitza aipatzen nuela, neretzako, bereziki garrantzitsua dena. ORaindik orain, homoen munduan ere, heteroenean denbora luzez izan den bezala eta neurri handi batean jarraitzen duen bezala, lesbianak ikusezinagoak dira. Eta seguru nago, homosexualitateaz hitz egitean, emakumeetaz, hau da, lesbianetaz ahaztu egiten garela.
    Horregatik diot, gure herri tradizionalista honentzako, bi emakume hauen ezkontza, aurrerapuso bat dela. Honetaz hitz egingo delako herrian, onerako edo txarrerako, alde edo kontra. Baina azaldu egingo da. Gertutik biziko dugu. Nola esan..."Normalizatu".
    Dena dela, eta berriro diot, poz ematen dit jendeak eztabaida honetan parte hartzea. Gutxi ikutzen dugun gaia badela uste dut eta elkarrekin, gauza asko elkarnabatu genitzake.

    5.  Laxaro - 2005-10-07 | 10:30
    Lehenbizi, zorionak Alaitz atari honetan hain gai korapilatsua planteatzeagatik eta bigarren, erabaki hori hartu dutenei, ez delako erabaki erraza izango ez Azpeitian eta ez Bilbon. Baina ezkontza batez hitz egiten denez, matrimonio zure hitzetan, aspalditxotik dabilkidan kezka bat plazaratu nahi nuke gaurko belaunaldi berrien moda dela-eta. Ezkontzen diren hauek prest egongo dira beren egoera zibila aldatzeko eta, hemendik aurrera, bi emazte edo bi andre izango dira noski denontzat. Lehen ezkontzen ez zirenek zuten mutil eta neskaren kategoria, zahartutakoan hain gogoko ez zen neskazahar edo mutilzahar izena jasan behar izan arren. Gaur ordea ezkontzen direnek ez dute beren egoera zibilik aldatzen itxuraz, mutil eta neska izaten jarraitzen dute baita aita eta ama egiten direnean ere. Noiz utziko diote neska eta mutil izaerari? Zahartutakoan? Mutilzahar eta neskazahar izena baino gogokoago dutelako izango al dira orduan andre eta gizon, edo senar eta emazte? Hori tranpa egitea da, edo bestela hiztegi berriren bat asmatzen hasi beharko da, elkar ulertzeko.

    6.  berri on bat - 2005-10-07 | 10:32
    Gure pentsakerak aldatu egin beharra du.Normalitate osoz ikusi beharreko gai bat da.Hau da,horrelako gertaerak,kasu honetan ezkontza bat bi lesbianen artean,ez dute notizia izan beharrik.Iritxiko da momentu hori, batiz bat gazteok asumitzen dugunean normaltasun paper hori. Ulertzen dut helduie graziarik ez egitea, baina gu gara generazio berria, eta guk defenditu behar ditugu geure jendearen eskubideak!Zorionak ezkon"gay"ei!amodioz beteriko notizi bat!HAy bai gauz earra!Hippiek esaten duten bezala "haz el amor y no la guerra"!

    7.  bat - 2005-10-10 | 14:25

    EGIA ARRAZOIA EMATEN DIOT AURREKOARI.BAGINA BAT ALDIZ ENTZUTEN DITUGU NESKA BAT ETA MUTIL BAT EZKONTZEN DIRELA BA XEXU BEREKO PERTSONENA ERE BAI.

    8.  joxepita - 2006-01-30 | 19:42

    ortxe zaudete. segi orrela ata ez egin kaxu besteek esaten dutenei.bueno, ondo pasa muxu pila.AIO MAJAS



     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak