Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Bai ala bai? »  Bakarrizketan

Bai ala bai?

(Alaitz Olaizola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Bakarrizketan

    Jarduna | Alaitz Olaizola |  2005/10/3  10:19

    Bai?...Inor ba al dago hor?...  Kaixo? Alo??

     

    Norentzat ari ote naiz? Hauxe sentsazio xelebrea… Bai, arraro xamar sentitzen naiz bloga estreinatzen ari naizen honetan. Izotzezko gela batean banengo bezala, bakarrizketan. Bueno, hori ere, sanoa omen da. Sanoa zer da, izotzez inguratua egotea, ala bakarrizketan jardutea?

    Uztarriatik, Uztarria.com-era pasa naiz oraingoan. Epel eta jendartean sentitzen nintzen han, egia da. Hori ere, sei urte eta gero. Horregatik, izotzetik epelerako bidea, bakarrizketatik tertuliarakoa, etorriko delakoan nago. Denborarekin.

     

    Grazia egiten dit neure burua blog batean ikusteak. Agertokira igo, eta hutsik dagoen areto batean antzerkia egiten ari naizenaren inpresioa daukat. Grazia egiten dit. Grazia sanoa.

     

    Bai? …Esan?… Ez, bueno, probatze aldera. Akustika ona ote daukan ba blog honek!!

     

    Gaurko honekin,funtzioa hasi da. Orain, emanaldiak komeni! Gero etorriko dira kritikak, inork kritikari papera bete nahiko balu behintzat. Agertokia badugu, antzezleak ere bai. Obra, sortuko da eta ikusleak, agertuko dira. Izotzezko paretak urtuko direnaren inpresioa badaukat. (Sekretutxo bat: Agertoki gaineko fokuek, sekulako beroa botatzen dute.)

     

    Azkenean zer, sanoa al da bakarrizketan jardutea edo ez?

     

    Animuak blogari guztioi!

     

     

    1.  AZPEITIAR BAT - 2005-10-04 | 21:54
    epa,ongi etorri blogera eta ea nola ateratzen zaizun. erantzunak jasoko dituzulakoan nago.ba,ea gauza politak idazten dituzun errebistan bezalakoak espero dut.

    ZORTE ON DENEI ETA BATEZ ERE ZURI!!!!!!!!!!!!! ALAITZI

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak